KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel digital elkarreragilea Notebook 10 programarekin
Eduki digitalak sortzea Notebook-arekin
8 de 23
0%

Eduki digitalak sortzea Notebook-arekin

Notebook softwareko oinarrizko eragiketetako batzuk ikusi eta gero, arbel digital elkarreragilearekin eduki digitalak sortzen has gaitezke.

Eduki digitalak sortzeko, Notebook hezkuntza-softwarea erabiliko dugu. Software horrekin arbel arruntaren funtzio guztiak egin ditzakegu, eta gure eskoletan era guztietako objektu digitalak gehi ditzakegu.

Notebook softwarea erabiltzen hasteko, hautatu programa instalatzean mahaigainean sortu den ikonoa.

Notebookeko leiho nagusiak itxura hau du:

  1. Goiko aldean menu nagusia eta tresna-barra daude, eta programaren ekintza gehienak egin ahal izango ditugu haiekin: formak eta poligonoak marraztu, oharrak idatzi, lanak gorde eta berreskuratu...

  2. Alboko barran lau fitxa daude; fitxa horiek orriak kudeatzeko, Notebooken galerietan objektuak bilatzeko eta lerroen eta orrien estiloak aldatzeko balio dute.

  3. Azkenik, erdialdean orria edo laneko area dago; hor sortuko ditugu eduki digitalak.


Orriaren bisualizazioa

Notebooken ohiko bisualizazioa erabiliko dugu oro har; hau da, tresna-barra, alboko barra eta orria edo laneko area erakusten dituena. Nolanahi ere, beste bisualizazio-mota batzuk ere erabil ditzakezu ikasleen arreta erakartzeko. Lau bisualizazio-mota daude:

Pantalla completa (Pantaila osoa)

Aukera horrekin orria pantaila osoan ikus daiteke, eta, beraz, alboko barra eta tresna-barra ezkutuan geratzen dira. Aukera hau oso erabilgarria izan daiteke, adibidez, Notebookeko orriak diapositiba gisa erakusteko.

Fondo transparente (Atzealde gardena)

Aukera honekin ere orria pantaila osoan ikus daiteke, baina atzealdea gardena izango da. Aukera honek beste programa batzuen gainean oharrak egiteko balio diezaguke.

Visualización doble (Bisualizazio bikoitza)

Bisualizazio bikoitzak laneko bi areatan zatitzen du orria. Horrek konparatzeko ariketak egiteko balioko digu, adibidez.

Ocultar página (Ezkutatu orria)

Azkenik, orria ezkutatzeko aukerarekin, orriaren zati bat edo orri osoa estal dezakegu. Ezkutatutako zatia handitu edo txikitu egin dezakegu gure beharren arabera. Aukera honek balio diezaguke, adibidez, ikasleei problema jakin baten ebazpena ezkutatzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest