ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Lantegiko materialekin lanean hasteko, lantegiari buruzko 5 galdera aztertuko ditugu.
Irakasteko eta ikasteko egitura didaktikoa da. Ikasleak curriculum-gaitasunak eta IKT gaitasunak batera eskura ditzan diseinatuta dago. Proposamen honen bidez, irakaslea IKTen alorrean trebatu ahal izango da, lan-metodologia berriak probatu ahal izango ditu ikasleekin gelan, eta bi gaitasun-eremuak ebaluatzeko jarraibideak izango ditu, hau da, ebaluatzeko ea ikasleek curriculumeko edukiak eta helburuak bereganatu dituzten, eta ea teknologiaren, informazioaren eta komunikazioaren alorrekoak (IKTak) bereganatu dituzten.
Ikasgaietako curriculuma oso zabala eta luzea delako, eta gelan lanerako denbora gutxiegi edukitzen delako hori guztia zehatz-mehatz lantzeko. IKTak curriculumaren testuinguruaren barruan landu behar direlako. Ikasleek ikastetxean IKT gaitasunak ere eskuratu behar dituztelako, hala eskatzen baitu informazioaren eta ezagutzaren gizarteak. Eta, horretarako, aurrez irakasleak trebatu egin behar du. Irakasleak adibidetzat balio duten ereduekin lan egin behar duelako aurrez, gero bere proposamenak egin ahal izateko.
Helburua da irakasleei prestakuntza-esperientzia bat ematea, “eginez ikasi” printzipio metodologikoan oinarrituta, eta IKTko Curriculum Jarduera baten bidez. IKTak eta haiekin lotutako metodologiak gelan gauzatzeko, behar-beharrezkoa da hezitzaileak aurrez haiekin lan egin izana. Izan ere, esperientziarik ez badu, ezinezkoa da IKTen alorreko prozesu eta jarduerek gelan arrakasta izatea.
Irakasleei IKTko Curriculum Jardueraren proposamen bat aurkeztuko zaie. Hezitzaileak prestatu egin beharko du jarduera aurrez, web 2.0-ko doaneko IKT tresnak ezagutu eta erabiliz, gero ikasitakoa gelan ikasleekin aplikatzeko. Hartara, irakasleak, IKTen alorreko gaitasun eta metodologien alorrean prestakuntza jasotzeaz gain, bere irakaskuntzako testuinguruan aplika dezakeen hezkuntza-produktu bat sortuko du.
Erabiliko ditugun IKT baliabideak ezagutzeko eta haiekin praktikatzeko gogoz.
Beraz, has gaitezen!
Material honen helburua hauxe da: adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko.
Gure helburua IKTko gaitasunak eskuratzeko lan espezifikoa egitea denez, unitate didaktikorako proposamenean, ikaskuntza-helburuez eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu dira unitatea burutzeko ikasleek nahiz irakasleek behar dituzten gaitasun digitalak.
Beraz, proposatutako curriculum-unitatea prestatzean eta lantzean, irakasleak trebetasun instrumentalekin, informazio digitalaren edo komunikazio birtualaren (IKT) tratamenduarekin lotutako jakintza eta jardunbideak aplikatu beharko ditu. Eginkizun horretarako jarraibideak eta laguntza ematea da, hain zuzen, tutorial honen helburu nagusia.
Horrela bada, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak hau eskaintzen du:
IKTen aplikazio didaktikorako proposamen zehatz bat (Gelako programazioa).
Jarduera prestatzeko eta gauzatzeko lanak pausoz pauso adierazten dituen azalpena (Irakaslearen gida)
Sarrera bat, azaltzeko nolakoak diren programa informatikoak eta zer funtzio aplikatu behar diren unitate teknikoko jarduerak prestatzeko.
IKT tutorialetara sartu ahal izateko erreferentziak; erabilitako programei buruz gehiago jakiteko balio dute.
Azalpen-testu baten irakurketan oinarrituta, ikasleek laburpen bat egingo dute, banakako lanean. Ondoren, kideen arteko berrikuspena egingo dute, elkarrekin adostutako ikuspegi bat izateko. Laburpena poster digital baten atala izango da. Posterrak, horrez gain, hautatutako gaiari buruzko irudiak eta bideoak izango ditu.
Proposamena hiru jarduera-bloketan banatuta dago.
1. jarduera – Azalpen-testuen ulermenezko irakurketa
Azalpenezko testu bat irakurri, eta ezagunak ez zaizkien hitzen esanahia bilatuko dute onlineko hiztegietan.
2. jarduera – Laburpen bat egin eta berdinen arteko berrikuspena egitea.
Ikasle bakoitzak, banan-banan, laburpena egingo du, lan-gida batean oinarrituta. Ondoren, binaka, kidearen lana berrikusi eta bertsio bat adostuko da.
Lortutako laburpenak poster digital bat diseinatzeko oinarria izango dira.
3. jarduera – Poster digital bat egitea
Egindako laburpena oinarri hartuta, bikoteek poster bat egingo dute, multimedia-elementuak ere badituela.
Amaitutakoan, lan guztiak aurkeztuko dituzte: egindako posterrak erakutsiko dituzte arbel digitala edo proiektagailua erabiliz.
Glogsterri buruz...
Poster digitalak online sortzeko aukera ematen duen web 2.0 aplikazioa da. Glogsterren, irudiak, testuak, bideoak eta audioak oso modu errazean grabatzen dira –edo Internetekin estekatzen dira–, arazorik gabe integratu eta multimedia-produktuak sortzeko. Glogsterrek, hezkuntzarako atera berri den bertsioan, irakaslearentzako ingurune atsegina du, ikasleen ekoizpenen jarraipena erraztasun osoz egiteko. Oraingoz, ingelesez bakarrik dago, baina erabiltzen erraza da, oso intuitiboa da eta.
Glogsterren bidez egindako posterrak web 2.0-ko beste aplikazio batzuekin lotzeko pentsatuta daude; esaterako, blogekin, mikroblogekin eta sare sozialekin.
Glogster erabiliz egindako jardueren adibide batzuk
Gaiari buruzko ekarpenak dituzten blog batzuk kontsultatzea gomendatzen dugu
EGIN BEHARREKO LANA | IKTko GAITASUNAK * |
|
G5. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea). G8. Interneteko zerbitzuak erraztasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko. D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. D14. Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. C6. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer arau dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko. |
IKT materialak eta baliabideak: testuen web-bilatzaileak, Google docs, online hiztegiak. |
EGIN BEHARREKO LANA | IKTko GAITASUNAK * |
|
D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleek beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren trebetasunen arabera lan egin dezaten, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz. D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz. D9. Ikasleengan hausnarketa sustatzea, elkarlanerako IKT baliabideak erabiliz, kontzeptuak erakutsi eta argitzeko, estrategiak planifikatzeko, eta aurkeztutako arazoak identifikatzeko eta konponbideak ebaluatzeko aukera emango dutenak. D12. IKTak erabiltzea multimedia-material didaktikoak egiteko; esaterako, atlas interaktiboak, demostrazioak, animazioak, simulazioak eta ariketak. C7. Pribatutasuna zaintzea sarbide-gako pertsonalak erabiltzean. |
IKT materialak eta baliabideak: Google Docs, testu digitalen edizioa eta tratamendua. |
EGIN BEHARREKO LANA | IKTko GAITASUNAK * |
|
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. D5. Honetarako aukera ematen duten IKT baliabideak identifikatu eta ebaluatzea: |
IKT materialak eta baliabideak: Glogster, arbel digitala (edo proiektagailua eta ordenagailua). |
* item horiek “Eskola 2.0”-ko irakasleentzako IKTko gaitasunak proposamenaren baitakoak dira. “IKTko gaitasun-mapak” izeneko erantsitako materialetatik hartuak.
Helburu didaktikoa aintzat hartuta bilatzea. Horrelakoetan, laburtzeko azalpen-testuak bilatuko lirateke, zer eduki duten kontuan hartu gabe.
Lantzea erabaki dugun gaia kontuan hartuta bilatzea. Esate baterako, Espainian desagertzeko zorian dauden animaliak.
Bilaketa egiten hasi aurretik, garrantzitsua da ahalik eta ondoen zehaztea zer aurkitu nahi dugun.
Google bilatzailea erabiliko dugu ikasleek laburtuko dituzten azalpen-testuak aurkitzeko.
Idatzi, nabigatzailearen helbide-barran, bilatzailearen URLa: http://www.google.es
Bilaketako laukian gure bilaketaren helburua hobekien definitzen duten hitzak sartuko ditugu. Bilaketa buruan dugun ideia edo galdera sartuta hastea komeni da. Emaitza gutxi baditugu, hitzak kenduz joango gara, emaitza gehiago izan ditzagun.
Testu-motak aukeratzeko estrategia erabiltzen badugu, edukiari erreparatu gabe, "Lehen Hezkuntzarako testuak" sar dezakegu bilatzailean.
Irudian ikusten den bezala, emaitza bakoitzean, orrialdearen titulua, edukiaren lehen lerroak eta web-helbidea agertzen dira. Informazio labur-labur hori oso garrantzitsua da, aukera ematen baitigu aurrez ikusteko emaitza gure helburuetarako egokia den ala ez.
Azter dezagun Googlek ematen digun lehen emaitza. Tituluak adierazten digu EducaMadrid guneko baliabide bat dela Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat. Badirudi gure ikasleentzako baliabide egokia dela, eta egiteko modukoa. Deskribapenak erakusten du Hizkuntzako jarduera bat dela, eta azalpen-testuaren gaia txerri iberikoa eta urdaiazpikoaren ezaugarriak dela. Informazio hori eskuetan dugula, jakin beharko genuke merezi duen baliabide horretan sartzea. Web-helbideak, berresten digu EducaMadrid guneko baliabidea dela, haren zerbitzarian “www.educa.madrid.org” ostatatuta baitago eta ez baliabideak aipatzen duen beste webguneren batean. Horrek iturriari buruzko segurtasun handiagoa ematen digu.
Ea betetzen den gure itxaropena: egin klik Googlek ematen duen estekaren gainean.
Zenbait testu-mota dituen zerrenda batean sartuko zara. Ikusten duzunez, azkena azalpen-testu bat da. Testua pdf fitxategi bat da (Acrobat Reader programa izan beharko duzu instalatuta, irakurri ahal izateko). Ikonoaren gainean klik eginda, testu hau ikusiko duzu: “El Jamón Ibérico: manjar de dioses”.
Estrategia gai jakin bat bilatzea balitz, hau idatz genezake, esaterako: "animales en peligro de extinción en España". Azter ditzagun Googlek guk adierazitako bilaketa-hitzetan oinarrituta ematen dituen lehen hiru emaitzak.
Orain, web-orriak kontsultatzeko zabaldu ditugun hiru fitxetara jotzeko unea da. Ea zer dugun:
Terraren gunean 2005. urtean Espainian desagertzeko zorian zeuden espezieen egoerari buruzko artikulu bat dago. Multimedia-animazio bat du: zenbait animalia hautatzeko aukera ematen du, eta informazio-fitxa batean sartzeko aukera ere bai, espeziea Espainian zein lekutan dagoen erakusten duen bitartean. Animalia bakoitzari buruz ematen duen deskripzioa baliabide interesgarria izan daiteke ikasleek laburtzeko testu gisa erabiltzeko.
Ikastetxe bati dagokiola ondorioztatu dugun gunean, espezie bakoitzari buruzko informazio labur-laburra dugu, inolako erreferentziarik gabe: erabilitako iturriak, egileak, edo ikastetxea bera zein diren adierazi gabe. Erreferentziarik ez izateak baliogabetu egiten du edukia kontsulta-iturri moduan.
Hirugarren gunean –web-helbidea oinarri hartuta, Educareden lehiaketa batean edo antzekoren batean parte hartu duen gune bat dela ondorioztatu dugunean– ere ez da adierazten zer iturri erabili den, zein diren egileak ez eta zer testuingurutan sortu den informazioa. Erreferentziarik ez izateak baliogabetu egiten du gunea kontsulta-iturri moduan.
Ariketa amaitzean, bilatzaileak ematen dituen emaitzak interpretatu dituzu, orrialdearen tituluak, deskribapen laburrak eta web-helbideak ematen duen informazioari erreparatuta. Gerora egiten dituzun bilaketetan irakurketa-estrategia horiek erabiltzeak aukera emango dizu hezkuntza-baliabideak bilatzen ematen duzun denbora optimizatzeko.
Horrez gain, agerian geratu da Interneten argitaratzeko edozein ekoizpen egiterakoan oso garrantzitsua dela:
egileen erreferentziak aipatzea (ikasleen izenak, ikasmaila, ikastetxearen izena, herria, eta herrialdea ere bai),
zer testuingurutan egin den aipatzea (lehiaketa batean parte hartzeko, eskolako praktika, ikerketa-txostena),
kontsultatutako iturriak aipatzea.
Azalpen-testuak aurkitzen ditugunean, testu-fitxategi batean kopiatuko ditugu. Hor egingo dute lan, gero, ikasleek.
Jarduera Googledocs erabiliz egingo denez, testuak zuzenean aplikazio horretan kopiatzea komeni da.
Sartu Gmailen, haren helbidetik: www.gmail.com.
Kontua baldin badugu, erabiltzailearen gure logina idatzita sartuko gara. Konturik ez badugu, sortu egingo dugu. Oso erraza da.
Egin klik Gmaileko paintailako Crear una cuenta (Kontu bat sortu) botoian, eta bete jarraian agertzen den erregistro-galdetegiko eremuak. Behin beteta dugula, sistemak Gmailen sartzeko aukera emango digu.
Gmailen gaudela GoogleDocsen sartuko gara, pantailaren goiburuan agertzen den Docs izeneko estekaren bidez.
Hurrengo urratsa dokumentua sortzea da. Create new menuan, Document aukera hautatuko dugu.
Automatikoki testua editatzeko dokumentu bat zabalduko da. Testu-editore soil baten ohiko aukerak ditu (letra-tipoa, tamaina, formatua, lerrokatzea, etab.).
Hautatutako webgunetik kopiatuko ditugu azalpen-testuan, eta dokumentu honetan itsatsiko ditugu.
Aukeratutako webgunean gaudela, testua hautatu eta saguaren eskuineko botoia klikatuta, “Kopiatu” aukera hautatuko dugu. Teklatua erabiliz ere kopiatu ahal izango dugu: aldi berean zapaldu “Ctrl” eta “C” letra.
Kontuan edukita lana egiteko modua bikoteka dela eta azken helburua publizitate-kartel bat egitea dela, zenbait testu aukera genitzake, talde bakoitzak eduki bat landu dezan eta egokiagoa izan dadin azkenean denen aurrean ezagutarazteko lana. Adibidean erabilitako gaiari jarraituz Espainian desagertzeko zorian dauden animaliak, bikote bakoitzak animalia-espezie bat landu dezake. Horrela egin nahi badugu, zenbait dokumentu sortu eta haietan txertatuko dugu testua. Dokumentuari dagokion animaliaren izena jarriko diogu.
Ariketa horren bidez, uztartu egin ditugu webeko bilaketa eta informazioaren erregistroa, topatzen dugun heinean. Ikusi dugu garrantzitsua dela, beti, erabilitako web-helbidea eskura edukitzea, ez iturria aipatzeko bakarrik, baita behar dugun bakoitzean hartara itzultzeko ere. Baliotsua den baliabidea berehala erregistratzeak webean ez galtzen lagunduko digu.
Gainera, edozein unetan oso erabilgarriak izango zaizkigun bi edizio-funtzio erabiliko ditugu: kopiatu (Ctrl+C) eta itsatsi (Ctrl+V). Ondo letorkiguke bi funtzio horien letra-konbinazioak ikastea.
Gehiago jakin nahi izanez gero...
GoogleDocsi buruz eta haren aukerei buruz gehiago jakiteko, material hauek kontsultatzea gomendatzen dizugu:
Hiztegi bat, hizkuntza-produktu bat da batez ere –hori du-eta helburu naturala–, baina kultura- eta gizarte-produktu bat ere bada, bai eta denbora-produktu bat ere, une historiko, ekonomiko eta ideologiko jakin bati erantzuten dio-eta. Horren haritik, garrantzitsua da kontuan edukitzea hiztegien iturria. Eta hori are garrantzitsuagoa da onlineko hiztegietan, asko eta asko baitaude, eta ikuspegi desberdinak abiapuntu hartuta eginda daude, gainera.
Hiztegiak onlineko kontsulta-zerbitzua izaten dira, eta doanekoak izaten dira gehienetan. Informazioa eskuratzeko modu asko eta askotarikoak izaten dituzte.
Datu-baseen egitura dutenez, kontzeptuen bilaketa errazten dute. Paperezko hiztegiek ez bezala, hiztegi digital guztiek hitzen bilatzailea dute. Hiztegiak erabiltzeko, nahikoa da web-orrian sartu, bilaketa-laukian hitz bat sartu eta bilaketaren ikonoan klik egitea. Hitzaren definizioa agertuko zaigu.
Real Academia Españolaren hiztegia aztertuko dugu zehatz-mehatz. Dena den, hiztegi guztiek antzeko funtzionamendua dute.
Online hiztegia erabiltzeko, hiru urrats hauek emango ditugu:
Aditz bat bilatzen dugunean, botoi urdinak aditz-jokoa erakutsiko digu. Beste termino batzuen esanahietarako hiperestekak ere izaten dira. Adibidean, “prender” hitza dugu.
“Ayuda” (Laguntza) menuan, hiztegian eragiltzen diren laburduren eta ikurren zerrenda dugu.
Beste bilaketa bat egin nahi baduzu, goiko laukian (hurbilketa bidezko bilaketa egitea proposatzen duenean) jarri bilatu nahi duzun hitza eta egin klik “Consultar" (Kontsultatu) botoian.
Bilaketa-mota horiek bakoitza bere aldetik erabil daitezke, goiko menuan hautatuta, edo denak batera ‘búsqueda por aproximación’ (hurbilpenenzko bilaketa) aukeran.
Ariketa honen bidez aukera izan duzu onlineko hiztegiak erabiltzen ohitu eta ikasleekin erabiltzeko prest egoteko. Onlineko beste hiztegi batzuk erabiltzen ohitu nahi baduzu, ikasleek lortutako definizioak alderatu ahal izan ditzaten, hauek kontsulta ditzakezu:
Clave hiztegia: http://clave.librosvivos.net/
Salamanca hiztegia: http://fenix.cnice.mec.es/diccionario/
El Mundo egunkariaren hiztegia: http://www.elmundo.es/diccionarios/
El País egunkariaren hiztegia: http://www.elpais.com/diccionarios/
Eginkizunik garrantzitsuena ikasleei lortutako definizioak interpretatzen laguntzea izango da, hori baita bidea testua hobeto ulertzeko ekarpena izan daitezen.
Hizkuntzaren arloko alderdi metodologikoak lantzen ditugunean, egokia izaten da beste arlo batzuetako edukiak erabiliz lantzea (ingurunearen ezaguerakoarekin, adibidez), edota hizkuntzaren alorreko beste eduki batzuekin. Hori dela eta, gomendatzen da alderdi hori kontuan izatea testuak aukeratzerakoan.
Sarreraren unean, irakurketa-gai moduan, “desagertzeko zorian dauden animaliak” aukeratzen badugu esaterako, hau galdetuko diegu ikasleei: Ezagutzen al duzu desagertzeko zorian dagoen animaliarik? Zergatik desagertzen dira? Zer egin dezakegu?
Lana testu laburrekin egingo denez, pantailan bertan irakur daitezke Google docsen.
Ikasleek ezezagunak zaizkien hitzak identifikatuta dituztenean, onlineko hiztegiak erabili aurretik, egokia da denen aurrean plazaratzea eta arbelean edo arbel digitalean idaztea hitzak. Ondoren, aurkitu beharreko hitzak eta erabili beharreko hiztegiak banatuko dira. Azkenik, ikasle bakoitzak gainerakoei azalduko die aurkitutako definizioa.
Testua berriro irakurrita, eta informazio berria oinarri izanda, hobeto ulertuko dute testua. Agian, ikasleei laguntza eman beharko zaie hiztegiak ematen duen definizioa hitzak dagoen esaldiaren testuinguruan duen adierarekin lotzeko.
Ikasleei laburpenak egiteko lanean jarraibideak emateko, lan-gida bat egingo dugu azalpen-testuak kopiatu ditugun fitxategian. Horretarako:
Adibide bat erabiliko dugu, hori sortzeko zer edizio-tresna behar ditugun aztertzeko, eta, ondoren, ikasleari lagundu ahal izateko. Deskargatul ikaslearen gida duen fitxategia (.odt).
Gida egiteko, edizio-tresna hauek erabili ditugu:
Zenbakidun zerrenda | Nabarmengailua | Txertatu taula |
Gida osatuta duzunean, talde guztientzat izango den testua kopiatu eta gainerako dokumentuan itsatsi.
Ariketa amaitutakoan, lan-gida bat izango duzu banatzeko prest, eta ikasleek laburpena egiteko beharko dituzten edizio-tresnak landuta izango dituzu. Aurrekoarekin batera, gidoi txiki bat ere egin dezakezu ikasleak Google docsen sartu eta hura erabiltzen hasteko jarraibideak emateko, aplikazio horrekin egiten duten lehen lana bada.
Ikasleak guk sortutako dokumentuan sartu ahal izan daitezen, konpartitu egin beharko dugu eta edizio-baimena duen erabiltzaile gisa gonbidatu.
Nola konpartitu fitxategi bat Google Docsen?
Dokumentu bat konpartitu Google docsen hasierako pantailatik | Dokumentu bat konpartitu testu-fitxategia irekita dagoela |
Invitar a usuarios (Erabiltzaileak gonbidatu) aukerak, guk idatzitako posta elektronikoko helbidera mezua bidaltzeko aukera gaitzen du.
Invitar (Gonbidatu) laukian, dokumentua zurekin konpartituko duten posta elektronikoko helbideak idazten dira. Gure kasuan, dokumentu berberean lanean jardungo duten bi ikasleen izenak idatziko ditugu. Gonbitearekin batera, mezu bat ere bidal daiteke. Horretarako, Asunto (Gaia) eremua betetzen da, eta mezua idazten. Mezua bidali dela ziurtatzeko, haren kopia bat bidal dezakegu gure posta-helbidera. Horretarako, aukeratu Enviarme una copia (Bidali kopia bat) laukia. Beste aukera bat ere bada: pertsonak zuzenean eranstea, gonbidapenik bidali gabe.
Obtén el enlace para compartir (Lortu konpartitzeko esteka) aukera pertsonak beste bitarteko batzuk erabiliz gonbidatzeko erabiltzen da. Esate baterako, dokumenturako esteka foro batean utz daiteke, txat batean. Eta posta elektronikoko beste zerbitzu bat erabiltzen badugu, web-helbidea han txertatzeko erabil daiteke.
Permitirles también editar (Editatzeko baimena eman) laukia aukeratzen badugu, esteka horren bidez dokumentura sartzen direnek dokumentuan aldaketak egin ahal izango dituzte.
Ariketa amaitutakoan, azalpen-testuak eta lan-gida prest izango ditugu ikasleekin konpartitzeko. Google Docseko lan-dinamikara ohitzen zarenean, oso errazak egiten dira eman beharreko urratsak eta gauzatu beharreko prozedurak. Ziur aski, hezkuntza-egoera askotan izango da ikasleekin lan egiteko modu egokia dokumentu bat konpartitu eta elkarrekin editatzea.
Adierazi ikasleei ezinbestekoa dela testua ulertzea, laburpena egiteko, eta laburpena testu zabalak ikasteko teknika egokia dela. Testu bateko hitzak eta esaldiak murriztean datza, jatorrizko ideiari eta idazkeraren funtsari eutsiz.
Laburpenaren teknika lantzeko erreferentzia gomendagarriak webean:
Ikasten ikasi. Profes.net http://www.profes.net/varios/minisites/aprender/
hautatu “Técnicas de síntesis” eta, han, bi gai hauek: “El subrayado” eta “El resumen”.
Nola ikasi testu bat laburtzen? Educared. http://www.educared.net/canalpronino/jsp/recurso.jsp?idCategoria=1&idRecurso=8
Irakurri ondoreneko ulermena. Irakurketa-proiektua ikastetxeentzat.
http://www.plec.es/documentos.php?id_seccion=5&id_documento=20&nivel=Primaria
Google Docsekin egin beharreko lanerako, proposatu ikasleei jatorrizko testu osoa kopia dezatela eta beherago
itsas dezatela. Horrela, testuaren bertsioak dokumentu berean izango dituzte, gero alderatu ahal izateko.
Bi ikasleek
konpartituko duten Google Docseko fitxategian lan egiteko, lankidetza birtualerako jarraibideak eman beharko
dira. Ikaskidearen testua ikasleak amaitutzat jo ondoren hasiko da zuzentzen. Hor ere proposatzen da ikaskidearen laburpena
kopiatu eta haren lanaren azpian itsastea, eta kopia horretan egitea proposatutako aldaketak.
Koebaluazioa edo kideen arteko ebaluazioa ezagutza eraikitzeko instantzia bat da, bai testua ebaluatzen duenarentzat, bai testua ebaluatu zaionarentzat; izan ere, elkarrizketa jarraitu batean, egileari zein ebaluatzaileari erabakiak berrikusi eta argudiatzeko eskatzen die. Horretarako, garrantzitsua da irizpide baliozkoak eta fidagarriak ematea, ikasleek argi izan dezaten zer begiratu behar duten ikaskidearen testuan. Jarrera hau bultzatu behar da: aintzat hartu behar da gure testua hobetzeko ekarpenak egiteko prest dagoen irakurlea. Gogoratu koebaluazioa ohiko jarduera dela zenbait lan-arlotan.
Koebaluazioari eta berdinen arteko ebaluazioari buruz: ASELE
Actas XI (2000). M. ROSARIO HERNÁNDEZ. La evaluación como estrategia docente en el desarrollo de la competencia
escritora en E/LE. http://cvc.cervantes.es/ensenanza/biblioteca_ele/asele/pdf/11/11_0431.pdf.
Ikus, bereziki, 3.1 puntuan (La cooperación entre iguales) planteatzen diren estrategiak.
Gloster poster digitalak egitek aukera ematen duen online tresna da. Testuak, irudiak, bideoak edo audioak uztartzen ditu modu dinamikoan eta errazean.
Glosterrek proposatzen duen ikusizko formatuak erraz egiten du bat gure ikasleen sormen-adierazpenarekin, eta komunikatzera motibatzen ditu, zenbait euskarri erabiliz.
Zabaldu hezitzaileentzako Glogsterren orria http://edu.glogster.com/
Glogster erabiltzen ohitzeko, norbera poster bat egiten saiatzea proposatzen dugu. Hautatu TRY TO CREATE YOURS (saiatu zeurea egiten) aukera
Poster batean sartuko zara. Hor, esperimentatzeko zenbait elementu dituzu. Saiatu lekualdatzen, haien tamaina aldatzen, ezabatzen... Proba itzazu ikono guztiak eta ikus nora eramaten zaituzten.
Glogaren elementuen edizioa
Funtzio nagusi batzuk berrikusiko ditugu. Agian, aurkitu dituzu zure kasa aztertu duzunean!
Posterrean sartu beharreko objektua aukeratzen denean, gezidun lauki bat agertuko zaigu, eta menu bat, zenbait aukera dituena. Ikus dezagun zer den horietako bakoitza.
Egin nahi diren aldaketak egin ondoren, OK klikatu behar da, aurreko menura itzultzeko.
Aurrera ekarri. Zenbait objektu elkarren gainean daudenean, aukera honek objektu bat beste baten gainean jartzen uzten du.
Atzera eraman. Aukera honek objektu bat beste baten atzean jartzen uzten du.
Klonatu. Objektu bat bikoizteko erabiltzen da.
Aldaketak ezeztatu. Objektuari egindako aldaketak atzera botatzeko aukera ematen du.
Delete. Objektua ezabatzeko aukera.
Ertzetan dauden geziek irudia handitzeko edo txikitzeko aukera ematen dute.
Zuzen baten erdian dauden geziak objektua biratzeko erabiltzen dira.
Glogean objektuak txertatzea
Objektu bat txertatzeko, ezkerreko ardatzean lerratzen den menua erabiliko dugu.
Grafikoak txertatzen badira (GRAPHICS), testu-koadroak (TEXT) edo posterrerako hondo bat (WALL), galeriatik elementu bat hartu eta
aukera sakatzen da.Galeriak motaren edo gaiaren arabera antolatuta daude (1), eta gai bakoitzaren barruan, beheko botoiak (2) aukera guztietan nabigatzeko erabiltzen dira. Erabili nahi dugun grafikoa aurkitzen dugunean, USE IT! botoian klik egin eta gure posterrean agertuko da.
Irudiak edo argazkiak (IMAGE), norberak egindako bideoak edo webgune batekoak (VIDEO) eta soinuak (SOUND) sartzeko, hiru aukera ditugu: upload, link eta grab. Ikus dezagun zer den horietako bakoitza.
1. Upload (Glogsterrera igo)
Zuzenean gure disko lokalera sartzeko aukera ematen du, bertan bilatzeko igo nahi dugun irudi-, bideo-, edo audio-fitxategia. Upload egiten amaitutakoan, fitxategia galerian agertuko da, eta hautatzeko aukera izango dugu. Irudiari markoa jar dakioke Add a frame aukera erabiliz. Asko daude, oso originalak, gainera. Amaitutakoan egin klik USE IT! botoian.
2. Link (Esteka)
Link aukerak web-helbide batetik irudi, bideo edo audio bat txertatzeko aukera ematen du. Hiru fitxategi-mota horiek, web-orri batean daudenean, beraien web-helbidea, bakarra, izan ohi dute (salbu eta beste aplikazio batean txertatuta badaude, Flashen, esaterako). Glogsterrek aukera ematen du helbide hori erabiltzeko, ordenagailuan deskargatu beharrik gabe.
YouTubeko edo antzeko beste zerbitzu batzuetako bideoek URL helbidea izan ohi dute, estekatu ahal izateko.
Irudi baten gainean jarri, eskuineko botoiaz klik egin eta Copiar la ruta de la imagen (Kopiatu estekaren bide-izena) aukera hautatuko dugu. Horrela eginda, Glogsterren Link aukeran klik egitean agertzen den laukian sartu ahal izango dugu irudiaren bide-izena. Hori egindakoan, egin klik Add to your files (Gehitu zure fitxategietara) aukeran.
Ikusiko dugu elementu hori (irudia, audioa edo bideoa) galerian sartu dela.
3. Grab (grabatu)
Grab aukeraren bidez bideo bat, audio bat edo bideo-kameraz hartutako irudi bat graba daiteke.
Grab aukeran klik egitean, aplikazioak baimena eskatuko du web-kamerara sartzeko (baldin balego) eta mikrofonora sartzeko (baldin balego). Baimena emateko, Allow aukeran egingo dugu klik. Ordenagailuak mikrofonoa badu baina ez web-kamerarik, aplikazioak audioa soilik grabatu ahal izango du, eta ez ditu erakutsiko bideorako eta irudirako aukerak.
Baimena eman diogunean, web-kamera aktibatu egingo da, eta pantailan ikusiko dugu hark hartzen duen irudia. Grabatzeko prozesua hiru urrats errazek osatzen dute:
1. urratsa: Record botoia klikatu. Botoia Stop Recording bihurtuko da, grabazioa gelditzeko.
2. urratsa: Grabazioa erreproduzitu, eten edo gelditzeko aukera dugu, ikusteko ondo grabatu den. Ondoren, egin klik Continue botoian.
3. urratsa: Bideoari izena jarri eta tag (etiketa) batzuk ezartzen zaizkio. Ondoren, egin klik Save aukeran, bideoa galerian gordetzeko. Beste ezer grabatu nahi ez bada, itxi egin daiteke atera den leihoa.
Bideoa Video itemeko My videos galerian sartuko da. Bideoa aukeratutakoan, zenbait aukera grafiko daude bideoa agertuko den markoa eta hasteko ikonoa (Players) aurkezteko. Bideoen galerian, Add a playerklikatuko dugu, eta Add a Media botoian klik eginez, aukeretako bat hautatuko dugu. Ondoren, bideoa agertuko da, aukeratutako “playerra” duela. USE IT! botoiak gure posterrean sartzeko aukera ematen du.
Ikasleek bere burua graba dezakete: mezu batean adieraz dezakete zer egin behar den desagertzeko zorian dagoen espezie bat desagertu ez dadin, edo zer mehatxu dauden adieraz dezakete. Ordenagailu eramangarriak badituzte, desagertzeko zorian dauden animalien zaintzari buruzko elkarrizketa baten zatiak graba ditzakete, edo zenbait pertsonak horien inguruan duten iritzia.
Gure ekoizpena gordetzeko, Save aukeraren gainean egingo dugu klik.
Leiho bat zabalduko zaigu. Hor, glogari emango diogun izena idatziko dugu, kategoria baten barruan sartu eta edukia deskribatzen duten tag (etiketa) batzuk ezarriko dizkiogu. Glogaren bi egoeraren artean aukeratu ahal izango dugu: Finished (amaitua) eta Unfinished (egiten). Horrek aukera ematen du gloga zenbait etapatan egin eta amaitutzat jo arte ez argitaratzeko.
Finished aukera hautatzen badugu, bloga Glogsterren argitaratuko da, eta, ondoren, hura hedatzeko aukerak agertuko zaizkigu. Esteka bat lor dezakegu Gloga hedatzeko, beste gune batzuetan konpartitzeko (MySpace, Facebook, etab.) edo kode bat kopiatzeko web-orri, wiki edo blog batean txertatu ahal izateko.
Azkenik, aukera dugu gloga ikusteko (View this Glog), editatzen jarraitzeko (Continue editing) edo hasierako pantailarako itzultzeko (Back to dashboard).
Behin tresna erabili dugula, une egokia da Glogsterren erregistratu eta erabiltzaileak sortzeko gure ikasleentzat.
Egin klik Register Virtual Class aukeran (Glogster Edu-ren hasierako pantailan dago).
Erregistro-inprimakiko eremuak bete, eta egin klik Sign in botoian, amaitutakoan.
Erregistratuta gaudela, hasierako pantailara edo kontrol-panelera (dashboard) sartuko gara Glogsterren erabiltzaile moduan.
Gure ikasleak erabiltzaile moduan eransteko, klik egingo dugu Add new students aukera erabiliz.
Leiho bat agertuko zaigu, galdetzeko zenbait ikasle-kontu sortu nahi ditugun. Zenbat ikasle nahi ditugun idatziko dugu (200 izan daitezke, gehienez) eta Add accounts aukeran egingo dugu klik.
Kontuak sortuko dira, eta hasierako pantailan, eskuinean, ikono bat izango dugu sortutako kontu bakoitzeko, eta ezkerreko panelean, mezu berri bat. Mezua zabaltzen badugu, ikasle-kontu bakoitzaren erabiltzaile-izenak (nickname) eta pasahitzak (password) aurkituko ditugu. Mezu berbera bidaliko zaio erregistratutako gure posta-helbideari. Datu horiek banatu behar ditugu posterrean elkarrekin jardungo duten ikasle-bikoteei.
Glogsterren erregistratuta dagoen erabiltzaile baten hasierako pantaila, ikasleen kontuak sortuta dituela.
Edozein unetan gehitu ahal izango dira ikasle-kontu gehiago: prozesua errepikatu besterik ez da egin behar.
Ikasleek erabiltzaile-kontua erabil ahal izan dezaten, beharrezkoa da gure hezitzaile-kontua berrestea. Horretarako, gure posta elektronikoa zabalduko dugu (erregistro-inprimakian adierazitako posta-helbideari dagokiona), eta Glogsterrek automatikoki bidali zuen mezua bilatuko dugu han. Mezuan, klik egingo dugu Confirm your account by clicking here, please estekaren gainean. Horrek nabigatzailea zabalduko du, eta han, Glosterren orria, goiko aldean ohar bat duela. Oharrak adierazten du gure posta elektronikoko helbideari baimena eman zaiola.
Orain bai, jada prest gaude tresna ikasleei aurkezteko. Datuak ikasleen artean banatzeko, estrategia ona izan daiteke Google docsen egin dugun gidan kopiatzea jarraibideak eta bikote bakoitzak behar dituen datuak. Adibidez:
Sartu helbide honetan: http://edu.glogster.com . Han zaudela, egin klik Login aukeran (pantailaren eskuinean dago, gainealdean).
Idatzi:
Prest zaudete hasteko! Bilatu Create a new glog aukera, hasierako pantailaren erdialdean dago. Ekin lanari!
Glogsterren hezitzaile-erabiltzaile moduan sartuta, gure ikasleen ekoizpenaren jarraipena egiteko aukera dugu.
Kontrol-panealean gaudela (dashboard) argi eta garbi ikus dezakegu:
Zein ikasle sartu diren Glogsterren. Borobil hori batez nabarmenduta daude (irudian, lehenengo biak).
Gloga sortzen hasi diren ikasleak (irudian, lehenengo ikaslea).
Gutunazalaren ikonoan klik eginez, mezu bat bidal dezakegu Glosterren bidez. Oso erraza eta azkarra da.
Ikaslearen erabiltzaile-izenean klik eginda, bere glogean sartuko gara, eta egindakoari buruzko oharren bat jartzeko aukera izango dugu.
Ariketa honen bidez aukera izan duzue poster digitalak egiteko tresna baten berri izan eta harekin trebatzeko. Baliabideak zenbait formatutako adierazpen-jardueretarako ahalmen handia du eta hezkuntzako hainbat edukirekin lotu daiteke. Geure kontua sortu dugu, bai eta ikasleena ere. Horrenbestez, hemendik aurrera, beste poster digital batzuk ere egin ahal izango dituzte, hezkuntza-zikloan zehar.
Glogsterren tresna nagusiak erabiltzen trebatu ondoren, gelari aplikazioa aurkezteko eta azaltzeko jarraituko ditugun urratsen plangintza egiteko unea da.
Egokiena da, lehenbizi, ikasleei tarte bat uztea, tresna beraien kasa aztertu eta erabil dezaten. Ikusi dugunez, erabilera oso intuitiboa da, eta, ziur aski, askok beren kasa ikasiko dituzte tresnaren baliabideak. Azterketa-une labur hori igarotakoan, taldea bildu, eta arbel digital baten edo proiektagailu baten bidez, programaren ezaugarri nagusiak azalduko ditugu, guzti-guztiek ulertu dituztela bermatu dezagun. Ikasle trebeenei ere utz diezaiekegu lekua aurkezpenean.
Demostrazioa sistematizatzeko gidoiak aurreko ariketan adierazitako urratsei jarrai diezaioke:
Gelan azaldu aurretik, egokia da aurreikusitako gaiak aztertu eta adibideak prestatzea (web-orriak, txertatzeko irudiak, estekatzeko audioa eta bideoa, etab.) eta mikrofonoa eta web-kamera baditugu, konektatuta edukitzea, erabiltzeko prest.
Azalpenaren lagungarri moduan, egokitzat jotzen bada, inprimatutako laguntza eman dakieke ikasleei, edo Google docsen egindako gidan sartutakoa. Tutorial honetako jarraibideak eta kapturak erabil ditzakegu gida azkar bat egiteko.
Arbel digital elkarreragilea erabiltzea ahozko azalpenaren euskarri moduan
Gidoia prest dugula, puntu-puntuan jarriko dugu arbel digitalean edo ordenagailuari konektatutako proiektagailuan aurkezteko.
Arbel digitalak lanerako hainbat aukera ematen ditu, eta oso erabilgarriak dira hezkuntza-jarduera asko eta askotarako. Pantaila digital elkarreragilearen bidez, ordenagailua kontrola daiteke, eskuz idatzitako oharrak egin proiektatutako edozein irudiren gainean, eta gorde, inprimatu, posta elektronikoz bidali edo hainbat formatutara esportatu.
Baina arbel digital elkarreragileak badu beste balio erantsi bat ere: aurreko guztiaz gain, proiekzio-azalean zuzenean eragiteko aukera ematen du, erakusle bat edo eskuak erabiliz, eta sagua edo teklatua erabili behar izan gabe. Gainera, zenbait tresna osagarri ere baditu, higikorrak, aurkezpenean eragiteko. Esate baterako: audio- eta bideo-grabagailua, markatzaile grafikoa, zoom moduko lupa, teklatu eta kalkulagailu birtuala, eta itzal edo gortina birtuala, pantailaren zati bat estaltzeko edo ezkutatzeko.
Zenbait gomendio...
Kontuan izan gelako argiztapenak egokia izan behar duela aurkezpena ikusteko.
Azken orduan arazorik ez izateko, egokia da webgunearen aurkezpenaren saio bat egitea, ikasleekin egin aurretik. Horrela arbelaren erabilerarekin ohituko gara, aurretik erabili ez badugu.
Arbelak, ongi funtziona dezan, kalibratuta egon behar du. (instalatzen den unean kalibratu ohi da). Guk ez dugu ezer egin behar alde horretatik, baina garrantzitsua da jakitea kalibratuta dagoen, gerta badaiteke abian jartzean guk hautatutako aukerak ez aktibatzea edo guk hautatutakoaren ondoko aukeraren bat aktibatzea. Horrelakorik gertatzen bada, arbela ez dago behar bezala kalibratuta, eta aztertu dezaten eskatu behar dugu, jarduera aurkezteko saioan puntu-puntuan egon dadin.
Glogsterren webgunea eskuratzeko moduan eta arbela konektatuta eta kalibratuta dagoela, hurrengo urratsa arbelaren funtzionamenduarekin ohitzea da. Arbelaren funtzionamendua aldatu egiten da fabrikatzailea zein den, baina guzti-guztiek sistematika soila izaten dute, finean dimentsioz aldatutako ordenagailuak baitira, haien ohiko ikono intuitiboak dituztenak.
Gehiago jakin nahi izanez gero...
Sartu ikasgela digitaleko prestakuntza-tutorial honetan: Nola eman eskolak arbel digitala erabiliz?
Ariketa honek aukera eman digu ikasleei aplikazio berri baten aurkezpenaren plangintza egiteko, tresna ikasteko denbora ahalik eta hobekien erabili eta arreta aurreikusitako jardueran jartzeko. Arbel digitala edo proiektagailua erabiliz errazagoa da programaren erabilera urratsez urrats erakustea, den-denei.
Glogster tresna aurkeztu baino lehen, galdetu taldeari norbaitek badakien zer den. Horrela bada, baliabidea
elkarrekin aurkezteko gonbitea egin diezaiokegu.
Ikusizko euskarria erabiliko dugu oinarrizko aukerak eta programaren funtzionamendua erakusteko. Urratsez urrats azalduko
dugu ikasleek nola sartu behar duten tresnean (erabiltzaile-izena eta pasahitza emango diogu bikote bakoitzari).
Posterrak editatzeko lana hasi aurretik, talde handiari bi gauza garrantzitsu azaldu beharko zaizkio (edo gogorarazi, lehen metodologia horrekin lan egin badute):
Garrantzitsua dela ditatu behar duten informazioa egituratzea, Glogster baliabide hipermedia dela aintzat hartuta. Horrek esan nahi du irudiak, bideoak edo audioak jar ditzaketela posterraren ideia igortzen laguntzeko. Beren bideoak eta audioak grabatzeko aukera ere bada.
Garrantzitsua dela kontuan izatea posterra nori zuzenduko zaion eta zer komunikazio-helburu duen.
Hortik aurrera, irakaslearen lana talde bakoitzari posterra sortzeko prozesuan laguntzea izango da, talde bakoitzak behar duen neurrian: tresnari buruzko jarraibideak emango zaizkie, programaren funtzioei buruzkoak; testua antolatzeko edo posterraren multimedia-formatua zaintzeko jarraibideak emango zaizkie; edo taldeko kide bakoitzak egin beharreko lana arautzen lagunduko zaie, behar bezain ongi antolatuta ez badaude.
Gomendatzen da berriro azpimarratzea erabilitako irudien eta bideoen erreferentziak (web-helbidea eta kontsulta-data).
Azken saioan, ekoizpenak denen aurrean aurkeztuko dira. Txandaka, talde bakoitzak bere posterra aurkeztuko du. Gainerako ikasleek kritika konstruktiboa egingo diote posterrari, eta horrenbestez, lagungarriak izango dira haren alderdi ahulei eta alderdi sendoei buruzko hausnarketa egiteko.
Amaitutakoan, posterrak gelako edo ikastetxeko web-orri, wiki edo blog batean sartu ahal izango dira.
MAILA | IRAKASGAIA | GAIA | TITULUA | IRAUPENA |
Lehen Hezkuntzako 5. maila | Hizkuntza |
Laburpena eta publizitate-kartelak |
Testu-ekoizpena: laburpenetik poster digitalera |
Ordubeteko 6 saio |
UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA |
Azalpen-testu bat irakurri ondoren, ikasleek haren laburpen idatzia egingo dute, banakako lanean. Ondoren, kideen arteko berrikuspena egingo dute, elkarrekin adostutako ikuspegi bat izateko. Laburpena publizitate-kartel baten atala izango da. Kartela osatzeko, aukeratutako gaiari buruzko informazioa ematen duten irudiak eta bideoak txertatuko dira. |
CURRICULUM-EDUKIAK |
IKASKUNTZA-HELBURUAK |
IKTko GAITASUN OROKORRAK* |
|
|
A1. Komunikatu eta lankidetzan jardutea A2. Ingurune birtualetan moldatzea A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta ebaluatzea. A4. Sortzaileak izatea eta berritzea. F2. IKTak erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta aztertzeko. F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko. F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko. C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea |
JARDUEREN deskribapena |
ARLOKO GAITASUN espezifikoak |
IKTko GAITASUN espezifikoak* |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
1. jarduera – Azalpen-testuen ulermenezko irakurketa |
Hizkuntza-komunikazioa:
|
A3.5. Alorreko oinarrizko metodoak eta prozedurak ezartzea, heldu baten laguntzarekin. F2.2. Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabiltzea, informazioa hautatzeko eta aztertzeko. |
|
2. jarduera – Laburpen bat egin eta berdinen arteko berrikuspena egitea Ikasle bakoitzak, banan-banan, laburpena egingo du, lan-gida batean oinarrituta. Ondoren, binaka, kidearen lana berrikusi
eta bertsio bat adostuko da.
|
Hizkuntza-komunikazioa:
Ikasten ikastea.
Norberaren autonomia eta ekimena
|
A1.3. IKTko baliabide espezifikoak erabiltzea kideekin eta irakasleekin lankidetzan jarduteko, taldean lan egiteko, kritikoki pentsatzeko eta problemak argitzeko. F3.1. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea, formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea). |
|
3. jarduera – Poster digital bat egitea
|
Hizkuntza-komunikazioa:
Arte-adierazpena
Norberaren autonomia eta ekimena
|
A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea. A4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntza baliatuz, beren produktuak (aurkezpenak) sortzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko. F5.1. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea, formatua, irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; argazki bat webgune batetik deskargatzea). C2.2. Informazioaren erabilerari buruzko arauak betetzea, eta, bereziki, bideo, audio, kanta eta monografien jabetza intelektualari dagokionez. C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman
eta iturriak behar bezala aipatzeko. |
|
* IKT gaitasunei buruzko “Eskola 20” proposamenan sartutako elementuak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Erantsitako "IKTko gaitasun-mapak" materialetik hartuak.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.