KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga
14separador_indice_X_de_N26
0%

Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga

Argitaratutako post-ei buruzko iruzkinak

Berez, Bloggerek gaitu egiten du argitaratutako post-en inguruko iruzkinak egiteko aukera. Konfigurazio hori Creación de entradas (sarrerak sortzea) atalean dago, zehazkiago, Opciones de entrada (sarrera-aukerak) nabarmendutako testuan. Aukera hori desgaitzen ez badugu, irakurleekiko komunikazioa bultzatzeko lehen urratsa emanda izango dugu dagoeneko.

Baina, prozesu horren kudeaketa Configuración (konfigurazioa) atalean zabal azalduta dago. Aukera interesgarrienei buruz arituko gara.

  • Comentarios (iruzkinak) aukeran, Bloggerek berez gaituta dauka Mostrar (erakutsi) eta, jakina, bere horretan utziko dugu.
  • Persona que puede realizar los comentarios (iruzkinak egin ditzakeen pertsona) aukeraren menu zabalgarria pertsonalagoa da. Era berean, Bloggerek berez Usuarios con cuentas de Google (Googleko kontua duten erabiltzaileak) aukera dauka markatuta. Hori, azken batean, Cualquiera (edozein) aukeraren aldaera bat da, baina bere “negoziotik”. Bertan, blog-egile bakoitzak bere helburuen arabera gehien interesatzen zaion aukera hautatu behar du. Aztertzen ari garen kasu zehatzean, Marifék Cualquiera (edozein) aukera gaituta duela ulertu behar da.

Configuración (konfigurazioa) ataleko formularioaren bigarren zatian, iruzkinak kudeatzeko balio handiko aukerak eskaintzen dira.

  • Moderación de los comentarios (iruzkinak moderatzea) desgaituta dago Nunca (inoiz) aukeraren bidez. Aldiz, beste bietako bat hautatzen badugu, jasotzen ditugun iruzkin guztiak irakurri ahal izango ditugu argitaratu aurretik, nahi ez ditugun ekarpenak saihestearren. Aukera egokia izan daiteke araututako eta arautu gabeko egoera eta une jakin batzuetarako.
  • Bloggerek Mostrar verificación de la palabra de comentarios (iruzkinetarako hitzaren egiaztapena erakutsi) aukera gaituta dauka. Hau da, erantzun automatikoak saihesteko (erabiltzailearen itxurak egiten dituzten eta post-etan nahi ez diren publizitatea edo edukiak txertatzen dituzten makinenak), irakurle batek post batera erantzun bat bidali aurretik, irudian agertzen den egiaztapen-hitza idatzi behar du (esaterako, Gmailen alta emateko erabiltzen den prozedura bera da). Izan ere, makina horiek ezin omen dute hori egin.
  • Mostrar imagen del perfil en los comentarios (iruzkinetan profilaren irudia erakutsi) aukerari esker, igorlearen profilari buruzko informazioa ezagutu dezakegu, harreman-taldea zabaltzeko aukera balioestearren. Aukera horrek zerikusi handia du praktika honen lehen zatiarekin.
  • Azkenik, Correo electrónico de notificación de comentarios (iruzkinak jakinarazteko posta elektronikoa) aukeraren bidez, 10 e-mail helbide ere idatz daitezke, post bat sartuta gure bloga eguneratzen dugun bakoitzean helbide horietan mezu bat jaso dezaten.

Gogoan izan Guardar configuración (gorde konfigurazioa) botoiaren gainean klik egitea, bloga administratzeko atal honetan erregistra ditzazun nahi dituzun aldaketa guztiak. Botoia formularioaren amaieran dago.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Verificación

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable