IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera
9. Ariketa. Gidoi bat burutu
24 de 28
0%

9. Ariketa. Gidoi bat burutu

7. ariketa Gidoi bat prestatzea Glogsterren oinarrizko aukerak aurkezteko ikasleei, eta arbel digitala erabiltzea ahozko azalpenaren euskarri moduan

Glogsterren tresna nagusiak erabiltzen trebatu ondoren, gelari aplikazioa aurkezteko eta azaltzeko jarraituko ditugun urratsen plangintza egiteko unea da.

Egokiena da, lehenbizi, ikasleei tarte bat uztea, tresna beraien kasa aztertu eta erabil dezaten. Ikusi dugunez, erabilera oso intuitiboa da, eta, ziur aski, askok beren kasa ikasiko dituzte tresnaren baliabideak. Azterketa-une labur hori igarotakoan, taldea bildu, eta arbel digital baten edo proiektagailu baten bidez, programaren ezaugarri nagusiak azalduko ditugu, guzti-guztiek ulertu dituztela bermatu dezagun. Ikasle trebeenei ere utz diezaiekegu lekua aurkezpenean.

Demostrazioa sistematizatzeko gidoiak aurreko ariketan adierazitako urratsei jarrai diezaioke:

  • Glogsterren sartu eta glog bat sortzea.
  • Glog bateko elementuen edizioa.
  • Glogean objektuak txertatzea.
  • Gloga gorde eta argitaratzea.

Gelan azaldu aurretik, egokia da aurreikusitako gaiak aztertu eta adibideak prestatzea (web-orriak, txertatzeko irudiak, estekatzeko audioa eta bideoa, etab.) eta mikrofonoa eta web-kamera baditugu, konektatuta edukitzea, erabiltzeko prest.

Azalpenaren lagungarri moduan, egokitzat jotzen bada, inprimatutako laguntza eman dakieke ikasleei, edo Google docsen egindako gidan sartutakoa. Tutorial honetako jarraibideak eta kapturak erabil ditzakegu gida azkar bat egiteko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest