IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Technorati
23 de 26
0%

Technorati

TECHNORATI

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Technorati weblogak edo blogak bilatzeko eta sailkatzeko atari bat da.

Technoratiren ezaugarri bereizgarria da blogen datu-base izugarria duela (blogen egileek gehitutako blogak), eta gainera, ranking-sistema bat duela: erabiltzaileen botoen bitartez, web-ean egun gehien jorratutako gaiak zein diren zehazten da.

Bilaketa-tresna baten (esaterako, Google) nahiz metabilatzaile baten bidez egindako bilaketen eta Technorati erabiliz egindako bilaketen arteko aldea hau da: bilatzaileek eta metabilatzaileek lehentasuna ematen diote informazioaren kalitateari, eta Technoratik, berriz, gaurkotasunari (informazio berriena ikusten da lehenbizi) eta onarpen-mailari (erabiltzaileen boto-kopurua) ematen die garrantzia handien.

Hona hemen atari horrek eskaintzen duen informazioa antolatzeko zenbait modu:

  • Blogen direktorioa: Blog Directory

Technoratin erregistratutako blog guztiak ditu, kategorietan sailkatuta.

  • 100 onenak: Top 100

Ongien sailkatutako blogen zerrenda, Technoratiren autoritatearen kontzeptuaren arabera. Technoratiren autoritatea algoritmo bat da, eta blog baten onarpen-maila islatzen saiatzen da, zenbait aldagai kontuan hartuta; esate baterako, blogerako esteka duten webguneen kopurua eta blogosferan unean-unean eztabaidatzen diren gaien presentzia.

  • Etiketen arabera multzokatutako blogak: Tags

Technoratin azken hilabetean presentzia handien izan duten etiketen zerrenda.

  • Twittorati

Twitterreko (microblogging-sarea) kontua. Horren bidez, Top 100eko blogen egileen argitalpenak biltzen dira (100 blog nagusiak, Technoratiren autoritatearen arabera).

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Technoratin Internet bidez sartu behar da, nahitaez. Hona hemen haren helbidea: http://technorati.com/

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest