KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel digital elkarreragilea Notebook 10 programarekin
Eduki digitalak sortzea Notebook-arekin
13 de 23
0%

Eduki digitalak sortzea Notebook-arekin

Elkarreragile bihurtzea

Notebooken onura handietako bat da objektuak alda daitezkeela orrian edo laneko arean. Hainbat gauza egin dezakezu: objektuak aldatu, haien tamaina aldatu, web-orrietara lotu... Beraz, jarduera elkarreragileak sor ditzakezu, arbel digital elkarreragileari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.

Orain zenbait adibide erakutsiko dizkizugu; adibide hauek lagungarri izango zaizkizu zure jarduera elkarreragileak sortzeko.

Objektuak mugitzea eta editatzea

Demagun jarduera elkarreragile bat sortu nahi duzula, eta jarduera horretan ikasleek animalia ornodunak eta ornogabeak sailkatu behar dituztela. Lehenik eta behin, bi zutabedun taula bat sortuko dugu, eta, gero, ikasleek sailkatu behar dituzten animaliak sortuko ditugu.

Objektu bat mugitzeko, objektua hautatu eta nahi dugun lekuraino arrastatu behar dugu. Taulak gelaxkaren neurrira egokitzen du automatikoki kontzeptua:

Objektuak bikoizteko, ebakitzeko, kopiatzeko, itsasteko edo ezabatzeko, objektu bakoitzaren goialdean eskuinean agertzen den goitibeherako menua erabiliko dugu. Menu horrekin, esaterako, antzeko ezaugarriak dituzten hamar kontzeptu sor ditzakegu berehala:

Hautatzen dugunean objektuaren gainean agertzen den botoi berdea sakatuz, irauli egin dezakegu objektua:

Behealdean eskuinean dagoen botoi grisarekin, berriz, objektuaren tamaina alda dezakegu:

Objektuak blokeatzea

Ziur asko, laneko arean objektuak blokeatu nahiko dituzu noizbait. Pentsatu, adibidez, ikasleek irudiak eta kontzeptuak lotu behar dituzten jarduera elkarreragile bat sortu nahi duzula. Ziur asko, irudiren bat posizio jakin batean blokeatu nahiko duzu, ikasleek mugi ez dezaten.

Objektu bat blokeatzeko, ireki goitibeherako menua, eta hautatu Bloqueo (Blokeo) aukera:

Hiru blokeo-maila daude, eta egin behar duzun jardueraren arabera gehien komeni zaizuna erabil dezakezu:

  • Posizio-blokeoa.
  • Lekualdatzen utzi.
  • Lekualdatzen eta biratzen utzi.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest