KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Netbook Eskola 2.0
Sistema eragilearen aukeraketa abiarazteko menuan
4separador_indice_X_de_N13
0%

Sistema eragilearen aukeraketa abiarazteko menuan

Eskola 2.0 Netbookek bi sistema eragile hauek izan ohi ditu: Ubuntu 9.04 eta Windows XP. Sistema horietako bakoitzak bere aldetik funtzionatzen du, disko gogorrean isolatuta dagoen zati batean. Windowseko konfigurazio-akats batek, adibidez, ez du inolako eraginik izango Ubuntun. Gainera, arrazoiren batengatik ezin bada sistema eragile horietakoren batera sartu, bestetik berreskura daiteke informazio pertsonala.

Ezin dira bi sistema eragileak batera erabili. Sistema eragilea aldatzeko, Netbook berrabiarazi behar duzu. Ekipoa piztu edo berrabiarazi eta handik gutxira hautatzen da sistema eragilea. 5-10 segundo igarotakoan abiatze-menua agertuko da, honako itxura honekin:

Menú de arranque

Ubuntu 9.04 sistema eragilea aukeratuko du lehenespenez. Aukera hori aldatzeko, erabili teklatuko mugimendu-geziak (↑↓). Windows XP sistema eragilea menuaren amaieran egoten da normalean. Hautaketa hori berresteko, sakatu Return tekla. Abiatze-menua agertzean ez baduzu ezer egiten, hamar segundotan Ubuntu 9.04 kargatuko da automatikoki.

Abiatze-menuan beste aukera batzuk ere agertzen dira; ez zenituzke aukera horiek hautatu behar, erabiltzaile aurreratua ez bazara behintzat:

  • Recovery mode aukerak Ubuntu 9.04ko oinarrizko zerbitzu batzuk bakarrik kargatzen ditu, eta komando-lerroan uzten gaitu. Konfigurazioan akats edo hutsegiteren bat baldin badago sistema leheneratzeko balio du.

  • Memtest aukerak, berriz, ordenagailuko memorian akatsik ez dagoela ziurtatzeko balio du.

Alda daiteke abiatze-menua?

Erabiltzaile batzuek jakin nahiko dute, ziur asko, ea alda daitekeen hasierako menuan lehenespenez agertzen den aukera, edo, gutxienez ere, ea denbora-muga handitu daitekeen, Ubuntu 9.04 hamar segundotan karga ez dadin. Hona hemen erantzuna: "Bai, posible da".

Startup-Manager izeneko programa erraz instalatzen da Ubuntutik, eta abiatze-menua konfiguratzeko aukera ematen digu, bai eta lehenetsitako aukerak edo denbora-muga aldatzeko aukera ere.

  • 1. urratsa. Ubuntu 9.04 abiarazi eta gero, hautatu Añadir y quitar... (Gehitu eta kendu...) aukera Aplicaciones (Aplikazioak) menuan:

Menú de Aplicaciones

  • 2. urratsa. Idatzi instalatu nahi duzun programaren izena (startup manager) bilaketa-menuan. Horren ondoren, hautatu instalazio-laukia:

Buscar programa

  • 3. urratsa. Erabiltzailearen gakoa idatzi ondoren, programa deskargatuko da, eta segundo gutxi barru instalatuta egongo da:

Descargando programa

  • 4. urratsa. Behin instalatutakoan, Startup Manager programa aurkituko duzu Sistema-Administración-Administrador de Arranque bidea jarraituta:

Administrador de Arranque

  • 5. urratsa. Aldatu abiatze-menua zure lehentasunen arabera. Denbora muga handitu, gutxitu edo ken dezakezu, lehenetsitako aukera aldatu... :
Opciones de arranque

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Equipo Itinerarium
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable