IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Ipselon
11 de 26
0%

Ipselon

Webguneen arabera

Sitios Web (Webguneak) botoia aktibatzean, logotipoen zerrenda ikusiko duzu. Besteak beste, zerbitzu hauen logotipoak daude: Facebook, Twitter, FriendFeed, MySpace, Blogger, WordPress, Tumblr, etab.

Egin klik logotipo horietako batzuetan, emaitzaren bilaketa murrizteko webgune horietan argitaratutako informaziora. Hautatu dituzun ikonoak laukitxo berde batez nabarmenduko dira:

Webgune-multzo bat hauta dezakezu, bilaketan kontuan hartzeko edo bilaketatik kanpo uzteko:

Demagun luzerari buruzko animazio bat bilatzen ari garela, Hezkuntza Ministerioaren web-orri batean ikusi duguna.

Zerbitzu ezagunen zerrendaren eskuinaldean, Restablecer (Berrezarri) botoia dago, hautaketa guztiak baliogabetzeko. Aukera horren ondoan, zerrendan ez dauden webguneak gehitzeko ikonoa dago:

Gehitutako webguneak zerrendaren azpian ageriko dira, eta ikono generiko bat izango dute. Saguaren erakuslea ikono bakoitzaren gainean jartzen baduzu, ikonoa zer webguneri dagokion ikusiko duzu.

Egin klik gehitu duzun Hezkuntza Ministerioaren helbidearen ikonoan, bilaketa webgune horretan soilik egiteko.

Fitxategi-motaren arabera

Egin klik ikonoetan, bilaketan kontuan hartu behar diren fitxategi-motak zehazteko: PDF, formaturik gabeko testu arrunta, RTF, Wordeko dokumentuak, Exceleko kalkulu-orriak, Power Pointeko aurkezpenak, Flash animazioak, Flash bideoak, etab.

Luzerari buruzko animazioaren bilaketan, lortutako emaitzak iragaz ditzakegu, eta Flash formatuan garatutako webguneak soilik erakusteko adierazi (batez ere, formatu hori erabiltzen da webguneetan, aurkezpen eta animazio interaktiboak sortzeko).

Zerrendan hautatutako fitxategi-motak laukitxo berde baten barruan ageriko dira:

Erabili Restablecer (Berrezarri) botoia, fitxategi-mota guztien hautaketa desaktibatzeko eta iragazketa baliogabetzeko.

Open Officen idatzitako testu bat bilatzen ari bazara, ikusiko duzu fitxategi-moten zerrenda ez dela behar adinakoa.

Egin klik fitxategi-mota berri pertsonalizatuaren ikonoaren azpian (Nuevo tipo de archivo personalizado), bilaketaren emaitzak jatorrizko zerrendan ez dagoen fitxategi-mota batera mugatu nahi badituzu. Idatzi fitxategiaren luzapena, Ipselonek bilaketa egitean kontuan har dezan:

Fitxategi-mota berria ikonoen zerrendaren azpian ageriko da:

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest