Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga
Aurzkepena
Honelako kasu bati ekiteko erarik onena da oso praktikoak izatea eta egiaztatutako esperientziatik
                  abiatzea, benetako adibide baten gainean lan egin ahal izateko. Zorionez, blogosferan badira irakasleek egindako oso lan onak.
                  Ikasleentzako eta (zergatik ez?) irakasleentzako pizgarri eta lagungarri izan daitekeen
                  gaiari buruzko bloga diseinatzeko zereginean ari da Marifé Lara Romero irakaslea, Recursos para nuestra clase (gure ikasgelarako
                  baliabideak) bere blogaren bitartez (http://miclase.wordpress.com/).
                  Gure ustez gune bikaina da, besterik gabe ezagutzea merezi duena eta, era berean, kasu praktikoa deskribatzeko inspirazio
                  gisa balio diguna.
                  Gune horren kalitate-mailara iristeko inolako asmorik gabe (lehen saio honetan ez, behintzat), euskarria Bloggeren
                  eraikiko dugu, honako egitura hauek antzera sortu ahal izateko:
                  
                  - Profil pertsonala editatzea, eta utilitate osagarriak (widgets ere deitzen zaie) txertatzea, hala nola, bilatzaile
                  integratua, eguneratutako albisteen gune iraunkorra, orrien informazioa osatzeko egutegia, etab. 
- Blogaren aurkezpen atala eta argitaratutako posten inguruko iruzkinak jasotzeko aukera. Post bat argitaratzea, eta
                  irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea. 
- Argitaratutako post-ei buruzko iruzkinak. 
- 
                  Kurtsoko ikasgaietako baten edukien egitura eta blogroll aurkibidea edo zerrendatutako eta/edo gomendatutako blogen aurkibidea.