IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Technorati
26 de 26
0%

Technorati

Informazio gehiago

Technoratiren abantaila nagusia da blogen lehen bilatzailea izan dela, baina guretzat badu desabantaila bat: ingelesez dagoen informazioa da nagusi.

Badaude beste blog-bilatzaile batzuk. Bi aipatuko ditugu:

  • Google BlogsGooglek eskaintzen duen blog-bilaketako zerbitzua. Blogosfera osoan bila dezakezu informazioa, edo soilik gaztelaniaz dauden blogetan.

Zerbitzu horren abantaila nagusia da blogak Googleren bilaketa-tresnak zuzenean hartzen dituela, direktorio batean sartu beharrik gabe.

  • Blogalaxia – Gaztelaniazko blogen direktorioa. Ranking bat du, direktorioaren berezko puntuazio-sistema baten araberakoa, gaikako sailkapen bat, eta etiketen araberako sailkapena.

Gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetako blogetarako denez, errazagoa da gaztelaniazko informazioa bilatzea, bai eta herrialde horietako errealitatearekin lotutako gaiei buruzkoa ere.

Bestalde, komunitate jakin bateko blogetan argitaratzen diren albisteekin egunean egoteko, oso erabilgarria izan daiteke blogen planeta bat sarri bisitatzea. Blogen planetak web-orriak dira, gai jakin batekin lotutako blogen multzo baten argitalpenak erakusten dituztenak, kronologia-ordenan (berrienak lehenbizi).

Hona hemen hezkuntzako blogen bi planeta interesgarri:

Hezkuntzari buruzko weblogen multzo bikaina.

Hezkuntzari buruz idazten duten mundu osoko blogger asko, webgune batean bilduta.

IKT hiztegia

  • Weblog: Egunkari edo nabigazio-egunkari baten formatua duen web-orria. Bertan, egileak artikuluak idazten ditu sarritan. Artikulu horiei post edo berri-mezuak esaten zaie, eta alderantzizko ordenan ageri dira blogean (post berrienak ikusten dira lehenbizi).

  • Blogosfera: hitz horrek munduko blog guztiak eta blog horiek elkarren artean erlazionatzeko duten modua adierazten ditu. Interneten gero eta hedatuago dagoen fenomenoa da, oso interesgarria internautentzat; gero eta weblog gehiago daudelako, eta interkonektatuta daudelako, erreferentzia-esteken eta gomendatutako blogen bildumen bidez (blogen alboko barran izaten dira; hau da, blogroll-ean).

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest