KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Netbook Eskola 2.0
Windows XP sistema eragilea
10separador_indice_X_de_N13
0%

Windows XP sistema eragilea

Nola konekta naiteke haririk gabeko sare batera Windows XPn?

Orain Windows XPn haririk gabeko sare batera konektatzeko jarraitu behar dituzun urratsak azalduko dizkizugu:

  • 1. urratsa. Jakinarazpen-arean, hautatu haririk gabeko konexioen ikonoa:

Icono de conexiones inalámbricas

  • 2. urratsa. Leiho berrian, aukeratu zer saretara konektatu nahi duzun, eta sakatu Conectar (Konektatu) botoia:

Redes inalámbricas disponibles

  • 3. urratsa. Beharrezkoa bada, sartu haririk gabeko sarearen gakoa:

Clave de la red inalámbrica

  • 4. urratsa. Konexioa ongi egin bada, haririk gabeko konexioaren ikonoak itxura hau izango du:

Conexión correcta a red inalámbrica

Nola exekuta dezaket programa bat Windows XPn?

Windows XPn programa bat exekutatzeko, Inicio menua hautatuko dugu. Zerrenda bat agertuko da duela gutxi exekutatu diren programekin eta maiz erabiltzen diren programekin, adibidez, web nabigatzailearekin edo posta elektronikoaren kudeatzailearekin.

Menú Programas

Zerrendan ez dagoen programa bat exekutatzeko, sakatu Todos los programas (Programa guztiak) aukera. Azpimenu bat irekiko da berehala, sisteman instalatutako programa guztien karpetekin. Programa bat hasteko, nahikoa da dagokion karpetaren barruan hautatzea, saguko botoi nagusiarekin:

Sub-menú de programas

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Equipo Itinerarium
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable