KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
Beste ekintza batzuk: Notebook SMART software hezitzailearen erabilpena
15 de 29
0%

Beste ekintza batzuk: Notebook SMART software hezitzailearen erabilpena

Objektu berriak gehitu Notebook-en

Notebook-en hasierako instalazioan datozen objektu digitalez aparte, ahal da txertatu gure artxiboetako objektuak. Horretarako, galeria irtengune barruan alboko barran dagoen erramienta itxuradun ikonoan sakatuko dugu. Segidan,Gehitu Beste Fitxategiak Nire Edukira… aukeran egingo dugu klik :

Menú Agregar otros archivos a Mi contenido

“Bilatu hemen” lehioan Notebook-era txertatu nahi dugun objektu digitala aukeratuko dugu. Ireki aukera klikatu ondoren, artxiboa Edukia karpetan agertuko da eta klaseko edozein jardueretan erabili ahal izango dugu.

Agregar objeto a Mi contenido

Objektuak maneiatu

Objektu bat lan eremura mugitu ondoren, modu ezberdinetan maneia dezakegu.

Objektuaren gainean agertzen den botoi berdea aukeratzen badugu, iraultzeko aukera izango dugu:

Voltear objeto

Behean eskuinaldean dagoen botoi grisarekin, objektuaren tamaina alda dezakegu:

Cambiar tamaño del objeto

Azkenik, objektuaren goialde eskuinean klikatzean agertzen den goitibehera menuan, objektua kopiatu, itsasi, ezabatu edota gardentasuna gehitzeko aukerak izango ditugu:

Opciones para manipular el objeto

Lan eremua aldarazi

Notebook-en beste aukera interesgarri bat, lan eremuaren hondoa aldatzerena da. Modu honetan, gelako apainketa aldatzea izango dugu burututako jardueren arabera. Ikastaldearen aldartearen arabera edo edukien arabera hondo alaiagoak edo zurrunagoak erabil ditzakegu.

Lan eremuaren hondoa aldatzeko, aukeratu alboko barran beheko irtengunea. Irtengune honetan hondo mota ezberdin aukera ditzakezu (solidoa, degradatua, trama edo irudiekin) pantailarako:

Cambiar el fondo del área de trabajo

Ekintza hau burutzeko, ezin da egon objekturik aukeratuta lan eremuan.

 

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest