Windows XP sistema eragilea
Nola bila dezaket fitxategi bat Windows XPn?
Fitxategi bat bilatzeko Windows XPn, hautatu Inicio menua, eta, horren ondoren, Buscar
(Bilatu) aukera:
Windows XPko bilaketa-tresna irekiko da, eta bilaketa-mota hauen artean aukeratzeko
aukera emango digu: Irudiak, musika edo bideoa; Dokumentuak; Fitxategi eta karpeta guztiak; eta Ekipoak edo pertsonak. Bilaketa-mota
hautatu ondoren, sartu bilaketa-irizpideak eta sakatu bilaketarako botoia. Emaitza guztiak alboko leihoan agertuko dira:
Nola alda dezaket Windows XPren itxura?
Windows XPren itxura aldatzeko, Panel de control kontrol-panelera joan beharko
duzu Inicio menutik. Windows XPko oinarrizko tresna bat da kontrol-panela, eta sistema
eragileko aukera gehienak konfiguratzeko balio digu: itxura, energia aurreztea, segurtasuna...
Kontrol-panelaren barruan, hautatu Vista por categorías (Kategorien araberako
ikuspegia) aukera, eta, horren ondoren, Apariencia y temas (Itxura eta gaiak) ikonoa.
Windows XPren itxura aldatzeko zenbait modu daude: ekipoaren gaia alda dezakezu,
mahaigainerako beste atzealde bat aukeratu, pantaila-babesle bat erabili edo pantailaren bereizmena aldatu. Hautatu nahi duzun
zeregina, eta egin aldaketak Propiedades de pantalla (Pantailaren propietateak) leihotik:
Behin aldaketak egindakoan, sakatu Aplicar (Aplikatu) aukera.