Arbel digital ekarreragilea erabiltzeko 15 proposamen. Ingurune arloa
P. 13. Eztabaidak egitea multimedia-baliabideen laguntzarekin
Eztabaidek ikasleen interesa pizten dute beti. Ariketa horien bidez, ikasleek beren ikuspuntuak hausnar
ditzakete, eta argudioak bilatu iritzi jakin bati eusteko. Ingurunearen ezaguerako eskoletan, gaur egungo munduari eragiten
dioten problematika jakin batzuk landu daitezke eztabaiden bidez, adibidez, hauek: ingurumenaren kutsadura, migrazioak, lurraldeen
arteko desberdintasunak...
Arbel digital elkarreragileari esker, multimedia-baliabideen laguntzarekin egin daitezke eztabaidak.
Argudioak eta kontra-argudioak arbel digital elkarreragilean idatziko dira, eta irudiekin eta beste baliabide digital batzuekin
osa daitezke. Gainera, arbel digital elkarreragilearekin, eztabaidaren ondorioak gorde daitezke, beste noizbait berrikusteko.
P. 14. Wikiak sortzea
Web-nabigatzaile baten bidez hainbat erabiltzailek edita ditzaketen webguneak dira wikiak. Wikien adibiderik
ezagunena Wikipedia da, online dagoen entziklopedia izugarria. Wikiak oso erabilgarriak dira didaktikoki; izan ere, ikasleek
jakintzak trukatzeko balio dute, eta era guztietako multimedia-baliabideak erabiltzeko aukera ematen dute.
Ingurunearen ezaguerako eskoletan wikiak erabil ditzakegu mundu fisiko, biologiko eta sozialarekin lotutako
edukiak lantzeko. Ikasleek eskertuko dute espazio publiko bat izatea, pixkanaka-pixkanaka eskuratzen ari diren ezagutzak gordetzeko.
Arbel digital elkarreragilearen bidez aurkeztu eta zuzendu daitezke wikiak.
P. 15. Jarduera elkarreragileak sortzea
Sarean baditugu zenbait programa gure jarduera elkarreragileak sortzeko, adibidez, hauek: “JClic” eta
“Hot Potatoes”. Programa horiekin ikasleek material didaktikoak sor ditzakete, baita trukatu ere. Adibidez, ingurunearen ezaguerako
gai jakin bat ikasi eta gero, ebaluazio-jarduera egokia izango litzateke ikasleei jarduera elkarreragileak sortzeko eskatzea.
Jarduera horiek gelan egingo dira, arbel digital elkarreragilearen bidez.