IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Folksonomia: laster marka sozialak
17 de 26
0%

Folksonomia: laster marka sozialak

Interneten etengabe argitaratzen den informazioa izugarria da, eta merezi du antolatuta izatea, erabiltzaile bakoitzarentzat erabilgarria izango den moduren batean.

Folksonomia edo gizarte-markatzea izeneko ekintzan, erabiltzaileak etiketak gehitzen dizkie bisitatzen dituen webguneei eta gomendatu egiten ditu. Horrela, gehien erabiltzen den informazioaren antolaketa pertsonala lortzen da.

Markatzea (edo etiketatzea) esaten zaio, esteka bakoitza markatu edo etiketatzen delako, estekaren edukia adierazten duten hitzak erabiliz.

Eta gizartekoa da, erabiltzaile bakoitzaren kontaktuek gomendatutako web-orri horiek eta etiketak jasotzen dituztelako. Horrela, informazioaren antolaketa konpartitzen da.

Zertan dira desberdinak bilatzaileek eskaintzen duten kategorien araberako sailkapena eta gizarte-etiketatzea?

Lehenbizikoa enpresak egiten du eta profil objektiboa du. Madrili buruzko webgune bat, segur aski, “Turismoa”, “Europako hiriak” kategorietan sailkatuta egongo da. Bigarren kasuan, berriz, Madrili buruzko webgune batek zenbait etiketa izan ditzake, erabiltzaileek beren beharren edo pertzepzioaren arabera jarriak: “Turismoa”, “Nire hiria”, “Geografia”, “Argazkiak”, “Nire oporrak”, “Gaztelaniazko webguneak”, etab. Eta web-orria multzo horietan guztietan izango da.

DIIGO

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Diigo oso tresna erabilgarria da ikertzeko eta jakintza zenbait talderekin konpartitzeko. Interneten nabigatzeko ohitura izan eta bertako material asko irakurtzen dutenek tresnak behar dituzte, asko bisitatzen diren edo beste erabiltzaile batzuek gomendatzen dituzten web-orriak etiketatzeko, markatzeko eta administratzeko.

Tresna horren funtzio nagusiak hauek dira:

  • Informazioa antolatzea
  • Web-orri batean testua nabarmentzeko eta kartel autoitsasgarriak (Post-iten antzekoak) gehitzeko tresna. Nabarmendutakoek eta paper horiek web-orrira lotuta jarraituko dute web-orria itxi eta gero ere.
  • Gogoko webguneak (laster-markak) erregistratzeko eta etorkizunean bisitatu nahi ditugun webguneak lineaz kanpo grabatzeko.
  • Konpartitzea
  • Beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jartzea.
  • Laster-markak, nabarmendutako testuak eta mezu autoitsasgarriak kontaktuekin konpartitzea.
  • Lankidetzan aritzea
  • Talde publikoak edo pribatuak sortzea, etiketen, testu-nabarmentzeen eta mezu autoitsasgarrien bidez antolatutako informazioa konpartitzeko lankideekin, ikaskideekin edo lagunekin.
  • Ikerketa-komunitateak sortzea, eta gizarte-markatzearen bidez materiala antolatzea.

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest