KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
ADE-aren ezaugarri nagusiak
3 de 29
0%

ADE-aren ezaugarri nagusiak

Definizioa

Pizarra Digital Interactiva

Arbel digital elkarreragilea dimentsio ezberdineko pantaila sentikor bat da, behin ordenagailu eta proiektore batera konektatuta, irakaskuntzan tresna potentea bihurtzen dena. Bertan arbel arruntaren erabilpena sistema multimedia berriekin konbinatzen da eta IKTarenak.

Pantaila elementu oso gogorra da eta ikasgelan integratzeko aproposa. Proiektatzen den edozein baliabide digital kontrolatu, sortu eta aldaraztea ahalbidetzen du erakuslea edo hatza erabiliz. Halaber, edozein ohar edo aldaketa gorde daiteke eta gero inprimatu eta zabaldu.

Elementuak

Arbel digital elkareragile baten instalazioak elementu hauek izan behar ditu:

  • Ordenagailu multimedia bat bere disko gogorrean duen informazio guztia erreproduzitzeko gai dena.
  • Proiektorea, ordenagailuko informazioa arbelean erreproduzitzeko.
  • Arbel Digital Elkarreragile bat, non ordenagailuaren irudia proiektatzen den eta erakusle edo hatz batez kontrola daitekeen.
  • Ordenagailuaren eta Arbel Digital Elkarrelagilearen komunikazioa kudeatuko duen softwarea.

Funtzionamendua

Funcionamiento de la Pizarra Digital Interactiva

Arbel Digital Elkarrelagilearen funtzinamendua honako irudi honetan islatzen da:

  1. Arbel Digital Elkarrelagilea kable edo haririk gabeko sistema baten bidez dago konektatua ordenagailura. Arbeletik ordenagailuaren funtzio guztiak kontrola ditzakegu: programa eta aplikazioak zabaldu, audio eta bideoa erreproduzitu...
  2. Ordenagailuak proiektoreari bidaltzen dio informazioa.
  3. Proiektoreak arbelean erreproduzitzen ditu irudiak, horrela ekipoa kontrolatzen duen pertsonak denbora errealean ikus dezake nola interpretatzen dituen ordenagailuak bere mugimenduak.

Motak

Arbelak, teknologia motaren arabera hiru motetan sailkatzen dira:

  • Ukimen Arbelak. Arbel mota hauek ukipenari sentikorrak diren geruza bat dute. Gainazal hauek edozein objekturekin eginiko presioa atzematen dute, errotulagailu batetik hasita hatz bateraino.
  • Arbel elektromagnetikoak. Arbel hauek erresoluzio altua eta informazio abiadura handia bermatzen duten digitalizazio elektromagnetikoko teknologia erabiltzen dute.
  • Infragorri/ultrasoinu arbelak. Arbel hauek infragorriak eta ultrasoinuak erabiltzen dituzte idazki eta oharrak jasotzeko. Merkeagoak dira baino hauskorrak eta aukera gutxiagorekin.

Onurak

Arbel elkareragileen erabilpenak onura ugari ekar diezazkie irakasle zein ikasleei. Aukera anitz dituen teknologia bat da, ezagupen handiak eskatzen ez dituena eta hezkuntza maila guztietan aplika dezakeguna. Informatikan oinarrizko ezagutzak dituen edozein irakaslek erabil dezake arbel digital elkarrelagilea bere lanean.

Beste aukeren artean, Arbel Digital Elkarrelagileak zera ahalbidetzen du:

  • Berrikuntza progresiboa irakas-praktikan.
  • Ikasleen arreta eta motibazio hobea.
  • Aniztasunaren tratamendu eraginkorragoa, bereziki ezintasun edota ikasteko zailtasunak dituzten ikasleekin.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest