IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera
8. Ariketa. Glogster-en aukerak ezagutu eta esperimentatzea
18 de 28
0%

8. Ariketa. Glogster-en aukerak ezagutu eta esperimentatzea


Glogaren elementuen edizioa

Funtzio nagusi batzuk berrikusiko ditugu. Agian, aurkitu dituzu zure kasa aztertu duzunean!

Elementos de Glog

Posterrean sartu beharreko objektua aukeratzen denean, gezidun lauki bat agertuko zaigu, eta menu bat, zenbait aukera dituena. Ikus dezagun zer den horietako bakoitza.

  • Edit aukerak menu bat zabaltzen du, irudiko testua editatzeko: kolorea zehaztu, hiperesteka bat sartu, letra-tipoa edo -tamaina aldatu, eta ‘efektu bereziak’ erantsi, itzalak, gardentasunak eta abar.

Egin nahi diren aldaketak egin ondoren, OK klikatu behar da, aurreko menura itzultzeko.

  • Aurrera ekarri. Zenbait objektu elkarren gainean daudenean, aukera honek objektu bat beste baten gainean jartzen uzten du.

  • Atzera eraman. Aukera honek objektu bat beste baten atzean jartzen uzten du.

  • Klonatu. Objektu bat bikoizteko erabiltzen da.

  • Aldaketak ezeztatu. Objektuari egindako aldaketak atzera botatzeko aukera ematen du.

  • Delete. Objektua ezabatzeko aukera.

  • Ertzetan dauden geziek irudia handitzeko edo txikitzeko aukera ematen dute.

  • Zuzen baten erdian dauden geziak objektua biratzeko erabiltzen dira.


Glogean objektuak txertatzea

Menú Glogster para introducir elementos

Objektu bat txertatzeko, ezkerreko ardatzean lerratzen den menua erabiliko dugu.

Grafikoak txertatzen badira (GRAPHICS), testu-koadroak (TEXT) edo posterrerako hondo bat (WALL), galeriatik elementu bat hartu eta

aukera sakatzen da.

Galeriak motaren edo gaiaren arabera antolatuta daude (1), eta gai bakoitzaren barruan, beheko botoiak (2) aukera guztietan nabigatzeko erabiltzen dira. Erabili nahi dugun grafikoa aurkitzen dugunean, USE IT! botoian klik egin eta gure posterrean agertuko da.

Menú izquierdo en Glogster

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest