9. Ariketa. Gidoi bat burutu
Arbel digital elkarreragilea erabiltzea ahozko azalpenaren euskarri moduan
Gidoia prest dugula, puntu-puntuan jarriko dugu arbel digitalean edo ordenagailuari
konektatutako proiektagailuan aurkezteko.
Arbel digitalak lanerako hainbat aukera ematen ditu, eta oso erabilgarriak dira hezkuntza-jarduera
asko eta askotarako. Pantaila digital elkarreragilearen bidez, ordenagailua kontrola daiteke, eskuz idatzitako oharrak egin
proiektatutako edozein irudiren gainean, eta gorde, inprimatu, posta elektronikoz bidali edo hainbat formatutara esportatu.
Baina arbel digital elkarreragileak badu beste balio erantsi bat ere: aurreko guztiaz gain, proiekzio-azalean
zuzenean eragiteko aukera ematen du, erakusle bat edo eskuak erabiliz, eta sagua edo teklatua erabili behar izan gabe. Gainera,
zenbait tresna osagarri ere baditu, higikorrak, aurkezpenean eragiteko. Esate baterako: audio- eta bideo-grabagailua,
markatzaile grafikoa, zoom moduko lupa, teklatu eta kalkulagailu birtuala, eta itzal edo gortina birtuala, pantailaren zati
bat estaltzeko edo ezkutatzeko.
Zenbait gomendio...
Kontuan izan gelako argiztapenak egokia izan behar duela aurkezpena ikusteko.
Azken orduan arazorik ez izateko, egokia da webgunearen aurkezpenaren saio bat egitea, ikasleekin egin aurretik.
Horrela arbelaren erabilerarekin ohituko gara, aurretik erabili ez badugu.
Arbelak, ongi funtziona dezan, kalibratuta egon behar du. (instalatzen den unean kalibratu ohi da). Guk ez dugu
ezer egin behar alde horretatik, baina garrantzitsua da jakitea kalibratuta dagoen, gerta badaiteke abian jartzean guk hautatutako
aukerak ez aktibatzea edo guk hautatutakoaren ondoko aukeraren bat aktibatzea. Horrelakorik gertatzen bada, arbela ez dago
behar bezala kalibratuta, eta aztertu dezaten eskatu behar dugu, jarduera aurkezteko saioan puntu-puntuan egon dadin.
Glogsterren webgunea eskuratzeko moduan eta arbela konektatuta eta kalibratuta dagoela, hurrengo
urratsa arbelaren funtzionamenduarekin ohitzea da. Arbelaren funtzionamendua aldatu egiten da fabrikatzailea zein den, baina
guzti-guztiek sistematika soila izaten dute, finean dimentsioz aldatutako ordenagailuak baitira, haien ohiko ikono intuitiboak
dituztenak.
Ariketa honek aukera eman digu ikasleei aplikazio berri baten aurkezpenaren plangintza egiteko,
tresna ikasteko denbora ahalik eta hobekien erabili eta arreta aurreikusitako jardueran jartzeko. Arbel digitala edo proiektagailua
erabiliz errazagoa da programaren erabilera urratsez urrats erakustea, den-denei.