IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera
2. Ariketa. Internet-eko testuak bildu testu-artxibu batean
10 de 28
0%

2. Ariketa. Internet-eko testuak bildu testu-artxibu batean


Webgune bateko testu bat kopiatu eta dokumentu batean itsasteko modua.

Aukeratutako webgunean gaudela, testua hautatu eta saguaren eskuineko botoia klikatuta, “Kopiatu” aukera hautatuko dugu. Teklatua erabiliz ere kopiatu ahal izango dugu: aldi berean zapaldu “Ctrl” eta “C” letra.

Procedimiento para copiar un texto de una página web

  • Google docsen zabalduta dugun leihora itzuli, eta, saguaren eskuineko botoia klikatuta dugula, “Itsatsi” aukera sakatuko dugu. Aldi berean “Ctrl” eta “V” letra zapalduz ere egin dezakegu.

Procedimiento para pegar un texto en un archivo en Google docs

  • Jada jatorrizko testuak ditugu gure dokumentuan.
  • Azkenik, kopiatu eta itsasteko metodo berberari jarraituz, web-helbidea kopiatu eta testuaren amaieran itsatsiko dute, iturria aipatuta izateko.

Ejemplo de un archivo de texto en Google docs

  • Azkenik, dokumentua gordeko dugu gordetzeko ikonoa sakatuz edo Ctrl + S teklak erabiliz. Dokumentuari izena jartzeko, Google docsek testuko lehen hitzak erabiltzen ditu, lehenespenez. Izena aldatu nahi badugu, nahikoa da dokumentuaren goiko aldean agertzen den tituluan klik egitea. Leiho bat zabalduko da, beste izen bat jartzeko aukera ematen duena.

Procedimiento para renombrar un archivo en Google docs

Pantalla de inicio de Google docs

Kontuan edukita lana egiteko modua bikoteka dela eta azken helburua publizitate-kartel bat egitea dela, zenbait testu aukera genitzake, talde bakoitzak eduki bat landu dezan eta egokiagoa izan dadin azkenean denen aurrean ezagutarazteko lana. Adibidean erabilitako gaiari jarraituz Espainian desagertzeko zorian dauden animaliak, bikote bakoitzak animalia-espezie bat landu dezake. Horrela egin nahi badugu, zenbait dokumentu sortu eta haietan txertatuko dugu testua. Dokumentuari dagokion animaliaren izena jarriko diogu.

Ariketa horren bidez, uztartu egin ditugu webeko bilaketa eta informazioaren erregistroa, topatzen dugun heinean. Ikusi dugu garrantzitsua dela, beti, erabilitako web-helbidea eskura edukitzea, ez iturria aipatzeko bakarrik, baita behar dugun bakoitzean hartara itzultzeko ere. Baliotsua den baliabidea berehala erregistratzeak webean ez galtzen lagunduko digu.

Gainera, edozein unetan oso erabilgarriak izango zaizkigun bi edizio-funtzio erabiliko ditugu: kopiatu (Ctrl+C) eta itsatsi (Ctrl+V). Ondo letorkiguke bi funtzio horien letra-konbinazioak ikastea.

Gehiago jakin nahi izanez gero...

GoogleDocsi buruz eta haren aukerei buruz gehiago jakiteko, material hauek kontsultatzea gomendatzen dizugu:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Icono Guardar

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest