KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
2 JARDUERA El resumen - Laburpena
25 de 29
0%

2 JARDUERA El resumen - Laburpena

Eskatu ikasle bolondresari testuaren ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak arbelean nabarmentzeko, ikastaldeak ikusgai izan dezan. Horretarako, beharrezkoa da tresna barra mugikorratik errotulagailu bat ateratzea eta arbela erakusle edo hatz batekin sakatzea. Automatikoki tinta digital geruza bat agertuko da testu prozesatzailean:

Capa de tinta sobre el texto

Ikasleak jarduea bukatzean, baloratu ezazue egindako lana. Egiaztatu ongi azpimarratu al diren ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak eta ea merezi duen aldaketarik egitea. Borratzaileaz, tintarekin azpimarraturiko guztia edo zati bat ezaba dezakezu. Hiru borratzaile desberdin erabil ditzakezu, ezabatu nahi duzun zatiaren arabera:

Tipos de borradores

Nahi izanez gero, oharrak gorde ditzakezu pantaila kaptura batez. Modu honetan lana beste momentu batean aprobetxa dezakezu. Aware Tools-en barra mugikorrean, sakatu argazki kameraren ikonoa:

Botón de captura de pantalla

Automatikoki pantaila kaptura bat gauzatuko da eta Notebook-eko orrialde berri batean agertuko da. Orrialdea, disko gogorrean gorde dezakezu Fitxategia - Gorde honela… helbidea jarraituz:

Menú Guardar

Jarraian testua errotulagailuekin azpimarratu ondoren, eskatu beste bolondres bati paragrafo bakoitzaren ideia nagusia idatz dezala bigarren zutabean.

Testua arbel elkarreragiletik sartzeko tresna barra mugikorrean dagoen teklatu digitala erabil dezakezue:

Teclado digital de Notebook

Teklatu digitalak teklatu arruntak bezala funtzionatzen du. Ideia nagusiak testu-dokumentuan idazteko saka itzazu teklak arbel elkarreragilean:

Tecleando en la Pizarra Interactiva

Testua sartzeko beste aukera bat, idazkera antzemateko sistemaren bidez da. Testu prozesadore batzuk, esatebaterako, Micorsoft Word eta OpenOfficek, gure idazkera antzeman eta era automatikoan txerta dezakete dokumentuan.

Adibidez, bigarren zutabean, idatz ezazu errotulagailarekin paragrafo baten ideia nagusia. Jarraian barra mugikorrean Aware Tools, sakatu idazkera antzemateko ikonoa. Idazmoldea argia bada, testu prozesadoreak txertatuko ditu dokumentuan eskuz idatzi dituzun hitzak:

Reconocimiento de escritura manual

Testua azpimarratu eta ideia nagusiak jaso ondoren, laburpenari ekingo diogu. Eskatu ikasle bati bere laburpena arbel elkarreragilean idatz dezala.

Idatzi laburpena testu dokumentu berri batean. Teklatu digitala erabil dezakezue edo, azaldu dugun bezala, idazkera antzemateko sistema. Beharrezkoa bada, idazlanean leudekeen akats ortografikoen zuzenketak egiteko errotulagailu gorria erabil dezakezu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest