IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera
Irakasleentzako prestakuntza proposamena
4 de 28
0%

Irakasleentzako prestakuntza proposamena

1. jarduera Azalpen-testuen ulermenezko irakurketa

EGIN BEHARREKO LANA IKTko GAITASUNAK *
  1. Azalpen-testuak bilatzea Interneten

  2. Interneteko testuak testu-fitxategi batean gordetzea.

  3. Interneteko hiztegiak erabiltzea.

  4. Ikasleak gainbegiratzea azalpen-testuen irakurketan

G5. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea).

G8. Interneteko zerbitzuak erraztasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko.

D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea.

D14. Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

C6. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer arau dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

IKT materialak eta baliabideak: testuen web-bilatzaileak, Google docs, online hiztegiak.

2. jarduera Laburpen bat egin eta berdinen arteko berrikuspena egitea.

EGIN BEHARREKO LANA IKTko GAITASUNAK *
  1. Lan-gida bat egitea Googledocsen.

  2. Googledocsen dokumentuak konpartitzea, laburpena berdinen artean berrikusteko.

  3. Ikasleak gainbegiratzea laburpena egiteko lanean.

D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleek beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren trebetasunen arabera lan egin dezaten, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz.

D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz.

D9. Ikasleengan hausnarketa sustatzea, elkarlanerako IKT baliabideak erabiliz, kontzeptuak erakutsi eta argitzeko, estrategiak planifikatzeko, eta aurkeztutako arazoak identifikatzeko eta konponbideak ebaluatzeko aukera emango dutenak.

D12. IKTak erabiltzea multimedia-material didaktikoak egiteko; esaterako, atlas interaktiboak, demostrazioak, animazioak, simulazioak eta ariketak.

C7. Pribatutasuna zaintzea sarbide-gako pertsonalak erabiltzean.

IKT materialak eta baliabideak: Google Docs, testu digitalen edizioa eta tratamendua.

3. jarduera Poster digital bat egitea

EGIN BEHARREKO LANA IKTko GAITASUNAK *
  1. Glogsterrek poster digitalak egiteko zer aukera dituen ikusi eta horiek erabiltzea.

  2. Gidoi bat prestatzea Glogsterren oinarrizko aukerak aurkezteko ikasleei, eta arbel digitala erabiltzea ahozko azalpenaren euskarri moduan.

  3. Ikasleak gainbegiratzea posterra egiteko lanean.

D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena.

D5. Honetarako aukera ematen duten IKT baliabideak identifikatu eta ebaluatzea:
- Irakasgaiko edukiak ulertu eta garatzekoa (gertaerak, ideiak, teoriak, kontzeptuak) eta horien arteko hierarkiak eta harremanak ezartzekoa,
- zenbait komunikazio-modu erabiltzekoa, diziplinaren genero eta ikur-sistemak erabiliz, norentzat den eta zer testuingurutan komunikatuko den aintzat hartuta

D12. Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu eta modelatzen duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
IKT materialak eta baliabideak: Glogster, arbel digitala (edo proiektagailua eta ordenagailua).

* item horiek “Eskola 2.0”-ko irakasleentzako IKTko gaitasunak proposamenaren baitakoak dira. “IKTko gaitasun-mapak” izeneko erantsitako materialetatik hartuak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest