IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera
10. Ariketa. Ikasleei posterrak egiten laguntzea
26 de 28
0%

10. Ariketa. Ikasleei posterrak egiten laguntzea

Glogster tresna aurkeztu baino lehen, galdetu taldeari norbaitek badakien zer den. Horrela bada, baliabidea elkarrekin aurkezteko gonbitea egin diezaiokegu.

Ikusizko euskarria erabiliko dugu oinarrizko aukerak eta programaren funtzionamendua erakusteko. Urratsez urrats azalduko dugu ikasleek nola sartu behar duten tresnean (erabiltzaile-izena eta pasahitza emango diogu bikote bakoitzari).

Posterrak editatzeko lana hasi aurretik, talde handiari bi gauza garrantzitsu azaldu beharko zaizkio (edo gogorarazi, lehen metodologia horrekin lan egin badute):

  • Garrantzitsua dela ditatu behar duten informazioa egituratzea, Glogster baliabide hipermedia dela aintzat hartuta. Horrek esan nahi du irudiak, bideoak edo audioak jar ditzaketela posterraren ideia igortzen laguntzeko. Beren bideoak eta audioak grabatzeko aukera ere bada.

  • Garrantzitsua dela kontuan izatea posterra nori zuzenduko zaion eta zer komunikazio-helburu duen.

Hortik aurrera, irakaslearen lana talde bakoitzari posterra sortzeko prozesuan laguntzea izango da, talde bakoitzak behar duen neurrian: tresnari buruzko jarraibideak emango zaizkie, programaren funtzioei buruzkoak; testua antolatzeko edo posterraren multimedia-formatua zaintzeko jarraibideak emango zaizkie; edo taldeko kide bakoitzak egin beharreko lana arautzen lagunduko zaie, behar bezain ongi antolatuta ez badaude.

Gomendatzen da berriro azpimarratzea erabilitako irudien eta bideoen erreferentziak (web-helbidea eta kontsulta-data).

Azken saioan, ekoizpenak denen aurrean aurkeztuko dira. Txandaka, talde bakoitzak bere posterra aurkeztuko du. Gainerako ikasleek kritika konstruktiboa egingo diote posterrari, eta horrenbestez, lagungarriak izango dira haren alderdi ahulei eta alderdi sendoei buruzko hausnarketa egiteko. 

Amaitutakoan, posterrak gelako edo ikastetxeko web-orri, wiki edo blog batean sartu ahal izango dira.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest