8. Ariketa. Glogster-en aukerak ezagutu eta esperimentatzea
Glogsterren erregistratu eta saio birtual bat sortu
Behin tresna erabili
dugula, une egokia da Glogsterren erregistratu eta erabiltzaileak sortzeko gure ikasleentzat.
Egin klik Register Virtual Class aukeran (Glogster Edu-ren hasierako pantailan dago).
Erregistro-inprimakiko eremuak bete, eta egin klik Sign in botoian, amaitutakoan.
Erregistratuta gaudela, hasierako pantailara
edo kontrol-panelera (dashboard) sartuko gara Glogsterren erabiltzaile moduan.
-
Gure ikasleak erabiltzaile moduan eransteko, klik egingo dugu Add new students aukera erabiliz.
Leiho bat agertuko zaigu, galdetzeko zenbait ikasle-kontu sortu nahi ditugun. Zenbat ikasle nahi ditugun idatziko
dugu (200 izan daitezke, gehienez) eta Add accounts aukeran egingo dugu klik.
Kontuak sortuko dira, eta hasierako pantailan, eskuinean, ikono bat izango dugu sortutako kontu bakoitzeko,
eta ezkerreko panelean, mezu berri bat. Mezua zabaltzen badugu, ikasle-kontu bakoitzaren erabiltzaile-izenak (nickname) eta
pasahitzak (password) aurkituko ditugu. Mezu berbera bidaliko zaio erregistratutako gure posta-helbideari. Datu horiek banatu
behar ditugu posterrean elkarrekin jardungo duten ikasle-bikoteei.
Glogsterren erregistratuta dagoen erabiltzaile baten hasierako pantaila, ikasleen kontuak sortuta dituela.
Edozein unetan gehitu ahal izango dira ikasle-kontu gehiago: prozesua errepikatu besterik
ez da egin behar.
Ikasleek erabiltzaile-kontua erabil ahal izan dezaten, beharrezkoa da gure hezitzaile-kontua berrestea. Horretarako,
gure posta elektronikoa zabalduko dugu (erregistro-inprimakian adierazitako posta-helbideari dagokiona), eta Glogsterrek automatikoki
bidali zuen mezua bilatuko dugu han. Mezuan, klik egingo dugu
Confirm your account by clicking here, please estekaren gainean. Horrek nabigatzailea zabalduko du, eta han,
Glosterren orria, goiko aldean ohar bat duela. Oharrak adierazten du gure posta elektronikoko helbideari baimena eman zaiola.
Orain bai, jada prest gaude tresna ikasleei aurkezteko. Datuak ikasleen artean
banatzeko, estrategia ona izan daiteke Google docsen egin dugun gidan kopiatzea jarraibideak eta bikote bakoitzak behar dituen
datuak. Adibidez:
Sartu helbide honetan: http://edu.glogster.com
. Han zaudela, egin klik Login aukeran (pantailaren eskuinean dago, gainealdean).
Idatzi:
- Nickname: swzpcdb
- Password: pkvvdy8g4
- Ondoren, egin klik Log In botoian.
- Iradokitzen dizuedan lehenengo gauza da sarbide-gakoa aldatzea, eta haren ordez gogoratzen erraza izango zaizuen bat
jartzea. Horretarako, egin klik Account settings aukeran (pantailaren eskuinean dago, gainealdean).
Prest zaudete hasteko! Bilatu Create a new glog aukera, hasierako pantailaren erdialdean dago. Ekin lanari!