IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera
6. Ariketa. Dokumentuak partekatzea Googledocs-ekin
15 de 28
0%

6. Ariketa. Dokumentuak partekatzea Googledocs-ekin

Ikasleak guk sortutako dokumentuan sartu ahal izan daitezen, konpartitu egin beharko dugu eta edizio-baimena duen erabiltzaile gisa gonbidatu.


Nola konpartitu fitxategi bat Google Docsen?

  • Compartir (Konpartitu) botoia Google docsen hasierako pantailan aktibatu daiteke, konpartitu nahi dugun dokumentua aukeratuta dugula, edota dokumentua zabaldu ondoren. Bi lekuetan, konpartitzeko aukera berberak ditugu.
Compartir un documento desde la pantalla de inicio de Google docs
Compartir un documento con el archivo de texto abierto
Dokumentu bat konpartitu Google docsen hasierako pantailatik Dokumentu bat konpartitu testu-fitxategia irekita dagoela

Invitar a usuarios (Erabiltzaileak gonbidatu) aukerak, guk idatzitako posta elektronikoko helbidera mezua bidaltzeko aukera gaitzen du.

Cuadro diálogo del Google Docs para compartir un archivo

Invitar (Gonbidatu) laukian, dokumentua zurekin konpartituko duten posta elektronikoko helbideak idazten dira. Gure kasuan, dokumentu berberean lanean jardungo duten bi ikasleen izenak idatziko ditugu. Gonbitearekin batera, mezu bat ere bidal daiteke. Horretarako, Asunto (Gaia) eremua betetzen da, eta mezua idazten. Mezua bidali dela ziurtatzeko, haren kopia bat bidal dezakegu gure posta-helbidera. Horretarako, aukeratu Enviarme una copia (Bidali kopia bat) laukia. Beste aukera bat ere bada: pertsonak zuzenean eranstea, gonbidapenik bidali gabe.

Cuadro diálogo del Google Docs para compartir un archivo

Obtén el enlace para compartir (Lortu konpartitzeko esteka) aukera pertsonak beste bitarteko batzuk erabiliz gonbidatzeko erabiltzen da. Esate baterako, dokumenturako esteka foro batean utz daiteke, txat batean. Eta posta elektronikoko beste zerbitzu bat erabiltzen badugu, web-helbidea han txertatzeko erabil daiteke.

Permitirles también editar (Editatzeko baimena eman) laukia aukeratzen badugu, esteka horren bidez dokumentura sartzen direnek dokumentuan aldaketak egin ahal izango dituzte.

Ariketa amaitutakoan, azalpen-testuak eta lan-gida prest izango ditugu ikasleekin konpartitzeko. Google Docseko lan-dinamikara ohitzen zarenean, oso errazak egiten dira eman beharreko urratsak eta gauzatu beharreko prozedurak. Ziur aski, hezkuntza-egoera askotan izango da ikasleekin lan egiteko modu egokia dokumentu bat konpartitu eta elkarrekin editatzea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest