Ibilbidea
Zer egingo dugu?
Eskola 2.0 proiektuaren oinarrizko tresna da Netbook; ordenagailu txiki bat da, eta ikasturte osoan erabiliko
duzu. Eskola 2.0 Netbook gailu arina da, hamar hazbeteko pantaila du, eta bi kilogramo baino gutxiagoko pisua. Dena den, tresna
sendoa eta trinkoa da, eta hondatzeko beldurrik gabe eraman eta erabil daiteke. Dituen ezaugarriei esker, ikasleentzako tresna
paregabea da, eta berehala ohituko dira hura erabiltzera; eskola-materialaren zati bihurtuko da.
Tutorial honetan Eskola 2.0 Netbooken ezaugarri teknikoak ezagutuko dituzu, eta gomendio batzuk emango
dizkizugu ekipoaren bizitza baliagarria luzatzeko. Horrez gain, Netbookek lehenespenez dituen bi sistema eragileak ere aurkeztuko
dizkizugu: Ubuntu 9.04 eta Windows XP.
Zer urrats egingo ditugu?
Eskola 2.0 aurkezteko, edukien egitura hau erabiliko dugu:
-
Eskola 2.0 Netbooken ezaugarri teknikoak.
-
Eskola 2.0 Netbook ongi erabiltzeko gomendioak.
-
Sistema eragilea hautatzea abiatze-menuan.
-
Ubuntu 9.04 sistema eragilea.
-
Windows XP sistema eragilea.
-
Eskola 2.0. Netbooken aplikazioak.
Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?
Kapsula-lantegiko edukiekin, lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuari begira, formatu desberdinak
konbinatuko ditugu:
-
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
-
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
-
Atal batzuei buruzko bideo-tutorialak.