KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
1 JARDUERA: Materiaren aldaketa
21 de 29
0%

1 JARDUERA: Materiaren aldaketa

Sekuentzia didaktikoaren aurkezpena.

Sekuentzia didaktiko honetan, ikasleei bi esperimentu egitea proposatzen zaie, bat material likidoekin eta bestea solidoekin. Lehen esperimentuan, ikasleek likido batek tenperatura baxuetan jarrita nola erreakzionatzen duen ikusi behar dute. Bigarrenean ordea, ikasleek fruta bat zatitan moztuta eta oxidazio prozesuan jartzean gertatzen dena behatu beharko dute.

Lauzpabost kideetako taldeetan banaturik, ikasleek esperimentu hauen aldaera bat burutu beharko dute.

Sekuentzia didaktikoaren helburua zera da, praktika zehatz baten bitartez, ikasleak aldaketa fisiko eta kimikoak bereizten ulertzea. Esperimentuak egin eta hasierako hipotesia egiaztatu ondoren, ikasleek aurkezpen bat sortuko dute Impress programarekin eta ikastaldearen aurrean aurkeztuko dute sekuentzia didaktikoaren amaieran.

ADE-aren integrazioa sekuentzia didaktikoan.

Sekuentzia didaktiko honetan, ADE-a ikasleek egindako esperimentuen aurkezpenak proiektatzen erabiltzea gomendatzen dizugu.

Ordenagailuz eta proiektorez egiten diren aurkezpenetan ez bezala, ADEkin aurkezpen dinamikoagoak eta pertsonengan zentratuagoak burutu daitezke, izan ere gailu honek teklatuaren zein saguaren menpekotasuna deusestatzen du. Erakusle batekin edo hatzarekin pasa daitezke diapositibak, ordenagailuaren beharrik gabe eta entzulegoari bizkarra eman gabe.

Ikasgelan aurkezpenak egitea ADE-aren oinarrizko funtzioetako bat da, eta zera ahalbidetzen digu:

  • Ikas-prozesuan ikasleen parte hartzea indartzea.

  • Ikasleen komunikazio trebetasunak hobetzea.

  • Eduki multimediak ikasgelan integratzea.

  • Lankidetza ikaskuntza eta autonomia bultzatzea.

Arbel elkarrelagilearekin aurkezpenak egitea.

Lanen aurkezpena hasi aurretik, gogorarazi ikasleei Arbel Elkarreragilea ez dela xedea, baizik eta lana azaltzeko bitartekoa. Ardura zaitez ez diotela garrantzi gehiegi ematen eta kezka daitezela beraien lana arinago eta atseginago burutzen.

Azal iezaiezu ikasleei aho komunikazioaren oinarrizko teknika batzuk:

  • Egitura bati jarraitu: sarrera, garapena eta ondorioa.

  • Ahotsaren tonu ozena eta lasaia bilatu.

  • Begirada ikaskide guztiei zuzendu.

  • Toki finko batean mantendu, alferrikako mugimenduak sahiestuz.

  • Eskuak gehiegi ez mugitu.

  • etab

Segidan, ziurtatu arbel elkarreragilearen elementu guztiak konektaturik daudela eta ondo dabiltzala:

  1. ADE-a eta proiektorea ordenagailura egon behar dira konektatuta. Arbela eta proiektorea kable batez edo kablerik gabeko sistema batez(BlueTooth), konekta daitezke.

  2. Piztu proiektorea eta segidan ordenagailua. Arbel Elkarreragilea ordenagailutik elikatzen denez automatikoki piztuko da. Arbelaren argia gorria mantenduko da ordenagailuarekin konexioa egin bitartean.

Normalean egoera argia errotulagailu erretiluaren ondoan edo ADEren markoan kokatzen da:

Luz de estado al lado de la bandeja de rotuladores

Egoera argia errotulagailu erretiluaren ondoan.

Luz de estado en el marco de la pizarra interactiva

Egoera argia arbel elkarrelagilearen markoan.

  1. Beharrezkoa bada erregistra zaitez sistema eragilean. Arbel elkarrelagilearen egoera argia berde kolorekoa denean, konexioa ezarrita eta erabiltzeko prest egongo da.

Litekena da ikasgelako argiak itzaldu behar izatea edo pertsiana jaitsi behar izatea arbeleko irudiak behar bezala ikusteko. Ez da beharrezkoa gela ilunpean edukitzea, baina ilun xamar bai.

ADE-aren oinarrizko funtzioetako batzuk erakutsi beharko dizkiezu ikasleei, gero, beraien kabuz aurkez ditzaten egindako lanak. Azal iezaiezu nola ireki programa bat ADE-an, lehioetatik nola nabigatu eta nola pasa diapositibak. Arbel elkarrelagileak xagu eta teklatu batek egin ditzaketen funtzio berberak egin ditzake. Arbelaren gainean presio bat eginda, esatebaterako, saguaren klik baten efektu bera du. Jarraian eginiko bi presioekin, klik bikoitza eragiten da. Honetaz aparte, ADE-an proiektatzen den teklatu digitala erabil dezakezu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest