KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel digital elkarreragilea Notebook 10 programarekin
Deskribapena eta funtzio nagusiak
2 de 23
0%

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Notebook hezkuntza-software bat da, eta eduki digitalak gelan aurkezteko balio duten zenbait tresnaz osatuta dago. Horrez gain, programak zenbait kontrolatzaile (driver) ditu, eta, kontrolatzaile horien bidez, ordenagailua eta SMART arbel digital elkarreragilea komunika daitezke.

Notebookekin, Flash objektuak, bideoak eta irudiak erabil daitezke gelan, eta arbel digital elkarreragilearekin manipula daitezke. Hartara, errazagoa da ikasgaiaren edukiak azaltzea, eta ikasleen interesa piztea. Gainera, Notebookek zenbait tresna berezi ditu, adibidez, objektu animatuak eta errotuladore magikoa, eskolak dinamikoagoak eta entretenigarriagoak egiten laguntzeko.

Notebook softwareak funtzio eta tresna hauek ditu:

  • Objektu digitalen hamar galeria dituen hezkuntza-softwarea da.

  • Hainbat edukirekin aurkezpenak sortzeko eta egiteko tresnak ditu; edukiak izan daitezke irudiak, oharrak, Flash fitxategiak...

  • Arbel digital elkarreragilean egiten diren jarduerak grabazio batean erregistratzeko grabagailua du.

  • Arbelaren ondoan gaudenean testua idatzi ahal izateko teklatua du.

  • Tresna mugikorrak ditu, oharrak idazteko eta pantailaren kapturak hartzeko.

  • Softwarearen eta hardwarearen konfigurazioa erakutsi eta aldatzeko kontrol-panela du.

Gaur egun, Windows, Linux eta Mac sistema eragileetarako dago eskuragarri programa, eta hainbat hizkuntzatara itzulita dago, besteak beste, gaztelaniara, katalanera, euskarara eta galizierara.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest