IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera
7. Ariketa. Ikasleei laburpena burutzen laguntzea
16 de 28
0%

7. Ariketa. Ikasleei laburpena burutzen laguntzea

Adierazi ikasleei ezinbestekoa dela testua ulertzea, laburpena egiteko, eta laburpena testu zabalak ikasteko teknika egokia dela. Testu bateko hitzak eta esaldiak murriztean datza, jatorrizko ideiari eta idazkeraren funtsari eutsiz.

Laburpenaren teknika lantzeko erreferentzia gomendagarriak webean:

Ikasten ikasi. Profes.net http://www.profes.net/varios/minisites/aprender/
hautatu “Técnicas de síntesis” eta, han, bi gai hauek: “El subrayado” eta “El resumen”.

Nola ikasi testu bat laburtzen? Educared. http://www.educared.net/canalpronino/jsp/recurso.jsp?idCategoria=1&idRecurso=8

Irakurri ondoreneko ulermena. Irakurketa-proiektua ikastetxeentzat.
http://www.plec.es/documentos.php?id_seccion=5&id_documento=20&nivel=Primaria

Google Docsekin egin beharreko lanerako, proposatu ikasleei jatorrizko testu osoa kopia dezatela eta beherago itsas dezatela. Horrela, testuaren bertsioak dokumentu berean izango dituzte, gero alderatu ahal izateko.
Bi ikasleek konpartituko duten Google Docseko fitxategian lan egiteko, lankidetza birtualerako jarraibideak eman beharko dira. Ikaskidearen testua ikasleak amaitutzat jo ondoren hasiko da zuzentzen. Hor ere proposatzen da ikaskidearen laburpena kopiatu eta haren lanaren azpian itsastea, eta kopia horretan egitea proposatutako aldaketak.

Koebaluazioa edo kideen arteko ebaluazioa ezagutza eraikitzeko instantzia bat da, bai testua ebaluatzen duenarentzat, bai testua ebaluatu zaionarentzat; izan ere, elkarrizketa jarraitu batean, egileari zein ebaluatzaileari erabakiak berrikusi eta argudiatzeko eskatzen die. Horretarako, garrantzitsua da irizpide baliozkoak eta fidagarriak ematea, ikasleek argi izan dezaten zer begiratu behar duten ikaskidearen testuan. Jarrera hau bultzatu behar da: aintzat hartu behar da gure testua hobetzeko ekarpenak egiteko prest dagoen irakurlea. Gogoratu koebaluazioa ohiko jarduera dela zenbait lan-arlotan.

Koebaluazioari eta berdinen arteko ebaluazioari buruz: ASELE

Actas XI (2000). M. ROSARIO HERNÁNDEZ. La evaluación como estrategia docente en el desarrollo de la competencia escritora en E/LE. http://cvc.cervantes.es/ensenanza/biblioteca_ele/asele/pdf/11/11_0431.pdf.
Ikus, bereziki, 3.1 puntuan (La cooperación entre iguales) planteatzen diren estrategiak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest