ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-Tailer honetan Arbel Elkarreagilaren funtzionamendua eta erabilpena ezagutuko duzu bai eta Notebook 10, objektu digitalak diseinatzen eta maneiatzen lagunduko dizun softwarea, erabiltzen ikasiko duzu,.
Arbel Digital Elkarreragilea (aurrerantzean ADE) teknologian oinarrituriko irakas-praktikaren elementu nagusietako bat da. Gailu honek, forma sendo eta familiarra duena, ordenagailuan eta interneten aurkitzen ditugun baliabideak: irudiak, bideoak, musika, jolas elkarreragileak, objektu bizidunak... ikasgelara eranstea ahalbidetzen du.
ADEaren eta pantaila batean egindako irudien proiekzio soilaren arteko ezberdintasuna, zera da, ADE-an ordenagailua zuzenean eta bertatik kontrola dezakeguna da. Modu honetan irakasleak edo ikasleek objektu digitalak maneia ditzakete ikastaldearen aurrean.
ADE-a nolabait ohiko arbelen eboluzioa dela esan dezakegu, elkarreraginean, eraginkortasunean eta baliabide multimedian oinarrituriko estandarretarantz, alegia.
ADE-aren ezaugarri nagusiak azaltzen hasiko dugu ibilbidea, ADE Notebook10-aren softwarearen funtzionalitate eta aplikazio orokorrak aztertzen jarraituko dugu eta azkenik ADE-aren erabilpena azalduko dugu 3 sekuentzia (2.0) didaktikoen bitartez.
Notebook 10-aren azalpena bideotutorial batzuekin osatuko dugu.
Gehiago luzatu gabe orrialdea pasatzera gonbidatzen zaituztegu, sagua edo hatzarekin nahi duzuen bezala.
Aurrera!
IKT Konpetentziak* (ardatzetan sailkatuak) G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta kurrikuluma C. Hiritartasun Digitala | G4. Tutorialaren definizioa ulertzeko gai izan eta edozein IKT baliabide ikasteko laguntza bezala erabiltzea. G9. Oinarrizko Hardware baliabideak maneiatzea eta gailu berriei begira jarrera irekia izatea, eskolan duen potentzialtasun eta aplikabilitatearen antzekotasun eta desberdintasunak ezartzen saiatzeko. D2. Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten ikaskuntza-giroak garatzea; ikasleek beren esperientziak eta beren helburuak diseinatu eta beren jardunak ebaluatuko dituzte IKT baliabideak erabiliz. D4Ikasleengan XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. Besteak beste, honako trebetasun hauek landuko dira: lankidetza, lan- taldea, pentsamendu kritikoa, arazoei irtenbidea ematea, enpatia eta sormena, betiere IKT baliabideak erabiliz. D7. 2Dko edo 3Dko irudikapenen bitartez abstraktua konkretu bihurtzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea. D8Sistemak, fenomenoak, prozesuak eta gertaerak modelatzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea. D9. Ikasleengan hausnarketa sustatzea, kontzeptuak aditzera eman eta argitzea, estrategiak planifikatzea eta aurkeztutako arazoak identifikatu eta haietarako irtenbideak ebaluatzea ahalbidetzen duten lankidetzazko IKT baliabideak erabiliz. D12. Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu eta modelatzen duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. D13. IKTak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea, besteak beste elkarrekintzazko atlasak, erakustaldiak, animazioak, simulazioak eta ariketak diseinatzeko. |
IKT Baliabideak |
|
Gutxieneko gaitasunak |
|
Ebaluazio Irizpideak |
|
* "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".
Arbel digital elkarreragilea dimentsio ezberdineko pantaila sentikor bat da, behin ordenagailu eta proiektore batera konektatuta, irakaskuntzan tresna potentea bihurtzen dena. Bertan arbel arruntaren erabilpena sistema multimedia berriekin konbinatzen da eta IKTarenak.
Pantaila elementu oso gogorra da eta ikasgelan integratzeko aproposa. Proiektatzen den edozein baliabide digital kontrolatu, sortu eta aldaraztea ahalbidetzen du erakuslea edo hatza erabiliz. Halaber, edozein ohar edo aldaketa gorde daiteke eta gero inprimatu eta zabaldu.
Arbel digital elkareragile baten instalazioak elementu hauek izan behar ditu:
Arbel Digital Elkarrelagilearen funtzinamendua honako irudi honetan islatzen da:
Arbelak, teknologia motaren arabera hiru motetan sailkatzen dira:
Arbel elkareragileen erabilpenak onura ugari ekar diezazkie irakasle zein ikasleei. Aukera anitz dituen teknologia bat da, ezagupen handiak eskatzen ez dituena eta hezkuntza maila guztietan aplika dezakeguna. Informatikan oinarrizko ezagutzak dituen edozein irakaslek erabil dezake arbel digital elkarrelagilea bere lanean.
Beste aukeren artean, Arbel Digital Elkarrelagileak zera ahalbidetzen du:
Notebook-a eduki digitalen aurkezpena tresna desberdinen bidez errazten duen software hezitzailea da. Aldi berean programa, ordenagailua eta ADEaren arteko komunikazioa ahalbidetzen duen kontroladore multzoarekin dator.(driverrak).
Notebook-arekin irudiak, bideoak eta flash objektuak erants daitezke eta Arbel Digital elkarrelagilearekin maneiatzea. Modu honetan errazagoa egiten da ikasgaiaren edukiak azaltzea eta ikasleengan jakinmina piztea. Gainera, Notebook-ak objektu bizidunak edo errotulagailu magikoa bezalako tresna bereziak ditu, eskola saio entretenigarriak eta dinamikoak egiten lagunduko dizutenak.
Notebook softwareak hurrengo tresna eta funtzionaltasunak aurkezten ditu:
Software hezitzailea objektu digitalen hamar galeriekin.
Eduki digitalekin irudi, ohar, flash artxibo...-ekin egindako aurkezpenak sortzeko tresnak
Arbel Digital Elkarrelagilean egiten diren mugimenduak gordetzeko grabagailua.
Arbel Digital Elkarrelagilearekin lan egiten den bitartean testuak txertatzeko teklatua.
Oharrak eta paintaila irudiak atzemateko tresna mugikorrak.
Softwarea eta Hardwarea erakutsi edo aldatzeko kontrol panela.
Gaur egun programa hau eskuragarri dago Windows, Linux eta Mac sistema eragileetan eta hizkuntza askotara dago itzulita, besteak beste, gaztelera, euskara, katalana eta gailegoa.
Notebook softwarea helburu bat baino gehiago dituzten erramientez osatua dago.
Alde batetik, hardwarea kontrolatzeko tresna batzuk aurkituko ditugu, konexio laguntzailea edo Arbel Digital Elkarrelagilearen orientatzailea.
Beste alde batetik tresna mugikorrak ditu, ordenagailuko ohiko programetan mugimenduak egiteko balio dutenak, hala nola, oharrak sortu edo pantailako zati bat nabarmendu.
Azkenik, Notebook aplikazioa dugu, bereziki hezkuntzan erabiltzeko egina, eduki digitalak aurkeztu eta maneiatzeko balio duena: bideoak, irudiak, audio artxiboak... Arbel arrunta bezala ere erabil dezakegu aplikazioa.
Tutorial honetan,Notebook-arekin lan egiteko oinarrizko mugimendu batzuk aurkeztuko ditugu.
Notebook instalatu ondoren egin beharko duzun lehenetariko ekintza Arbel Digital elkarrelagilea orientatzea izango da. Arbela orientatzea nahitaezkoa da, bestela zure ordenagailuak ezin du jakin arbeleko zein puntu ari zaren ikutzen. Arbela tokiz mugitzen duzun bakoitzean edo Notebook berri bat instalatzen duzun bakoitzean egin beharko duzu ekintza hau.
Arbela orientatzeko zabaldu Notebook-eko Ongietorri atala, instalatu duzun karpetan dagoena. Segidan Orientatu aukera hautatu:
Orientazio prosezua Arbel Digital Elkarrelagilearen goialdean ezkerrean hasten da. Gurutze batez adierazitako puntuak sakatu beharko dituzu. Segundu gutxitan arbela orientaturik eta erabiltzeko prest egongo da.
Notebook-ak aurkezten dituen oinarrizko tresna k ezagunak egiten dira irudian ikusten den bezala:
1: Aurrera/Atzera Notebook dokumentu batean aurrera edo atzera egiteko balio digu.
2: Orrialde berria orrialde berri bat sortzen du gure dokumentuan momentu horretan gauden gunetik hasita.
3: Zabaldu Gordeta dugun Notebook 10 dokumentu bat zabaltzea ahalbidetzen digu.
4: Gorde dokumentua gure ordenagailuan gordetzea ahalbidetzen digu.
5: Inprimatu inprimatzeko balio digu.
6: Itsatsi lehenagotik kopiatu dugun informazio multzo bat txertatzea ahalbidetzen digu.
7: Desegin/Berregin Notebook 10-ean pauso bat aurrera edo atzera egitea ahalbidetzen digu.
8: Ezabatu Aukeraturiko elementuak ezabatzeko aukera ematen digu.
9: Pantailaren itzala Arbelaren zati bat edo guztia iluntzen du, beranduago erakutsi ahal izateko. Horrela asmakizunak egin ditzakegu ikasleentzat:
10: Pantaila osoa edukiak inolako programetako menurik gabe ikusteko aukera ematen du.
11: Orrialde bikoitza bi orrialde pantailan ikustea ahalbidetzen digu.
Programa honetan trebatu nahi baduzu bideotutorial hauek kontsulta ditzakezu:
Lana eroso egin ahal izateko interesgarria da Tresna Paneleko aukera batzuk ezagutzea. Ezkerrean agertzen den panela ezkerrean zein eskuinean jar daiteke botoi hau sakatuz:
Panel honek oinarrizko 4 atal ditu: dokumentua, galeria, eranskinak eta efektuak.
Dokumentuak atalean, dokumentuaren orrialdeak ikus ditzakegu eta modu erraz batean kudeatu.
Galeriak atalean, jarduerentzat eta eredu elkareragileentzat eginiko baliabideak erabil ditzakegu, hala nola, ilustrazioak eta irudiak .
eranskinak atalean, izenak dioen bezala erantsitako dokumentuak kudea ditzakegu.
Azkenik efektuak atalean gure irudiei, hizkiei, marrei, orrialde osoari... formatu desberdinak aplikatu ahal izango dizkiegu.
Eskuragarri dugun beste tresna barra, arbel digitalarena da, edozein tokitan jar dezakegu eta nahi dugun tokira mugitu:
![]() |
Gainean aurkitzen diren geziekin barra desagertarazi edo agertarazi dezakegu klik bat eginez:
Tresna barra guk gehien erabiliko ditugun tresnak edukitzera egokitu dezakegu,
Behean eskubian dagoen botoiarekin ere Notebook 10-aren oinarrizko funtzio batzuk aukeratu ahal izango ditugu:
Tresna barrako tresna interesgarri bat, pantailan dauden elementuak nabarmentzeko erabiltzen den eta ikasleen arreta bereganatzen duen erakuslea da .
Beste tresna interesgarri bat teklatua da, eta aldeko barratik zein pantailan dagoen beheko eskubiko ikonotik joan gaitezke bertara:
Teklatuarekin, zuzenean testuak idatzi ahal izango ditugu benetazko batekin bezala. Teklatu mota desberdinak daude:
Teklatuklasikoa berez agertzen dena da. Beste teklatu interesgarri batzuk zenbakiduna zenbakiak bakarrik erakusten dituena, sinplea hizki gutxiagorekin edo Hizki larriak, hizkiak formato honetan agertzen diren teklatua. Idatzi teklatuak ere, eskuz idazten uzten dizkigu zenbaki zein hizkiak eta segundu gutxira pantailan proiektatzen ditu.
Teklatuaren konfigurazioan egiten badugu klik (
Bideotutoriala kontsultatu:
Soinua: ahotsa aukera dezakezu hizki bat sakatzen duzun bakoitzean ahots batek ingelesez errepika dezan. Soinurik gabe aukeratzen baduzu ez da ezer entzungo eta Klik aukeratzen baduzu, klik-ak entzungo dira.
Hizki kopurua teklatu arruntan:
101: betiko teklak erakusten ditu “baina handiagoa” tekla ezik (<)
102: berezko aukera da.
106: Asiako hizkuntzen karaktere batzuk ere baditu.
Idatzitakoa testu bihurtu: aukera hau Idatzi teklatuan bakarrik dago eskuragarri, hizkia dokumentuan agertzeko segunduak mugatzen dituelako idazteko gunean idatzi ondoren.
Teklatuaren gardentasuna: teklatuari gardentasun gehiago edo gutxiago ematea ahalbidetzen digu, bere azpian dagoena ikusi nahi dugunerako.
Gehiago jakiteko, emaiozu ikusi bideotutorial hauek:
Errotulagailu tresnak marrazkiak egitea eta testuak eskuz idaztea ahalbidetzen digu (teklaturik gabe).
Ikusiko duzuenez badago hainbat idazkera formatu eta gainera menuan konfigura ditzakegu efektuak, aurretik ikusi dugun bezala (marra moldaerak, kolorea, lodiera …).
Kontuan izan beharko dugu Borratzailea tresna ,
Atal honentzat bideo hauek dituzu ikusgai:
Taulak tresnak, modu errazean ahalbidetzen digu taulak egitea. Taulak botoian
Taula aldarazi dezakegu, tokiz aldatu, eta beharrezkoak deritzogun aldaketak egin. Bertan testuak idatzi, irudiak txertatu... egin ahal izango dugu.
Kontsulta ezazu hurrengo bideo hau:
Beste tresna interesgarri bat, Grabagailua da. Honek ordenagailuarekin egiten ditugun mugimenduak grabatzen ditu, ikasleengandik espero dugun adibidea ikusi eta beranduago berak erreproduzi dezan. Grabagailua aktibatzeko beheko eskubiko botoiarekin egingo dugu:
Menuan klik egiten baduzu, Aukerak ikusi ahal izango dituzu, non bideoaren formatoa konfigura dezakezun, honen kalitatea, identifikatzeko ur markaren bat utzi nahi baduzu eta grabatuko den artxiboaren gordelekua:
Grabagailu botoiaren ondoan, pantaila osoa edo zati bat grabatzea aukera dezakezu.
Aukera guztiak konfiguratuak dituzunean, grabatzeko botoia saka dezakezu. Bukatzean Stop botoia sakatu. Bideoa sortuko da:
Nahi baduzu, momentuan ikus dezakezu bideoa Grabazioa erreproduzitu koadroan:
Tresna honetarako kontsultatu honako bideotutorial hau:
Aplikazioak zabaldu eta lehioetatik zehar mugitu
Arbel Digital Elkarrelagilearen funtzionamendua ordenagailu baten antzekoa da. Arbel Digital Elkarrelagilearekin gure sistema eragileko aplikazioak zabaldu eta lehioetatik zehar mugi gaitezke. Baina sagua erabili beharrean erakusle bat edo hatza erabiliko dugu.
Arbel Digital Elkarrelagilean presioa egitea, ordenagailuko pantailan klik egitea bezala da. Programa bat zabaldu nahi baduzu, bi aldiz sakatu dagokion ikonoan, saguarekin egingo bazenu bezala.
Eskubiko botoiarekin klik egin nahi baduzu, aukeratu saguaren forma duen ikonoa eta tresna barra mugikorra agertuko zaizu:
Arbel digitalean presioa egiten duzun hurrengo aldian, eskubiko botoieko klika egingo da.
Lehio eta aplikazioetatik mugitzeko, behatzak edo erakusle bat erabili ditzakezu. Adibidez, goitik beherako mugimendu batek, teklatuan, orrialdea pasatzeko funtzio bera betetzen du. Windows-en oharpen panelean Notebook-eko mugimenduen ezagupena konfiguratzeko balio duen ikono bat dago. :
Oharrak sortu eta ezabatu
Gehien egingo duzun mugimenduetako bat, zure aplikazio eta programen gainean oharrak idaztea izango da. Horrela, nahi dituzun edukiak nabarmendu ahal izango dituzu edo zure aurkezpenei informazioa gehitu.
Idazmahaian edo aplikazio batean ohar bat sortzeko, aukeratu erretiluko errotuladore bat eta idatzi arbelaren gainean. Kolorez aldatzeko, errotuladorez aldatzea besterik ez duzu.
tresna barra mugikorrean ere aukera ditzakezu erreotulagailuak eta haien kolorea zein forma aldatu:
Mugitu borratzailea arbel gainetik sortu dituzun oharrak ezabatzeko.
Arbel Digital Elkarrelagileak, aukeratu duzun tresna erretiluaren azken tresna antzematen du. Adibidez, arkatz bat baduzu borratzailea hartzera zoazenean, Arbel Digital elkarrelagileak ezabatu nahi duzula aurresuposatzen du arbela arkatzarekin edo ezabagailuarekin ukitzen baduzu. nahasketak eragozteko, bueltatu beti tresnak bere tokira, erabiltzen bukatzen duzunean.
Oharrak gorde kapturen bidez
Arbel Digital Elkarrelagilean erantsi dituzun oharrak gorde ditzakezu erreferentzia bat eduki ahal izateko..
Aukera ezazu errotulagailu bat arkatzen erretilutik edo tresna barra mugikorretik. Ohartuko zara pantaila inguruan tinta digital geruza bat azaltzen dela. Zure oharrak salbatzeko, aukeratu pantaila-kaptura botoia goian eskubialdean. Zure oharrak dituen pantaila kaptura bat, Notebook fitxategi berri batean gordeko da. .
Pantailako gune jakin bat kapturatu nahi baduzu, Smart Board ikonoa aukeratu, Windows-en oharpen gunean aurkituko duzuna. Beste Smart tresnak eta Pantaila-kapturaren tresna barra:
Zure oharren zati bat gordetzeko, hautatuGune-kaptura aukeratu menu mugikorrean. Sakatu Arbel Digital elkarrelagilean, eta askatu gabe, sortu aukeraketa koadro bat zure hatzarekin.
Automatikoki Notebook softwarea zabalduko da, eta kaptura Notebook orrialde berri batean agertuko da .
Notebook programan, aukeratu Fitxategia eta Gorde, zure oharrak jaso eta aurrerantzean erreferentzia bat izateko.
Ekintzak Ink Aware programekin
Badira Notebook-kin egindako oharrak atzematen dituzten programak, horrela lantzen ari garen dokumentuetan txerta ditzakegu. Programa hauek Ink Aware dute izena eta erraz antzeman daitezke, arkatz erretiluko errotulagailu bat aukeratzean, ez da inolako tinta geruzarik agertzen pantaila inguruan. Ink Aware programa ezagunenak Microsoft Office eta OpenOffice dira.
Demagun hurrengo hitz hau dokumentu berri batean idazten duzula eta segidan Aware Tools tresna barran dagoen testua txertatzeko ikonoa aukeratzen duzula:
Idazkera garbia bada, programak automatikoki igarriko ditu karaktereak eta Word dokumentuan txertatuko ditu..
Era berean, ahal da txertatu zenbakiak kalkulu orrietan edo marrazkiak eta eskemak aurkezpenetan.
Orain arte aurkeztu ditugun ekintza eta tresnaz aparte, Notebook-ak software hezitzaile berezia ere badu. Software hau ikas-edukien aurkezpen elkarreragilea eta lankidetza ikaskuntza hobetzeko diseinatua izan da.
Notebooken heziketa programara sartzeko, instalazioa bukatu ondoren mahaigainean sortutako ikonoa aukeratu:
Notebook-en pantaila nagusiak honako itxura du:
Goialdean, menu nagusia eta tresna menua dugu. Bi menu hauekin programako ekintza gehienak burutu ditzakegu: poligono eta irudiak marraztu, oharrak idatzi, lanak gorde eta berreskuratu... Nahi izanez gero, tresna barra lehioaren beheko aldean ere jar dezakegu, Arbel Digital Elkarrelagilearen erabilpena ikasleei erraztu ahal izateko.
Alboko barran lau irtengune daude lana kudeatzeko, objektu digitalak bilatzeko gure biltegian eta orrialde zein marren estiloak aldatzeko.
Azkenik, erdialdean, lan eremua dago. Espazio honetan objektu digitalak maneia ditzakegu eta haiekin elkarreragin. Notebook-en ahal da lan eremu ezberdinak sortu gure beharren arabera. Irekitako lan eremu guztiak azalduko dira alboko barran, zenbakituta.
Irudiak sortu eta ezabatu lan eremuan.
Lan eremuan idatzi edo marrazteko, tresna menuan aurkitzen den errotulagailua erabiliko dugu. Forma eta kolore desberdinak aukera ditzakegu.
Marrazkia, erakuslea edo hatza arbelaren gainean mugituz sortuko dugu, orri arrunt batean marrazten ariko bagina bezala:
Arbel Digital Elkarrelagilearen borratzailearekin (edo tresna menuan dagokion tresna aukeratuz) lan eremuan sorturiko irudiak ezabatu ahal izango ditugu.
Objektuak txertatu lan eremuan.
Notebook-en lan eremuan musika, bideoak, jolas elkarrelagileak... bezalako objektu digitalak ere txerta ditzakegu. Alboko barran, koadro forma duen irtengunea aukeratu ondoren, objektu digital ugari aurkituko dugu. Objektuak karpetetan daude eta gure beharretara egokitu ditzakegu:
Objektu digitalen kokapena errazteko, bilatzailea erabil dezakegu:
Objektu bat lan eremura eramateko, aukeratu eta mugitzea besterik ez duzu. Objektua Notebook-en orrialdean txertaturik geratuko da automatikoki, eta programako tresnekin maneiatu ahal izango dugu:
Objektu berriak gehitu Notebook-en
Notebook-en hasierako instalazioan datozen objektu digitalez aparte, ahal da txertatu gure artxiboetako objektuak. Horretarako, galeria irtengune barruan alboko barran dagoen erramienta itxuradun ikonoan sakatuko dugu. Segidan,Gehitu Beste Fitxategiak Nire Edukira… aukeran egingo dugu klik :
“Bilatu hemen” lehioan Notebook-era txertatu nahi dugun objektu digitala aukeratuko dugu. Ireki aukera klikatu ondoren, artxiboa Edukia karpetan agertuko da eta klaseko edozein jardueretan erabili ahal izango dugu.
Objektuak maneiatu
Objektu bat lan eremura mugitu ondoren, modu ezberdinetan maneia dezakegu.
Objektuaren gainean agertzen den botoi berdea aukeratzen badugu, iraultzeko aukera izango dugu:
Behean eskuinaldean dagoen botoi grisarekin, objektuaren tamaina alda dezakegu:
Azkenik, objektuaren goialde eskuinean klikatzean agertzen den goitibehera menuan, objektua kopiatu, itsasi, ezabatu edota gardentasuna gehitzeko aukerak izango ditugu:
Lan eremua aldarazi
Notebook-en beste aukera interesgarri bat, lan eremuaren hondoa aldatzerena da. Modu honetan, gelako apainketa aldatzea izango dugu burututako jardueren arabera. Ikastaldearen aldartearen arabera edo edukien arabera hondo alaiagoak edo zurrunagoak erabil ditzakegu.
Lan eremuaren hondoa aldatzeko, aukeratu alboko barran beheko irtengunea. Irtengune honetan hondo mota ezberdin aukera ditzakezu (solidoa, degradatua, trama edo irudiekin) pantailarako:
Ekintza hau burutzeko, ezin da egon objekturik aukeratuta lan eremuan.
Notebook-ek jarduera elkarrelagileak diseinatzeko aukera ematen dizu, berak sortuta dituenak oinarri bezala hartuta. Horretarako joan Galería / Lesson activity toolkit / elkarreagilea eta multimedia karpetara .
Ikustazu bideotutorial hau:
Beheko menuan agertzen den jarduera bat txertatzen baduzu, hura konfiguratzeko aukera izango duzu. Adibidez, jarduera honek Anagram du izena eta honako ekintza hauek egin ditzakegu:
Password: gako bat jartzeko aukera ematen du, jardueraren ediziora baimenik gabe sarbidea ez izateko.
Speed: tenporizadorearen abiadura konfiguratu (denbora gehiago edo gutxiago eman jarduerak burutzeko).
Timer: tenporizadorea aktibatu, ez baduzu aktibatzen, ikasleak behar duen denbora guztia izango du.
Anagram laukiak:hitzen hizkiak desordenaturik azalduko dira eta ikasleek ordenatu beharko dituzte.
Clue laukiak: pistak gehituz emaitza errazago aurki dezaten (testu edo irudiekin). Irudiak galeriatik arrasta daitezke zuzenean.
Edukia konfiguraturik dugunean OK sakatu eta froga egin ahal izango dugu.
Ikusi hurrengo bideotutoriala:
Jarduera bakoitzak bere ezaugarri espezifikoak dituen arren guztietan txerta ditzakegu testu zein irudiak. Jarduera bat gordetzeko Gorde aukeran egingo dugu klik
Zerikusia duen beste bideotutorial bat duzu hemen:
Material guztiak geuk egin beharrean, SMART-erabiltzen duten beste irakasleek egindako materialak aprobetxatu nahi baditugu modu honetan egin dezakegu: sartu Galería /Smart Exchange / Baliabideak bilatu aukeran:
Hemen SMART-en web gunera sartzea izango duzu, non gomendatzen dizugun zure bilaketa zehaztea hizkuntza eta herrialdearekin, klik egin Select your country:
Jarraian, bilaketa, hitzez edo esaldiz egitea aukera dezakezu:
Eduki bat ikusi nahi duzunean, egin klik irudian eta zehaztasunez ikusi ahal izango duzu:
Interesa baduzu egin klik Deskargatu-n:
Aukeratu zure PC-ko karpeta bat eta egin klik Gorde-n.
Fitxategia Notebook-etik ikusteko Ireki-ra
Ikusi bideotutoriala:
Notebook programa arbelekin eta SMART gailu elkareragileekin banatzen da, instalazio CD batzuen bitartez.
SMART produkturen bat duen edozein pertsonak edo erakundek, esatebaterako Arbel Digital Elkarrelagilea, deskarga dezake Notebook-en azken bertsioa. Horretarako beharrezkoa da produktuaren serie-zenbakia, gehienetan gailuaren goiko aldean aurkitzen dena.
Ez badugu SMART produkturik, 30 egunetarako Notebook froga bertsioa deskargatzeko aukera dugu. Ez da beharrezkoa SMART gailu bat edukitzea programa hau erabili ahal izateko. Programak primeran funtzionatzen du ordenagailu batekin eta besteak beste, ohiko pantailako aurkezpenak osatzeko erabili dezakegu.
Programa deskargatzeko, zoaz honako webgune honetara:
http://smarttech.com/us/Support/Browse+Support/Download+Form?download=Notebook10_6Win
Bete itzazu derrigorrezko hutsune guztiak eta onartu baldintzak:
Gorde fitxategi exekutagarria disko gogorrean. 261 megako pisua du gutxi-gorabehera eta konexio azkar bat eduki ezean, deskargak minutu batzuk iraungo du.
Behin deskarga amaituta, exekutatu artxiboa bi klik eginez. Instalazio programa hasiko da. Handik aurrera, bete itzazu pantailan agertzen diren jarraibideak:
Lizentzia hitzarmena onartu beharko duzu:
Berez, programa eta kontroladoreak C:\Program Files (x86)\SMART Technologies\ direktorioan instalatzen dira. Helbide hau Aldatu: aukerarekin alda dezakezu
Hurrengo lehioan erabiltzailearen eta erakundearen izena idatzi beharko dituzu. Lehio honetan produktuaren kodea ere sar dezakezu, horrela Notebook automatikoki gera dadin aktibatuta instalatu ondoren.
Prozesuan zehar programarekin instalatuko diren eduki galeriak aukera ditzakezu. Galeria guztiak aukeratzen badituzu, Notebook-ek eduki gehiago izango ditu eta instalazioak gehiago iraungo du, eduki berrien deskargak direla eta.
Azken pausuan, idazkera antzemateko hizkuntza aukeratu beharko dugu. Besteak beste, euskaraz eta gazteleraz izango dugu eskuragarri funtzio hau.
Azkenik Notebook-en instalazioa hasiko da gure ordenagailuan. Instalazio denbora aukeratuyako edukien eta deskarga abiaduraren araberakoa izango da. Instalazioak irauten duen bitartean, ez itzali ordenagailua eta ez itxi Notebook-en lehioa.
Instalazioa bukatuta, programak automatikoki antzemango ditu ordenagailura konektaturiko SMART gailuak.
Kapsula-tailer honetako bigarren zatian ADEren erabilpena hiru (2.0) sekuentzia didaktikoekin azalduko da.
Aurkeztuko diren adibideek, arbel digitalaren heziketa aukerak azaldu nahi dituzte. Ikusi dezakegun bezala, tresna hau era oso desberdinetan erabili daiteke gaiaren arabera, jardueraren arabera edo ikasteko helburuen arabera.
Jorraruko diren sekuentzia didaktikoak hurrengo hauek dira:
Tailer hau hiru bloke bereizten dira, sekuentzia didaktiko bakoitzetik bat:
Ikastarloa eta Gaia | GARATu BEHARREKO ATAZA | Beharko ditugun IKT MATERIALAK ETA EDUKIAK |
Ingurune Arloa Materiaren aldaketa fisiko eta kimikoak | Jarduea: Materiaren aldaketa fisiko eta kimikoei buruz eginiko esperimentuen aurkezpena. |
|
Lengua El resumen | Ejercicio: Elaboración de un resumen sobre los animales en peligro de extinción. Identificación de las ideas principales y secundarias de un texto. |
|
Matematika Arloa Poligonoak | Jarduera.Notebook 10-arekin poligonoak sortu. |
|
Sekuentzia didaktikoaren aurkezpena.
Sekuentzia didaktiko honetan, ikasleei bi esperimentu egitea proposatzen zaie, bat material likidoekin eta bestea solidoekin. Lehen esperimentuan, ikasleek likido batek tenperatura baxuetan jarrita nola erreakzionatzen duen ikusi behar dute. Bigarrenean ordea, ikasleek fruta bat zatitan moztuta eta oxidazio prozesuan jartzean gertatzen dena behatu beharko dute. Lauzpabost kideetako taldeetan banaturik, ikasleek esperimentu hauen aldaera bat burutu beharko dute. |
Sekuentzia didaktikoaren helburua zera da, praktika zehatz baten bitartez, ikasleak aldaketa fisiko eta kimikoak bereizten ulertzea. Esperimentuak egin eta hasierako hipotesia egiaztatu ondoren, ikasleek aurkezpen bat sortuko dute Impress programarekin eta ikastaldearen aurrean aurkeztuko dute sekuentzia didaktikoaren amaieran.
ADE-aren integrazioa sekuentzia didaktikoan.
Sekuentzia didaktiko honetan, ADE-a ikasleek egindako esperimentuen aurkezpenak proiektatzen erabiltzea gomendatzen dizugu.
Ordenagailuz eta proiektorez egiten diren aurkezpenetan ez bezala, ADEkin aurkezpen dinamikoagoak eta pertsonengan zentratuagoak burutu daitezke, izan ere gailu honek teklatuaren zein saguaren menpekotasuna deusestatzen du. Erakusle batekin edo hatzarekin pasa daitezke diapositibak, ordenagailuaren beharrik gabe eta entzulegoari bizkarra eman gabe.
Ikasgelan aurkezpenak egitea ADE-aren oinarrizko funtzioetako bat da, eta zera ahalbidetzen digu:
Ikas-prozesuan ikasleen parte hartzea indartzea.
Ikasleen komunikazio trebetasunak hobetzea.
Eduki multimediak ikasgelan integratzea.
Lankidetza ikaskuntza eta autonomia bultzatzea.
Arbel elkarrelagilearekin aurkezpenak egitea.
Lanen aurkezpena hasi aurretik, gogorarazi ikasleei Arbel Elkarreragilea ez dela xedea, baizik eta lana azaltzeko bitartekoa. Ardura zaitez ez diotela garrantzi gehiegi ematen eta kezka daitezela beraien lana arinago eta atseginago burutzen.
Azal iezaiezu ikasleei aho komunikazioaren oinarrizko teknika batzuk:
Egitura bati jarraitu: sarrera, garapena eta ondorioa.
Ahotsaren tonu ozena eta lasaia bilatu.
Begirada ikaskide guztiei zuzendu.
Toki finko batean mantendu, alferrikako mugimenduak sahiestuz.
Eskuak gehiegi ez mugitu.
etab
Segidan, ziurtatu arbel elkarreragilearen elementu guztiak konektaturik daudela eta ondo dabiltzala:
ADE-a eta proiektorea ordenagailura egon behar dira konektatuta. Arbela eta proiektorea kable batez edo kablerik gabeko sistema batez(BlueTooth), konekta daitezke.
Piztu proiektorea eta segidan ordenagailua. Arbel Elkarreragilea ordenagailutik elikatzen denez automatikoki piztuko da. Arbelaren argia gorria mantenduko da ordenagailuarekin konexioa egin bitartean.
Normalean egoera argia errotulagailu erretiluaren ondoan edo ADEren markoan kokatzen da:
Litekena da ikasgelako argiak itzaldu behar izatea edo pertsiana jaitsi behar izatea arbeleko irudiak behar bezala ikusteko. Ez da beharrezkoa gela ilunpean edukitzea, baina ilun xamar bai.
ADE-aren oinarrizko funtzioetako batzuk erakutsi beharko dizkiezu ikasleei, gero, beraien kabuz aurkez ditzaten egindako lanak. Azal iezaiezu nola ireki programa bat ADE-an, lehioetatik nola nabigatu eta nola pasa diapositibak. Arbel elkarrelagileak xagu eta teklatu batek egin ditzaketen funtzio berberak egin ditzake. Arbelaren gainean presio bat eginda, esatebaterako, saguaren klik baten efektu bera du. Jarraian eginiko bi presioekin, klik bikoitza eragiten da. Honetaz aparte, ADE-an proiektatzen den teklatu digitala erabil dezakezu.
Jarraian ordenagailuarekin egiten ditugun ekintza batzuk azalduko ditugu eta ADE- arekin dagokien metodoa:
Acción | Metodo |
Ikasleei ADE-aren oinarrizko erabilpena erakutsi diezunean, jar ezazu lanen aurkezpenerako orden bat. Eskatu lehen taldeari ADE-a erabiltzea beraien lana beste ikasleen aurrean aurkezteko.
Impress bat zabaltzeko, egin bi klik arbelean dagoen programaren ikonoan. Behin programa kargatu ondoren, aukeratu menu nagusian Fitxategia eta Ireki.
Aztertu ordenagailua eta aukeratu taldearen aurkezpena:
Aurkezpena pantaila osoan ikusi ahal izateko, aukeratu AurkezpenaImpress-en menu nagusian:
Hemendik aurrera, ikasleek pantaila elkarrelagilea sakatzen duten bakoitzean diapositiba berri bat agertuko da. Ikasleak beren esperimentua azaltzeaz bakarrik kezkatu beharko dira eta arbela sakatu diapositibak pasatzeko.
Sekuentzia didaktiko honetan, desagertzeko zorian dauden espezieak babesteko beharraz jendea ohartarazteko poster digital bat egitea proposatuko zaie ikasleei. Berez, disziplinarteko sekuentzia bat izango da, izan ere, Lengua eta Ingurune arloko edukiak jorratzen dituelako. Lehen jardueran, ikasleek, desagertzeko zorian dauden espezieei buruzko web gune bateko ideia nagusien laburpena egingo dute. Laburpen honetatik abiatuta, bigarren jardueran, tamaina ezberdineko posterrak egingo dira: informazio testuala, irudiak, bideoak, soinuak... Azken jardueran ikasleen lanak aurkeztu eta baloratuko dira. |
Sekuentzia didaktiko honen helburua laburpen teknikak hobetzea eta ikasleei publizitate hizkuntza erakustea da.
Sekuentzia didaktikoan zehar, ADE-a lehen jarduera zuzentzeko erabiltzea gomendatzen dizugu. Jarduera honetan desagertzeko zorian dauden animaliei buruzko web orri bat irakurtzea eta testuaren idea nagusiaren laburpen bat egitea eskatuko zaie. ADE-ari esker, web orrialdeko testua, arbelean proiektatu ahal izango duzu eta zuzenketarako eta ikasleek testua ondo ulertzeko beharrezkoak diren oharrak apuntatu.
Oharrak idaztea, arbelean gehien erabiliko duzun funtzioa da. Ohar hauek zurian dagoen pantaila batean edo edozein programen (nabigatzailea, testu prozesatzailea, aurkezpen argitaratzailea...) gainean idatzi daitezke. Oharrak kolore eta forma desberdinekoak izan daitezke eta disko gogorrean gorde daitezke beste momentu batean erabili ahal izateko.
Arbel elkarrelagilean oharrak idazteak, honetarako balioko dizu:
Eskola saioetan jarduerak zuzentzeko.
Ideia garrantzitsuak jasotzeko.
Ideia zein kontzeptuak errezago azaltzeko.
Pantailako zatiak nabarmentzeko.
etab
Oharrak sortu eta jarduerak arbel elkarrelagilearekin zuzendu.
Eskatu zure ikasleei sekuentzia didaktikoaren 1. Jarduera bakarka egiteko “Testu ekoizpena: del resumen al póster digital”. Zalantzak argitu. Ulertzen al dute testua ikasleek? Bereizten al dituzte ideia nagusiak eta bigarren mailakoak? Laburtu al dezakete testua esaldi motzetan?
Ikasleek jarduera bukatzen dutenean (35min), esaiezu klasea bukatu arte ariketa taldeka zuzenduko dutela eta bukaeran denon artean “Animales en extinción” izeneko testuaren laburpena egingo duzuela.
Piztu ordenagailua zein proiektorea eta ziurta ezazu ikasle guztiek ikusten dutela arbel elkarrelagilea. Itzal itzazu, behar bada, ikasgelako argiak.
Segidan, 1. Jarduerako testuaren ulermena fitxategia zabaldu. Arbel elkarrelagilean ikasleek bakarka laburtu duten testua agertuko da:
Egokitu irudia ikasle guztiek testua arazorik gabe ikus dezaten. Writer-en beheko alde batean zoom kontrolak aurkituko dituzu irudia handitu edo txikitzeko aukera emango dituenak:
Segidan ideia nagusiak bigarren mailako ideietatik bereiztuko ditugu arbelaren errotulagailuarekin. Eskatu ea ikasleren batek egin nahi duen edo bestela zeuk aukeratu.
Ideia nagusiak kolore berdez nabarmenduko ditugu eta bigarren mailako ideiak horiz. Errotulagailua erabiltzeko, aukera ezazu Notebook-en tresna barra mugikorrean, normalean arbelaren ezkerraldean egoten dena:
Errotulagailuaren ezaugarriak (kolorea, lodiera, efektuak...) aldatzeko sakatu makineria itxura duen ikonoa:
Ezaugarrien leihoan marra eta efektu ezberdinak aukeratu ahal izango dituzu:
Eskatu ikasle bolondresari testuaren ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak arbelean nabarmentzeko, ikastaldeak ikusgai izan dezan. Horretarako, beharrezkoa da tresna barra mugikorratik errotulagailu bat ateratzea eta arbela erakusle edo hatz batekin sakatzea. Automatikoki tinta digital geruza bat agertuko da testu prozesatzailean:
Ikasleak jarduea bukatzean, baloratu ezazue egindako lana. Egiaztatu ongi azpimarratu al diren ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak eta ea merezi duen aldaketarik egitea. Borratzaileaz, tintarekin azpimarraturiko guztia edo zati bat ezaba dezakezu. Hiru borratzaile desberdin erabil ditzakezu, ezabatu nahi duzun zatiaren arabera:
Nahi izanez gero, oharrak gorde ditzakezu pantaila kaptura batez. Modu honetan lana beste momentu batean aprobetxa dezakezu. Aware Tools-en barra mugikorrean, sakatu argazki kameraren ikonoa:
Automatikoki pantaila kaptura bat gauzatuko da eta Notebook-eko orrialde berri batean agertuko da. Orrialdea, disko gogorrean gorde dezakezu Fitxategia - Gorde honela… helbidea jarraituz:
Jarraian testua errotulagailuekin azpimarratu ondoren, eskatu beste bolondres bati paragrafo bakoitzaren ideia nagusia idatz dezala bigarren zutabean.
Testua arbel elkarreragiletik sartzeko tresna barra mugikorrean dagoen teklatu digitala erabil dezakezue:
Teklatu digitalak teklatu arruntak bezala funtzionatzen du. Ideia nagusiak testu-dokumentuan idazteko saka itzazu teklak arbel elkarreragilean:
Testua sartzeko beste aukera bat, idazkera antzemateko sistemaren bidez da. Testu prozesadore batzuk, esatebaterako, Micorsoft Word eta OpenOfficek, gure idazkera antzeman eta era automatikoan txerta dezakete dokumentuan.
Adibidez, bigarren zutabean, idatz ezazu errotulagailarekin paragrafo baten ideia nagusia. Jarraian barra mugikorrean Aware Tools, sakatu idazkera antzemateko ikonoa. Idazmoldea argia bada, testu prozesadoreak txertatuko ditu dokumentuan eskuz idatzi dituzun hitzak:
Testua azpimarratu eta ideia nagusiak jaso ondoren, laburpenari ekingo diogu. Eskatu ikasle bati bere laburpena arbel elkarreragilean idatz dezala.
Idatzi laburpena testu dokumentu berri batean. Teklatu digitala erabil dezakezue edo, azaldu dugun bezala, idazkera antzemateko sistema. Beharrezkoa bada, idazlanean leudekeen akats ortografikoen zuzenketak egiteko errotulagailu gorria erabil dezakezu.
Sekuentzia didaktiko honetan ikasleei kometa diseinatzaileak bihurtzea proposatuko zaie, poligonoak zein geometriari dagozkien edukiak jorratzeko.
Lehenengo jardueran ikasleek hainbat poligono mota aurkituko dituzte: triangeluak, laukiak, pentagonoak, hexagonoak, ea ... Bigarren jardueran laukien eta triangeluen ezaugarriak aztertuko dira Geogebra programaren bitartez. Azkenik, ikasleek jasotako edukiak aplikatuko dituzte triangelu zein laukiez osatutako kometak diseinatuz.
Sekuentzia didaktiko honen helburua zera da, geometriako ikasgai bat errazago ulertzea jarduera ludiko eta kontextualizatuen bitartez.
”Poligonoak” sekuentzia didaktikoko lehen jardueran, ikasleek poligono bat sortu eta bere elementuak (aldeak, erpinak, diagonalak...) lotu. Ariketa hau, Notebook-en arbel elkarreragilearen laguntzaz egitera animatzen zaitugu. tresna honekin, eskuhartze handiagoko jarduera bat sortzeko aukera izango baituzu.
Arbel elkarreragilearekin, irudiak, bideoak eta soinudun artxiboak bezalako objektu digital ezberdinak sortu eta argitara daitezke. Notebook-a helburu honentzat bereziki sorturiko heziketa softwarea da. Tailer honetan, arbel elkarreragilea poligonoak sortzeko nola erabiltzen den erakutsiko dizugu.
Ikasleek poligonoei buruz duten ezagupenekin hasiko dugu sekuentzia didaktikoa. Ba al dakizue zer den poligono bat? Zeintzuk dira poligono baten ezaugarriak? Ze poligono mota daude? Gogorarazi iezaiezu, poligonoekin zerikusia duten beste jarduera batzuk egin zenituztela eta azaldu iezaiezu zein izango den hurrengo hiru saioetarako plana.
Jarraian eskatu ikasleei 1. jarduerako bi ariketak egiteko. Bi ariketa hauek sekuentzia didaktikoaren beharrezko kontzeptuak aurkezteko eta kontextualizatzeko balio dute: poligono motak, poligonoen oinarrizko elementuak...
Nahi baduzu, sekuentzia didaktikoan agertzen den “Poligonoak” aurkezpena erakuts diezaiekezu, arbel elkarreragilearekin.
Sekuentzia didaktikoaren beharrezko kontzeptuak azaldu ondoren, kontzeptu hauek ordezkatzen dituzten poligonoak egin ditzakezue arbel elkarreragilean. Notebook-en, arbel elkarreragilearekin poligonoak egiteko tresna ugari aurkituko diuzue:
Formen tresna .
Poligono erregularren tresna .
Formak antzemateko tresna.
Graduatzaile-kartaboia.
Piztu ordenagailua eta arbel elkarreragilea. Saia zaitez ikasle guztiek arbela ondo ikusi dezaten. Beharrezkoa baldin bada itzali ikasgelako argiak.
Ireki Notebook programa. Windows-en hasiera menuan aurkituko duzu, SMART-Technologies karpeta barruan:
Segidan, poligonoak sortzeko, Notebook-en erraminten funtzionamendua erakutsi beharko diezu:
Formen tresna
Formen tresnarekin lau poligono mota sor daitezke: triangelu, laukiak, pentagonoak eta hexagonoak. Horretarako, aukeratu tresna barrako ikonoa:
Ondoren, mugitu hatza edo erakuslea arbel elkarreragilean zehar nahi duzun forma aurkitu arte:
Poligonoa sortu ondoren, erakuslearekin aukeratu eta goiti-beherako menuan sakatzen baduzu, kopiatzeko, bikoizteko, biratzeko edo bere ezaugarriak zehazteko aukerak izango dituzu:
“ Ezaugarriak… ” aukerarekin, marra itxura eta kolorea aldatzea dago eta honako emaitza emango luke:
Poligono erregularren tresna
Notebook-en poligono erregularrak sortzeko tresna berezi bat aurkituko duzu. tresna honekin hamabost alderainoko poligonoak sor daitezke. Aukeratu poligono mota tresna barran eta Notebook-eko lan eremuan marrazki bat egin:
Lehen bezala, beste aukeren artean poligonoa kopiatu dezakezu, biratu edo bere ezaugarriak aldatu.
Poligono erregularren tresna aurkitu ezean, tresna barra pertsonalizatu beharko duzu helbide honi jarraituz Ikusi - Tresna barra pertsonalizatu….
Formak antzemateko tresna
Notebook-arekin poligonoak sortzeko beste modu bat, formak antzemateko tresnarena da. Tresna honekin, lan eremuan poligonoa sor dezakezu, eskuz gora, eta Notebook-ek automatikoki egokituko ditu bere alde eta erpinak.
Aukeratu formak antzemateko erraminta tresna barran eta marraztu poligono bat lan eremuan. Poligonoaren alde eta erpinak argi marraztu badira, Notebook-ek segituan ezagutuko du forma. Kasu honetan, triangelu bat:
Formak antzemateko tresna honekin sorturiko formak lehen azaldu den bezala alda daitezke. Poligonoa sortu ondoren, kopiatu, pegatu, bere propietateak aldatu... egin dezakegu.
Graduatzaile-Kartaboia
Azkenik Graduatzaile-Kartaboia dugu, marra zuzenak eta angelu zehatzak marrazteko balio diguna.
Graduatzaile-Kartaboia neurketa tresnekin batera aurkituko duzu, Notebook-en tresna barran:
Graduatzaile-Kartaboiak duen zirkuluerdian klik egiten baduzu, tresna handitu edo txikitzeko aukera izango duzu:
Graduatzaile-Kartaboiaren kanpoko aldean sakatzen baduzu, tresna bira dezakezu nahi duzun angelua lortu harte:
Errotulagailu batekin erregela bat erabiltzen ariko bagina bezalako marrak sortu daitezke:
Tresna hauen funtzionamendua ezagutu ondoren, arbel elkarreragilea erabili dezakezue lehenago aurkeztu dituzuen kontzeptuen poligonoak marrazteko. Eskatu, banan banan, zure ikasleei ADE-a erabiltzeko eta hurrengo forma hauek marrazteko, adibidez:
Triangelu angeluzuzen bat .
Triangelu erregular bat.
Angelu bat 30º-koa duen triangelu bat.
Karratu irregular bat.
Pentagono ganbil bat.
etb
Notebook-eko orrialdea erabili dezakezue marrazki bakoitzarentzat eta izenburu edo deskripzio bat txertatu. Modu honetan, klase bukaeran, sekuentzia didaktikoaren oinarrizko kontzeptuak izango dituen aurkezpen bat lortuko duzue:
Notebook-eko alboko barran, lanaren orrialde guztiak ikus ditzakezu. Orrialde berri bat gehitzeko, tresna barran dagokion ikonoa aukeratzea besterik ez duzu:
Azkenik, gorde ezazu lana disko gogorrean (Artxiboa - Gorde honela… ). Hemendik aurrera ikasleen oroimena berreskuratzeko erabili ahal izango duzu aurkezpen hau.
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/