Ipselon
Erabilera-adibidea
Bilaketa erraza
Idatzi hitz bat edo gehiago bilaketa-koadroan, Ipselonek hitzak Live, Yahoo eta Google zerbitzuetan bila ditzan.
Orrialde bakoitzean ageri behar duten emaitzen kopurua zehatz dezakezu, pantailaren eskuineko goialdean
dagoen goitibeherako zerrendan.
Googlen bezala, batuketaren zeinua erabil dezakezu, hitzak bilaketan sartzeko;
kenketaren zeinua, hitzak bilaketatik kanpo uzteko; komatxoak, testuinguru-bilaketak egiteko; barra bertikala, hitz bat zein
bestea bilaketan sartzeko; etab.
Emaitzak iragaztea
Behin bilaketa aginduta, hainbat jatorritako informazioa erakusteaz gain, Ipselonek aukera ematen digu
bilaketaren emaitzak iragazteko, oso irizpide interesgarri batzuen arabera. Ikono bakoitza klik batez aktibatzen da, eta aktibatuta
dagoenean, klik batez desaktibatzen da.
Irizpide hauek erabil daitezke iragazteko:
Materialaren argitaratze-data hauta dezakegu, eta oso garai zaharretatik (“big bang”) gaur egun arte hartzen
duten epealdiak zehaztu.
Hezkuntza-gaitasunei buruzko duela zenbait hamarkadatako materialak bilatzeko, idatzi zenbait hitz bilaketa-koadroan:
“gaitasunak”, “hezkuntza”.
Gero, Rango Fechas (Data-bitartea) botoia aktibatu behar duzu. Hasiera-datan klik egin dezakezu, edo ezkerreko korritze-botoia
arrastatu, eta gero, bitartearen amaiera-datan klik egin, edo eskuineko korritze-botoia arrastatu, amaiera-data aukeratzeko.
Egin klik data-bitartearen azpian dagoen esteketako batean, hauek egiteko:
Restablecer – (Berrezarri) Data-bitartea berrezartzeko
Año pasado – (Azken urtea) Azken urteko argitalpenak ikusteko
Últimos 6 meses/Último mes/Semana pasada/Hoy (Azkeneko 6 hilabeteak/Azkeneko hilabetea/Azkeneko
astea/Gaur) – Duela gutxiagoko argitalpenak ikusteko (gaurko datakoak soilik ikusteko aukera ere ematen du).
Rango Fechas (Data-bitartea) botoian klik egiten baduzu berriz, korritze-botoia, egutegiak eta estekak jada
ez dituzu ikusiko, baina data-bitarteak iragazki gisa funtzionatzen jarraituko du. Restablecer (Berrezarri)
sakatu behar duzu, iragazkia aplikatzen amaitzeko.
Herrialde edo eskualde bakar bateko web-orrietan informazioa bilatzeko, edo emaitzak hizkuntzaren
arabera iragazteko, Ubicación (Kokapena) botoia aktibatu behar duzu.
Hauek ageriko dira: herrialdeen goitibeherako zerrenda (hautatu any region/country, herrialdeen
araberako iragazkia kentzeko), posta-kode bat edo hiri baten izena idazteko testu-koadroa, eta hizkuntzen goitibeherako menua
(hautatu spanish gaztelania aukeratzeko, edo any language, hizkuntzak edozein hizkuntzatan ikusteko).
Horrela, aukera egongo litzateke hezkuntza-gaitasunei buruzko materiala bilatzeko Kubako webguneetan
argitaratutako materialen artean, esate baterako.