Google
Erabilera-adibidea
Nabigatzaileren bat erabili duten pertsonek, segur aski, bilaketaren bat egingo zuten Googlen.
Oinarrizko bilaketa bat egin dezakezu, Buscar (Bilatu) testu-koadroan zenbait hitz idatziz, bilatzailean
nahiz Googleren barran.
Noizbait bisitatu zenuen blog bat aurkitzen saiatzen ari bazara, eta matematikarako material interaktiboak
zituela gogoratzen baduzu, hiru hitz nagusiak bila ditzakezu Googlen. Gogoan izan bilatzaileak ez dituela
kontuan hartuko oso arruntak diren hitzak, ezta digitu eta letra solteak. Kasu honetan, bilaketa egiteko Materiales interactivos
matemáticas (Material interaktiboak matematika) idatzi beharko zenuke.
Emaitza ugari ageriko dira (gutxi gorabehera, hiru hitzak dituzten 2.480.000 web-orri), oso anitzak,
eta hiru hitz horiek dituzten estekak izan ditzakete, edozein motatakoak.
Hori dela-eta, bilaketa doitzeko aukera duzu, bilaketa-koadroaren azpian dauden botoietako bat aukeratuz
gero: Buscar en la web (Bilatu sarean), páginas en español (espainierazko web-orriak), páginas de España (Espainia herrialdeko
web-orriak) .
Baina bilaketako emaitzetan zehaztasun handiagoa nahi izanez gero, hobe da aukera aurreratuak erabiltzea.
Búsqueda avanzada (Bilaketa aurreratua) estekan klik egiten baduzu , zenbait elementu ikusi
ahal izango dituzu, Googlek bilaketa doitzeko:
Zure bilaketaren oinarria esaldi zehatz bat bada (esate baterako, poesia bat edo abesti baten hitzak
bilatzen ari bazara), idatzi esaldi hori Mostrar resultados: con la frase exacta (Aurkitu emaitzak: esaldi zehatz hau barne
dela) koadroan.
Eragiketa hori zuzenean egin daiteke Googleren barran, edo bilatzailean, esaldia komatxoen
artean idatziz gero; adibidez, “Cultivo una rosa blanca” (hau da, “Arrosa zuri bat lantzen ari naiz”).
Askotan, zenbait adiera dituen hitz bati buruzko informazioa bilatzen jarduten dugu. Demagun “birus”
bati buruzko informazioa bilatzen ari zarela, baina ez duzula informaziorik nahi “birus informatikoei” buruz, baizik eta biologiari
buruzkoa. Orduan, “informatikoa” idatz dezakezu Mostrar resultados: sin las palabras (Aurkitu emaitzak: hitz hauek gabe) bilaketa
aurreratuko leihoko testu-koadroan.
Eragiketa hori Googleren barran edo bilatzailean ere egin daiteke. Horretarako, kenketaren zeinua idatzi
behar da, bilaketatik kanpo utzi nahi duzun hitzaren aurrean:
birus -informatikoa