KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Zer da Bloga?...Lehen urratsak Bloggerekin
2separador_indice_X_de_N26
0%

Zer da Bloga?...Lehen urratsak Bloggerekin

Bloga

Bloga webgune bat da, erabiltzaile batek edo gehiagok gai beraren inguruan idatzitako testuak, artikuluak eta iritziak kronologikoki biltzen dituena. Argitaratutako edukiak, testu-formatukoak ez ezik, multimedia ere izan daitezke (irudiak, audioak, bideoak, etab.).

Beraz, bloga, modu sinplean, honela definituko genuke: webgune bat da; bertan, erabiltzaileak modu errazean artikuluak edo postak (horrela deitzen zaie argotean) argitaratzen ditu eta irakurleek artikulu/post horiei buruzko iritzia eman dezakete. Hain zuzen, elkarreragin hori da blogak dituen abantaila eta alde nagusietako bat web-orri bateko edukien edizioarekiko. Blogaren egileari edo argitaratzaileari weblogger edo blogger deitzen zaio.

(Iturria:http://blog.gazteaukera.euskadi.net/)


Blog motak

Blog mota ugari daude, ia erabiltzaile adina esango genuke; baina, ezaugarrien arabera, honako hauek nabarmendu daitezke:
  • Audioblogak: audio-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak.
  • Fotoblogak: irudi-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak.
  • Bideoblogak: bideo-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak.
  • Moblogak: telefono mugikorretik irakurri eta eguneratzeko diseinatutako blogak.

Blogaren egitura

Blogaren orri nagusiak hiru zati hauek ditu:


 
  • Blogaren izenburua edo goiburua (1).
  • Alboko menua (2). Bertan, zerrenda hauek agertu ohi dira: argitaratutako post-en kategoriak, beste web-orri batzuetarako estekak (hala nola, erantsitako informazioa zabaltzeko erreferentziak edo guneak) eta egileek hautatutako edo gomendatutako beste weblog batzuetarako estekak (zerrenda horri blogroll deitu ohi zaio).
  • Posta (3) edo testu-artikulua nahiz multimedia.

Post-aren egitura

Postak askotariko egitura izan dezake, baina atal komunak izaten ditu:

 
(Iturria:http://blog.gazteaukera.euskadi.net/)
  • Postaren argitalpen-data (1).
  • Postaren izenburua eta dagokion kategoria (2).
  • Postaren gorputza albistearekin (3).
  • Postari lotutako irudia edo bideoa (4).
  • Iruzkina, postaren egileak baimentzen badu (5).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable