Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga
Orri nagusian zerrenda bat eranstea
Bloggerek erraztu egiten du blogari elementu osagarri ugari gaineratzeko aukera (widgets ere
deitzen zaie), gunea dinamizatzeko eta informazioa osatu eta/edo optimizatzeko.
Ikus dezagun zerrenda bat sortzeko utilitatea nola gaineratu. Zerrenda hori blogroll gisa (beste blog batzuetarako
esteka hautatuen zerrenda) nahiz irakasgaiaren gai zerrenda gisa (fitxategiak edo dokumentuak lotzeko) erabil liteke.
Bloga administratzeko/pertsonalizatzeko atalean sartuko gara eta Diseño (diseinua) fitxa hautatuko dugu.
Begiratu batean ikus daitekeenez, pantaila honek uneko diseinua antolatu eta editatzeko aukera ematen du. Horretarako, nahikoa
da orriaren elementuetan klik egitea, eta horiek arrastatu eta askatzea. Oso azkarra eta bisuala da. Era berean, Añadir un
gadget (erantsi gadget bat) aukeratik funtzionalitate gehiago erraz eransteko aukera ematen du.
Alboan kokatutako aukeraren gainean klik egingo dugu. Utilitateak biltzen dituen zabalgarria agertuko zaigu eta Lista de
enlaces (esteken zerrenda) hautatuko dugu.
Atalerako izenburu bat idatziko dugu, Bloggerek eskaintzen dituen aurretiaz konfiguratutako aukerei
eutsiko diegu, eta URLa eta gunearen izena osatuko ditugu. Guardar (gorde) botoian klik egingo dugu.
Bloggerek pantailan dagokion lekuan gaineratuko du zerrenda.
Emaitza bistaratzeko, Ver blog… (ikusi bloga) aukeraren gainean klik egingo dugu eta, bai, hortxe
dago. Hortik aurrera, zerrenda edo blogrolla nahierara osa daiteke, beste kategoria batzuk sortuz eta esteka gehiago lotuz.