3. JARDUERA. Poligonoak
ADE-arekin objektu digitalak sortu
Ikasleek poligonoei buruz duten ezagupenekin hasiko dugu sekuentzia didaktikoa. Ba al dakizue zer
den poligono bat? Zeintzuk dira poligono baten ezaugarriak? Ze poligono mota daude? Gogorarazi iezaiezu, poligonoekin zerikusia
duten beste jarduera batzuk egin zenituztela eta azaldu iezaiezu zein izango den hurrengo hiru saioetarako plana.
Jarraian eskatu ikasleei 1. jarduerako bi ariketak egiteko. Bi ariketa hauek sekuentzia didaktikoaren
beharrezko kontzeptuak aurkezteko eta kontextualizatzeko balio dute: poligono motak, poligonoen oinarrizko elementuak...
Nahi baduzu, sekuentzia didaktikoan agertzen den “Poligonoak” aurkezpena erakuts diezaiekezu, arbel elkarreragilearekin.
Sekuentzia didaktikoaren beharrezko kontzeptuak azaldu ondoren, kontzeptu hauek ordezkatzen dituzten
poligonoak egin ditzakezue arbel elkarreragilean. Notebook-en, arbel elkarreragilearekin poligonoak egiteko tresna ugari
aurkituko diuzue:
Piztu ordenagailua eta arbel elkarreragilea. Saia zaitez ikasle guztiek arbela ondo ikusi dezaten.
Beharrezkoa baldin bada itzali ikasgelako argiak.
Ireki Notebook programa. Windows-en hasiera menuan aurkituko duzu, SMART-Technologies karpeta barruan: