Google: munduan gehien erabilitako bilatzailea
GOOGLE
Deskribapena eta funtzio nagusiak
Google munduko bilaketa-tresna garrantzitsuena da.
Haren izenak hitz-joko bat egiten du googol terminoarekin (unitateak gehi 100 zerok osatzen
duten zenbakiaren izena). Ingelesez, oso antzeko ahoskera dute bi hitzek, eta antzekotasun horren bidez, bilatzaileak informazio
asko erabiltzen duela adierazi nahi da.
1999an, Google sortu zenean, erabiltzen ziren bilatzaileek sorreraren araberako ordenan
gehitzen zituzten estekak, baldin eta esteken sustatzaileek lehenbizi agertzeko ordaintzen ez bazuten. Google bilaketa-tresna
arrakastatsuaren berritasuna izan zen Page Rank izeneko puntuazio-sistema egiten zuela, eta webgune baten garrantzia
ebaluatzen zuela, webgunerantz bideratzen zuten estekak eta beste aldagai batzuk kontuan hartuta. Hain zuzen, bilaketak egitean,
puntuazio altuena zuten webguneak agertzen ziren lehenbizi.
Bestalde, garai hartako bilatzaileen diseinua gehiegizkoa zen, aukera eta publizitate gehiegi erakusten
zituztelako. Googlek horretan ere berritasuna ekarri zuen, apaindura urriko pantaila erakusten baitzuen.
Ezaugarri horri eusten dio gaur egun ere, nahiz eta funtzio asko dituen.
Gaur egun Googlek zerbitzu asko eskaintzen ditu, doakoak; esate baterako, posta elektronikoa
(Gmail), postan integratutako egutegia (Calendar), nabigatzailea (Chrome), mundu osoko mapak (Google Maps), weblogetarako
(Blogger) eta bideoetarako (Youtube) ostalariak, hizkuntza anitzetarako itzultzailea (Google Translator), eta beste asko.
Bilatzailearen web-orri nagusian ikus daitezke: http://www.google.es
Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa
Google bilatzailea erabiltzeko, haren web-orrira konekta zaitezke: http://www.google.es. Beste aukera bat da Googleren bilaketa-barra erabiltzea. Barra hori
nabigatzailean instalatu behar da eta bilatzailearen tresna guztiak erabiltzeko aukera ematen du.
Tresna hori instalatzeko, sartu esteka honetan: http://www.google.com/intl/es/toolbar/ff/index.html
Zerbitzu-baldintzak irakurri eta gero, onartu itzazu, instalatzen jarraitzeko.
Mozilla Firefoxek (nabigatzaileak) ohar bat erakutsiko dizu segundo batzuez.
Botoia sakatzeko moduan jartzean, egin klik Instalar ahora (Instalatu orain) aukeran.
Nabigatzailea berrabiarazi beharko duzu, aldaketek eragina izateko.
Firefox berrabiaraztean, Googleren barra ikusi ahal izango duzu, pantailaren
goiko aldean.
Bilaketa-koadroan lehen aldiz klik egitean, aukera hobetuak gaitu nahi dituzun galdetuko dizu,
aukera horietarako zure baimena behar baita, bisitatzen dituzun web-orriei buruzko informazioa bidaltzeko. Aukera duzu informazio-bidalketa
hori onartzeko edo ez onartzeko. Onartzen baduzu, klik egin behar duzu Habilitar funciones mejoradas (Gaitu
funtzio hobetuak) aukeran; ez baduzu onartu nahi, berriz, No, gracias (Ez, eskerrik asko) botoia sakatu behar
duzu.