IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Technorati
24 de 26
0%

Technorati

Erabilera-adibidea

Technoratin egin dezakezun lehen gauza zenbait hitz bilatzea da, hitz horiek duela gutxi non argitaratu dituzten jakiteko.

Gogoan izan Technoratik ez duela Interneten bilatuko; erregistratuta dituen blogetan soilik bilatuko du, eta berritasunak erakutsiko ditu lehenbizi.

Galde dezakegu blogosferan zer komentatu den azken aldian gripearen kontrako txertoari buruz. Horretarako, bilaketa-koadroan bi hitz idatziko ditugu: gripe txertoa

Halaber, klik egin dezakezu Top 100 aukeran, lehenbiziko ehun blogetan nabigatzeko, edo Tags (etiketak) pantailan sartu, blogetan nabigatzeko, kontuan hartuta nola katalogatu ziren. Sagua etiketa batera hurbiltzean, zenbat artikulu dituen ikusi ahal izango duzu:

Hala ere, Technoratin, informazioa bilatzen ari den bisitaria izatea baino interesgarriagoa da komunitateko kide aktibo izatea.

Horretarako, lehenik eta behin, erabiltzaile bat sortu behar duzu Join (Elkartu) aukeran klik eginez.

Bete inprimakiko datuak.

  • Erabiltzaile-izena eta pasahitza bitan galdetuko zaizu, idaztean konturatu gabe akatsik ez duzula egin egiaztatzeko. Datu horietan, ezin dira karaktere bereziak eta letra azentudunak erabili.

  • Datuak pertsona batek betetzen dituela egiaztatzeko (eta ez erabiltzaileak automatikoki erregistratzen dituen programa batek, datuak iruzurrez jasotzeko edo bidaltzeko), zenbait karaktere dituen irudi bat erakutsiko zaizu. Ordenagailu batek nekez interpretatuko lituzke karaktere horiek, eta karaktereok kopiatzean, erregistratze-prozesua automatikoa ez dela frogatzen duzu.

  • Zerbitzuaren erabilera-baldintzak onartu behar dituzu, I agree to abide by Technorati’s Privacy Policy and Terms of Use (Technoratiren pribatutasun-politika eta erabilera-baldintzak obeditzea onartzen dut) kontrol-laukia aktibatuz.

  • Egin klik Join (Elkartu) botoian.

Posta elektronikoko helbidea zuzena dela egiaztatzeko, Technoratik mezu bat bidaliko dizu, konfirmatzeko esteka duena. Egin klik esaldi honen ondoren ikusiko duzun estekan:

You're almost ready to start using Technorati! To verify your email address and get started, please go to: ... (Ia prest zaude Technorati erabiltzen hasteko! Posta elektronikoko zure helbidea egiaztatzeko eta zerbitzua erabiltzen hasteko, mesedez joan hona: ...

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest