KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Netbook Eskola 2.0
Windows XP sistema eragilea
9separador_indice_X_de_N13
0%

Windows XP sistema eragilea

Windows XP Microsoft konpainiaren sistema eragilearen bertsiorik hedatuena da. 2001. urtean agertu zen, eta, kalkuluen arabera, gaur egun sistema eragile horren 400 milioi kopia baino gehiago daude mundu osoan.

Windows XPren ondoren, Microsoftek Windows Vista eta Windows 7 aurkeztu ditu. Nolanahi ere, Windows XPk ordenagailu askotan instalatuta egoten jarraitzen du, eta Microsoftek laguntza teknikoa eta eguneratze berriak bermatu ditu hurrengo bost urteetarako.

Logo Windows XP

Windows XPk bere errendimendu onari eta egonkortasunari esker lortu du, batez ere, arrakasta paregabe hori. Windows XPk ongi funtzionatzen du potentzia gutxiko prozesadoreetan, adibidez, Eskola 2.0. Netbooken prozesadorean. Gainera, sistema eragile horren irudiek intuizioz jokatzeko aukera ematen dute, eta hori oso egokia da esperientziarik gabeko erabiltzaileentzat.

Windows XPren ahulguneetako bat segurtasunean hutsegiteak izatea da. Segurtasun sendoa ez duenez, birusek, troiarrek eta harrek erraz erasotzen diote. Sistema eragile hori erabiltzeko, antibirus bat instalatu behar da, eta horrek pixka bat moteldu dezake ordenagailuaren funtzionamendua. Eskola 2.0 Netbookek Avira antibirusa dauka lehenespenez.

Windows XPren mahaigaina

Windows XPren mahaigainak honako itxura hau du:

Escritorio de Windows XP

  1. Ezkerreko beheko izkinan Inicio menua dago, eta menu horrek sistema eragilean instalatutako programa eta funtzionalitate guztietara sartzeko aukera ematen digu. Menu horretatik hainbat gauza egin ditzakegu: programak exekutatu, kontrol-panelera joan, disko gogorra arakatu, sistema itzali...

  2. Tresna-barran, aktibo dauden programetako leiho guztiak ikus daitezke. Leihoak maximizatu eta ikonotu egin daitezke txandaka, saguko botoi nagusiarekin hautatzen baditugu.

  3. Eskuineko beheko izkinan, jakinarazpen-area dago, eta era askotako informazioa erakusten du, adibidez, sarerako konexioa, bateriaren egoera, erabilgarri dauden eguneratzeak edota segurtasun-alertak. Jakinarazpen-area noizean behin berrikustea komeni da, sistema eguneratuta eta seguru edukitzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Equipo Itinerarium
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable