Eskola 2.0ko Netbook-en ezaugarri teknikoak
Eskola 2.0 Netbook ordenagailu txiki bat da, eta potentzia gutxi du mahai gaineko ekipoekin alderatuta.
Ordenagailu honekin ezin izango dituzu exekutatu prestazio handiak behar dituzten programak, adibidez, diseinu grafikoko programak
edo ordenagailu-joko batzuk. Nolanahi ere, arazorik gabe erabil ditzakezu ikasturte batean behar diren programa guztiak (testu-prozesadorea,
nabigatzailea, audio- eta bideo-erreproduzigailuak...).
Orain Eskola 2.0 Netbooken ezaugarri teknikoak aurkeztuko dizkizugu:
Prozesadorea. Prozesadorea ordenagailuaren garuna da, nolabait esatearren. Programak
exekutatzeaz arduratzen da, eta milaka eragiketa egiten ditu segundoko. Txikia denez, Eskola 2.0 Netbookek potentzia gutxiko
prozesadorea du (Intel Atom N270 1,60GHz), eta, beraz, sistemaren abiadura mahai gaineko ordenagailu batena baino zertxobait
motelagoa izango da.
-
RAM memoria. RAM memoria, edo memoria birtuala, une jakin batean erabiltzen diren
datuak gordetzen dituen espazioa da. Datu horiek galdu egiten dira programa bat ixtean edo ordenagailua itzaltzean. RAM memoria
handia edukiz gero, hainbat programa exekuta ditzakegu aldi berean, edo programa oso sofistikatuak erabil ditzakegu. Eskola
2.0 Netbooken RAM memoria 2 Gb-koa da; memoria horrekin lasai erabil daitezke nabigatzailea, testu-prozesadorea eta musika-erreproduzigailua
aldi berean.
Disko gogorra. Disko gogorrean gordeta geratzen dira era iraunkorrean ekipoko datu
guztiak. Garrantzitsua da ordenagailuaren zati hori ongi babestea; bestela, informazio pertsonal guztia gal genezake, eta
ezin izango genuke galdutako informazio hori inolaz ere berreskuratu. Eskola 2.0 Netbooken disko gogorrak 160 Gb-ko edukiera
du. Edukiera hori nahikoa da eskola-bizitza osoaren informazioa gordetzeko. Gogoratu, dena den, irudiek, bideoek eta soinu-fitxategiek
testu-fitxategiek baino espazio gehiago hartzen dutela, eta uste baino lehen bete dezaketela disko gogorra.
USB atakak. USB atakei esker, hainbat gailu periferiko konekta ditzakezu ordenagailura,
esaterako, sagua, inprimagailua edota memoria-arkatza. Eskola 2.0 Netbooken 3 USB ataka daude (bi alde batean eta bat bestean):
Lehenengo kasuan, ordenagailua routerrera konektatu beharko duzu Ethernet kable batekin (telefono-kableen
antzekoa da). Ordenagailuaren eskuineko aldean dago Ethernet sarrera:
Bigarren kasuan, berriz, Wireless txartela piztu beharko duzu, Fn+F11 teklak konbinatuz. Argi hori
batek txartela aktibatu dela adieraziko dizu:
Bluetooth haririk gabeko teknologia bat da, eta irrati-frekuentzien bidez
distantzia motzetan informazioa trukatzeko balio du. Bluetooth konexioek gailu mugikorren eta ekipo finkoen arteko komunikazioa
errazten dute. FN+F11 teklen konbinazioa bi aldiz sakatuz, Netbooken bluetooth konexioa aktibatuko duzu. Argi urdin batek
bluetootha aktibo dagoela adieraziko dizu.
-
SD txartelen irakurgailua. SD memoria-txartelak sarri erabiltzen dira, besteak beste, kamera digitaletan,
telefono mugikorretan eta PDA sakelako ordenagailuetan. Netbooken txartel-irakurgailuarekin erraz truka dezakezu informazioa
gailuen artean.
Serieko ataka. Eskola 2.0 Netbooken serieko ataka bat ere baduzu; serieko
kable baten bidez ordenagailua bigarren mailako pantaila batera konektatzeko erabil dezakezu ataka hori. Hartara, ordenagailuan
gordetako bideo bat pantaila handiago batean erreproduzi dezakezu, adibidez. Bigarren mailako pantaila aktibatzeko, tekla-konbinazio
hau sakatu beharko duzu: Fn+F2.
-
Bateria. Eskola 2.0. Netbooken atzeko aldean dago bateria. Aldagai askok dute eragina
bateria baten iraupenean: energiaren konfigurazioak, exekutatutako programa-motek, bateriaren antzinatasunak... Bateria berria
bada, eta kargatuta badago, ongi funtziona dezake 3-5 orduz.