KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
3. JARDUERA. Poligonoak
29 de 29
0%

3. JARDUERA. Poligonoak

Formak antzemateko tresna

Notebook-arekin poligonoak sortzeko beste modu bat, formak antzemateko tresnarena da. Tresna honekin, lan eremuan poligonoa sor dezakezu, eskuz gora, eta Notebook-ek automatikoki egokituko ditu bere alde eta erpinak.

Aukeratu formak antzemateko erraminta tresna barran eta marraztu poligono bat lan eremuan. Poligonoaren alde eta erpinak argi marraztu badira, Notebook-ek segituan ezagutuko du forma. Kasu honetan, triangelu bat:

Reconocimiento de forma

Formak antzemateko tresna honekin sorturiko formak lehen azaldu den bezala alda daitezke. Poligonoa sortu ondoren, kopiatu, pegatu, bere propietateak aldatu... egin dezakegu.

Graduatzaile-Kartaboia

Azkenik Graduatzaile-Kartaboia dugu, marra zuzenak eta angelu zehatzak marrazteko balio diguna.

Graduatzaile-Kartaboia neurketa tresnekin batera aurkituko duzu, Notebook-en tresna barran:

Herramienta Transportador-cartabón

Graduatzaile-Kartaboiak duen zirkuluerdian klik egiten baduzu, tresna handitu edo txikitzeko aukera izango duzu:

Cambiar tamaño de la herramienta

Graduatzaile-Kartaboiaren kanpoko aldean sakatzen baduzu, tresna bira dezakezu nahi duzun angelua lortu harte:

Rotar la herramienta

Errotulagailu batekin erregela bat erabiltzen ariko bagina bezalako marrak sortu daitezke:

Crear líneas rectas con un rotulador

Tresna hauen funtzionamendua ezagutu ondoren, arbel elkarreragilea erabili dezakezue lehenago aurkeztu dituzuen kontzeptuen poligonoak marrazteko. Eskatu, banan banan, zure ikasleei ADE-a erabiltzeko eta hurrengo forma hauek marrazteko, adibidez:

  • Triangelu angeluzuzen bat .

  • Triangelu erregular bat.

  • Angelu bat 30º-koa duen triangelu bat.

  • Karratu irregular bat.

  • Pentagono ganbil bat.

  • etb

Notebook-eko orrialdea erabili dezakezue marrazki bakoitzarentzat eta izenburu edo deskripzio bat txertatu. Modu honetan, klase bukaeran, sekuentzia didaktikoaren oinarrizko kontzeptuak izango dituen aurkezpen bat lortuko duzue:

Título y descripción del polígono

Notebook-eko alboko barran, lanaren orrialde guztiak ikus ditzakezu. Orrialde berri bat gehitzeko, tresna barran dagokion ikonoa aukeratzea besterik ez duzu:

Icono para añadir una nueva página

Azkenik, gorde ezazu lana disko gogorrean (Artxiboa - Gorde honela… ). Hemendik aurrera ikasleen oroimena berreskuratzeko erabili ahal izango duzu aurkezpen hau.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest