IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Metabilatzaileak. Dogpile
13 de 26
0%

Metabilatzaileak. Dogpile

Dogpile

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Dogpilek Google, Yahoo, Bing, Ask bilatzaileetan eta Interneteko beste zerbitzu batzuetan bilatzen du informazioa. Lehen aipatu bezala, bilaketa-tresna bakoitzak metodo espezifiko bat erabiltzen du. Dogpilek zenbait bilaketa-tresnaren emaitzak konbinatzen ditu, errepikatutako elementuak ezabatzen ditu eta bilaketa jakin bakoitzerako zein diren garrantzitsuenak erabakitzen du.

Bilaketaren emaitzetan, hasieran, babestutako zenbait esteka ageriko dira, Sponsored legenda dutenak. Babestutako eta babestu gabeko esteken konbinazioa bilaketa-motaren arabera izango da (esaterako, produktu baten prezioa bilatu nahi badugu, segur aski, babestutako estekak izango dira nagusi).

Halaber, algoritmo bidez aurkitutako esteken (hau da, babestu gabeak) jatorria zehazten da: Found on: Google, Yahoo!, etab. (Hemen bilatu da: Google, Yahoo!, etab.).

Bilaketa-koadroaren goiko aldean, sei fitxa daude, bilatzen ari zaren eduki-mota zehazteko: Interneteko eduki guztiak, irudiak, bideoak, albisteak edo Estatu Batuetako orri horiak/orri zuriak.

Hobespenak (Preferences) aukeran, adingabeentzat egokiak ez diren edukien iragazte-maila hauta dezakezu Search Filter (Bilaketa-iragazkia) aukerari esker:

  • Iragazkirik gabe: None (Batere ez)

  • Erdi mailako iragazkia: Moderate (Tartekoa)

  • Gehienezko iragazkia: Heavy (Zorrotza)


Hona hemen beste hobespen batzuk:

  • bilaketako hitzak letra lodiz nabarmentzea (Bold Search Terms On) edo nabarmendu gabe uztea (Bold Search Terms Off),

  • azken 15 bilaketak alboko panelean erakustea (Recent Searches On) edo erakusteari uztea (Recent Searches Off)

  • Interneteko, irudietako eta abarreko bilaketetako emaitzetan lortu nahi dugun informazioari buruzko zenbait xehetasun (erakutsi behar diren emaitzen kopurua, jatorriaren edo garrantziaren arabera ordenatzea, etab.)

Bilaketa espezifikoagoak egiteko, bilaketa aurreratuko koadroa erabil dezakezu (Advanced Search). Bilaketa aurreratuan, terminoak kontuan hartzeko edo ez hartzeko agindua emateko aukera dago, esaldi zehatzak bilatzekoa, edo bilaketa webgune edo hizkuntza jakin batera mugatzekoa:

Dogpilek aukera ematen du, halaber, bilaketen emaitzak konpartitzeko Share (Konpartitu) botoiaren bidez. Horrela, zure bilaketak argitaratu ahal izango dituzu Twitter, Identi.ca, Facebook, Wordpress, Bloggerren, bai eta web 2.0-ko beste zerbitzu askotan ere.

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest