KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel digital elkarreragilea Notebook 10 programarekin
Arbel digital ekarreragilea erabiltzeko 15 proposamen. Matematika arloa
18 de 23
0%

Arbel digital ekarreragilea erabiltzeko 15 proposamen. Matematika arloa

P. 2. Azalerak eta perimetroak kalkulatzea

Lehen hezkuntzako hirugarren zikloan ikasleek oinarrizko irudien azalerak eta perimetroak kalkulatzen ikasten dute, adibidez, karratu, laukizuzen eta triangeluen azalerak eta perimetroak kalkulatzen. Orain arte, irudi geometrikoak arbelean marrazteko, zurezko edo plastikozko erregela astunak erabiltzen ziren. Oro har, prozesu motela zen, eta ez oso zehatza. Notebook softwarearekin berehala sortu ahal izango dituzu irudi geometrikoak, eta irudiaren azalera eta perimetroa zehatz-mehatz kalkulatu ahal izango dituzu.

Azalerak eta perimetroak kalkulatzeko, Notebook softwareak bi tresna paregabe ditu:

  • Formen tresna, irudi geometriko erregularrak sortzeko erabiltzen dena.

  • Neurtzeko tresna, sortutako irudiak neurtzeko balio duena.

P. 3. Problemak formulatzea eta ebaztea

Problemak ebaztea lehen hezkuntzako curriculumeko oinarrizko alderdietako bat da. Ikasleek oinarrizko lau eragiketak dituzten problemak ebazten ikasi behar dute; hau da, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak dituzten problemak ebatzi behar dituzte. Orain arte, testuliburuan edo jardueren koadernoan zeuden jarduerak ebatzi ohi zituzten ikasleek. Arbel digital elkarreragilearekin, beren material didaktikoak sor ditzakete, bai eta gainerako ikasleen aurrean aurkeztu ere.

Esaterako, testu-prozesadore bat erabilita (Open Office, adibidez), ikasle-taldeek benetako egoeretan oinarritutako problemak sor ditzakete. Arbel digital elkarreragilean proiekta daitezke problemak gero, beste ikasle batzuek arbelean bertan ebatz ditzaten. Ink Aware teknologiari esker, testu-prozesadoreak idatzitakoa ezagut dezake, eta Open Office dokumentuaren barruan sartu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest