KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
Mapa Konpetentziala
2 de 29
0%

Mapa Konpetentziala

IKT Konpetentziak* (ardatzetan sailkatuak)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Didaktika, pedagogia eta kurrikuluma

C. Hiritartasun Digitala

G4. Tutorialaren definizioa ulertzeko gai izan eta edozein IKT baliabide ikasteko laguntza bezala erabiltzea.

G9. Oinarrizko Hardware baliabideak maneiatzea eta gailu berriei begira jarrera irekia izatea, eskolan duen potentzialtasun eta aplikabilitatearen antzekotasun eta desberdintasunak ezartzen saiatzeko.

D2. Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten ikaskuntza-giroak garatzea; ikasleek beren esperientziak eta beren helburuak diseinatu eta beren jardunak ebaluatuko dituzte IKT baliabideak erabiliz.

D4Ikasleengan XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. Besteak beste, honako trebetasun hauek landuko dira: lankidetza, lan- taldea, pentsamendu kritikoa, arazoei irtenbidea ematea, enpatia eta sormena, betiere IKT baliabideak erabiliz.

D7. 2Dko edo 3Dko irudikapenen bitartez abstraktua konkretu bihurtzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea.

D8Sistemak, fenomenoak, prozesuak eta gertaerak modelatzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea.

D9. Ikasleengan hausnarketa sustatzea, kontzeptuak aditzera eman eta argitzea, estrategiak planifikatzea eta aurkeztutako arazoak identifikatu eta haietarako irtenbideak ebaluatzea ahalbidetzen duten lankidetzazko IKT baliabideak erabiliz.

D12. Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu eta modelatzen duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

D13. IKTak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea, besteak beste elkarrekintzazko atlasak, erakustaldiak, animazioak, simulazioak eta ariketak diseinatzeko.

IKT Baliabideak

  • Arbel digital elkarreragilearen ezaugarri nagusiak, funtzioak eta beharrezko elementuak.
  • Notebook 10 softwarearen ezaugarri eta funtzionaltasunak (Smart ADE-erako)
  • Notebook hezkuntza softwarearen ezaugarriak eta ikaskuntza jarduerak.
  • Jarduera trukaketen web gunearen funtzionamendua (SMARTexchange).
  • ADE-aren erabilpenaren adibideak sekuentzia didaktiko baten testuinguruan.

Gutxieneko gaitasunak

  • Informatika gailuen eta sistema eragileen oinarrizko kontzeptuak.
  • Karpeta eta artxiboen erabilpena.

Ebaluazio Irizpideak

  • Testuak erraztasunez idatzi eta irudiak txertatzen jakin SMART Notebook artxibo batean.
  • Tresna panela arinkortasunez erabili.(errotulagailua, lupa, erakuslea, taulak, teklatua...)
  • Notebook 10-aren aplikazio desberdinak erabili.(Grabatzailea, pantaila atzemantzailea, erreflektorea...)
  • Heziketa softwarea frogatu (lan gune desberdinak zehaztu, objektua txertatu edo maneiatu...)
  • Herrialde eta gaiaren arabera baliabideak bilatu SMART exchange web gunean.

* "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest