IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Google
7 de 26
0%

Google

Zientzia-testuen bilaketa

Artikulu akademiko bat, zientzia-argitalpen bat, liburu bat, tesi bat edo aditu batek idatzitako azterketa bat bilatu nahi baduzu, Google Académico aukera erabil dezakezu.

Zuzen-zuzenean sar zaitezke zerbitzu horretan, helbide honen bidez: http://scholar.google.es/ , edo, bestela, Googleren leihoko goialdeko menuko, Más aukeran, Todavía más azpiaukera hautatu behar duzu.

 

Googlek eskaintzen dituen zerbitzu-multzo baten pantailan sartuko zara. Pantaila horretan, egin klik Académico aukeran:

Idatzi egilearen izena, izenburu bat komatxoen artean, edo hitz-multzo bat.

Bilaketaren emaitzetako bakoitza antzeko testuen multzo bat da (esate baterako, artikulu bera zenbait webgunetan argitaratuta, edo testu beraren zenbait bertsio desberdin).

Bilaketaren emaitza guztietan, hauek ikusiko dituzu:

  • fitxategi-mota (PDF, HTML, DOC),

  • lotutako artikuluetarako esteka,

  • artikulu bereko beste bertsio batzuetarako sarbidea,

  • bilatutako artikulua aipatzen duten beste artikulu batzuetarako sarbidea.

Edukien bilaketa liburuetan

Artikulu akademikoetan informazioa aurkitzeaz gain, aukera dago liburu batzuetan bilatzeko, Google Libros zerbitzuari esker.

Liburuen bilaketa deskatalogatutako argitalpenetan egiten da, edo Googlek egileen baimena duen liburuetan.

Artikuluen nahiz liburuen kasuan, egile-eskubideak guztiz erreserbatuta ez badaude soilik deskargatu ahal izango dira. Bestela bada, Googlek adieraziko dizu obra hori non erosi edo maileguan eskatu dezakezun.

Bideoak bilatzea

Bideoen bilaketa oso zerbitzu interesgarria da hezkuntza-erabileretarako. Googlek Google videos web-orriaren bidez eskaintzen du zerbitzu hori: http://video.google.es/

Idatzi hitz batzuk bilaketa-koadroan, deskribapenean termino horiek dituzten bideoak aurkitzeko:

Bideo horiek ikusi ahal izango dituzu, bideoan gaininpresionatutako botoian klik egiten baduzu.

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest