KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
5 de 29
0%

Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook

B) Erabilpenaren adibideak eta oinarrizko mugimenduak

Notebook softwarea helburu bat baino gehiago dituzten erramientez osatua dago.

Alde batetik, hardwarea kontrolatzeko tresna batzuk aurkituko ditugu, konexio laguntzailea edo Arbel Digital Elkarrelagilearen orientatzailea.

Beste alde batetik tresna mugikorrak ditu, ordenagailuko ohiko programetan mugimenduak egiteko balio dutenak, hala nola, oharrak sortu edo pantailako zati bat nabarmendu.

Azkenik, Notebook aplikazioa dugu, bereziki hezkuntzan erabiltzeko egina, eduki digitalak aurkeztu eta maneiatzeko balio duena: bideoak, irudiak, audio artxiboak... Arbel arrunta bezala ere erabil dezakegu aplikazioa.

Tutorial honetan,Notebook-arekin lan egiteko oinarrizko mugimendu batzuk aurkeztuko ditugu.

Pantaila orientatu edo kalibratu

Notebook instalatu ondoren egin beharko duzun lehenetariko ekintza Arbel Digital elkarrelagilea orientatzea izango da. Arbela orientatzea nahitaezkoa da, bestela zure ordenagailuak ezin du jakin arbeleko zein puntu ari zaren ikutzen. Arbela tokiz mugitzen duzun bakoitzean edo Notebook berri bat instalatzen duzun bakoitzean egin beharko duzu ekintza hau.

Arbela orientatzeko zabaldu Notebook-eko Ongietorri atala, instalatu duzun karpetan dagoena. Segidan Orientatu aukera hautatu:

Opción Orientar la pizarra de Notebook

Orientazio prosezua Arbel Digital Elkarrelagilearen goialdean ezkerrean hasten da. Gurutze batez adierazitako puntuak sakatu beharko dituzu. Segundu gutxitan arbela orientaturik eta erabiltzeko prest egongo da.

Notebook-aren oinarrizko funtzioak

Notebook-ak aurkezten dituen oinarrizko tresna k ezagunak egiten dira irudian ikusten den bezala:

Proceso de orientación de la pizarra de Notebook

1: Aurrera/Atzera Notebook dokumentu batean aurrera edo atzera egiteko balio digu.

2: Orrialde berria orrialde berri bat sortzen du gure dokumentuan momentu horretan gauden gunetik hasita.

3: Zabaldu Gordeta dugun Notebook 10 dokumentu bat zabaltzea ahalbidetzen digu.

4: Gorde dokumentua gure ordenagailuan gordetzea ahalbidetzen digu.

5: Inprimatu inprimatzeko balio digu.

6: Itsatsi lehenagotik kopiatu dugun informazio multzo bat txertatzea ahalbidetzen digu.

7: Desegin/Berregin Notebook 10-ean pauso bat aurrera edo atzera egitea ahalbidetzen digu.

8: Ezabatu Aukeraturiko elementuak ezabatzeko aukera ematen digu.

9: Pantailaren itzala Arbelaren zati bat edo guztia iluntzen du, beranduago erakutsi ahal izateko. Horrela asmakizunak egin ditzakegu ikasleentzat:

Efecto Sombra de pantalla

10: Pantaila osoa edukiak inolako programetako menurik gabe ikusteko aukera ematen du.

11: Orrialde bikoitza bi orrialde pantailan ikustea ahalbidetzen digu.

Programa honetan trebatu nahi baduzu bideotutorial hauek kontsulta ditzakezu:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest