IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Google
5 de 26
0%

Google

Erabilera-adibidea.

Bilaketa-hitzetan Googlek kontuan hartu ohi ez dituen hitz arrunt horietakoren bat idazten baduzu, aukera duzu bilaketan kontuan hartu behar dela adierazteko, bilaketa aurreratuko leihoko Mostrar resultados: con todas las palabras (Aurkitu emaitzak: hitz hauek guztiak barne direla) aukerari esker.

Hitz jakin bat kontuan hartu behar dela eskatzeko beste modu bat da hitzaren aurretik batuketaren zeinua idaztea:

pizarra digital + no interactiva (arbel digitala + ez-interaktiboa)

Bestalde, askotan, bilaketa egin nahi dugunean, badakigu kontzepturen bat adierazteko modu bat baino gehiago dagoela, edo hitz jakinen bat testu batean bi modutan ager daitekeela. Esate baterako, zatikiei buruzko informazioa gaztelaniaz bilatzean, termino hori adierazteko "fracciones" eta "quebrados" hitzak erabiltzen direla kontuan hartuta, bata edo bestea duten orriak aurkitu nahi baditugu, Googleren bilaketa egin dezakegu, hitz horiek bilaketa aurreratuko leihoko Mostrar resultados: con alguna de las palabras (Aurkitu emaitzak: hitz hauetako edozein barne dela) koadroan idatziz gero. Halaber, gauza bera adierazten da, bilaketa-koadroan hitzak honela idazten badira:

Fracciones|quebrados

Horrela, “Fracciones”, hitza, “quebrados” hitza edo biak dituzten web-orriak ageriko dira gure bilaketaren emaitzetan.

Hitz horietako bat soilik edo biak dituzten web-orriak aurkitzeko, hau egingo dugu. Agian, sinonimoren bat ez dugu gogoratzen, edo gehiegi dauzkagu zerrendan jartzeko; beraz, Googleri eskatuko diogu antzeko hitzak bilatzeko:

~ordenador portátil (ordenagailu eramangarria)

Emaitzetan, “computadora portátil”, “PC portátil”, “equipo portátil” (ordenagailu eramangarria, PC eramangarria, ekipamendu eramangarria) eta abar ageriko dira.

Beste batzuetan, gerta liteke esaldi baten zati bat gogoratzen dugula, baina hitz batez ez garela oroitzen, edo zer esaldi ari garen bilatzen badakigula, baina gure galderaren erantzuna esaldi baten erdian dagoela. Horrelako bilaketetarako, komodin bat erabil dezakegu: izartxoa.

Demagun Conrado Nalé Roxlo poetaren poema bat gogoratzen dugula, baina hitz bat falta zaigula… Nola zen bada "el corazón que ha despertado grillo" bertso hori? Izartxoa jarriko dugu gogoratzen ez dugun hitzaren lekuan:

"mi corazón * y sencillo"

Web-orri batean ikusi dugun zerbait gogoratzen badugu, baina ez badugu aurkitzen, Googleri eska diezaiokegu webgune jakin batean hitz bat bilatzeko. Horretarako, “site” ( gune, ingelesez) gehitu behar dugu gure bilaketan:

fotosíntesis site:clic.xtec.cat

Orain, ziur zeuen buruari galdetzen ari zaretela nola konbinatu daitezkeen aukera horiek guztiak, hala behar izanez gero. Eta hau da erantzuna: noski konbinatu daitezkeela elementu horiek guztiak bilaketa zehatz bat egiteko!

Adibidez, triangelu angeluzuzenari buruzko asmakizun bat, enigma bat edo problema bat bila dezakegu honela:

"triángulo rectángulo" ~enigma ("triangelu angeluzuzena" ~enigma)

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest