IKT KAPSULA- 1 LANTEGIA
Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
Diigo
18 de 26
0%

Diigo

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Diigoren tresna-barra instalatzeko, sartu haren web-orrian: http://www.diigo.com

Gero, egin klik Install Diigo Toolbar (Instalatu Diigoren tresna-barra) botoian.

Segur aski, zure nabigatzaileak jakinaraziko dizula ez dela oso segurua edozein webguneko tresnak instalatzea. Webgune honengan fidatuko gara eta klik egingo dugu Permitir (Eman baimena) botoian.

Instalazio-leihoa ikusiko duzu nabigatzailean. Egin klik Instalar ahora (Instalatu orain) aukeran.

Jarraitzeko, Firefox berrabiarazi beharko duzu.

Nabigatzailera itzultzean, Diigok erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko dizkizu. Horrela, zure etiketa eta lehentasun guztiak gordeko dira, erabiltzaile gisa identifikatuta izango baitzara.

Zure jarduerak erregistratzeko erabiltzaile bat izateko:

  • Egin klik Sign in with Yahoo! ID aukeran (hau da, Eman izena Yahooko identifikatzailea erabiliz), Yahooko kontu bat identifikatzaile gisa erabiltzeko.

  • Egin klik Sign in with a Google ID aukeran (hau da, Eman izena Googleko identifikatzailea erabiliz), Googleko edo Gmaileko kontu bat identifikatzaile gisa erabiltzeko.

  • Idatzi Open ID-ko zure helbidea eta egin klik Sign In with an Open ID aukeran ((hau da, Eman izena Open ID identifikatzailea erabiliz), metodo horren bidez identifikatu nahi baduzu.

  • Egin klik Create a Diigo account aukeran, aurreko metodoak erabili nahi ez badituzu.

Behin zure kontua egiaztatu eta gero, kontu horrekin lotuko den erabiltzaile-izena idatzi behar duzu (Choose a Username aukera). Erabiltzaile-izenak 6 eta 16 karaktere bitarte izan behar ditu. Lehenbiziko karaktereak letra bat izan behar du, eta maiuskulak kontuan hartuko dira. Erabiltzaile-izena idaztean, maiuskulak eta minuskulak lehen aldiz idatzitako moduan idatzi behar dira.

Lagunak bila ditzakezu zure helbide-liburuan, baina komeni da gerorako uztea, behin zerbitzua probatu arte, informazio gehiago izanda gomendatzeko.

Jarraitu eta egin klik Skip (Saltatu) aukeran.

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest