Ubuntu GNU/Linuxen distribuziorik ezagunena da. Kode libreko sistema eragile bat da,
eta erabiltzailearentzako ingurune atsegina da, Windowsen antzeko funtzionamendua baitu. GNU/Linuxen beste
distribuzio batzuekin gertatzen den ez bezala, Ubuntu erabiltzeko ez da ezagutza tekniko handirik behar.
Gainera, Ubuntuk GNU/Linuxen abantaila guztiak ditu: ingurune librea eta bizia da, birusik gabea, eta gure
beharretara egokitu dezakegu.
Ubuntu garatzeaz arduratzen den enpresa Canonical Ltd. da, eta sei hilabetetik behin sistema
eragilearen bertsio berri bat aurkezten du. Bestalde, Ubunturen atzean erabiltzaile-komunitate handi bat
dago. Komunitate horrek sistema eragilea zenbait hizkuntzatara itzultzen du, aplikazio berriak lantzen ditu eta egon daitezkeen
akatsak konpontzen ditu.
Ubuntu garatzeaz arduratzen den enpresa Canonical Ltd. da, eta sei hilabetetik behin sistema
eragilearen bertsio berri bat aurkezten du. Bestalde, Ubunturen atzean erabiltzaile-komunitate handi bat
dago. Komunitate horrek sistema eragilea zenbait hizkuntzatara itzultzen du, aplikazio berriak lantzen ditu eta egon daitezkeen
akatsak konpontzen ditu.
Ubuntu izenaren ondoan agertzen den zenbakiak (9.04, 9.10, 10.04...) bertsio bakoitza
zer datatan atera zen adierazten du. Ubuntuk sei hilabetetik behin bertsio berri bat aurkezten duenez, bigarren
zenbakia 04 (apirila) edo 10 (urria) da beti. Adibidez, Ubuntu 9.04 2009ko apirilean aurkeztu zen.
Hurrengo bideoan Ubuntu 9.04ren funtzionamendua ikus daiteke; Jaunty
Jackalope izenez ere ezaguna da Ubunturen bertsio hori:
Ubunturen mahaigaina
Ubuntu 9.04ren mahaigainak itxura hau du:
Ezkerreko goiko izkinan Aplicaciones (Aplikazioak), Lugares (Lekuak)
eta Sistema ditugu.
Aplikazioak sistema eragilean instalatutako programak dira, adibidez, web nabigatzailea,
testu-prozesadorea edota musika-erreproduzigailua. Aplicaciones hautatzen baduzu, programa horietako edozein exekutatu
ahal izango duzu.
Lekuak ordenagailuan edo gailu periferikoetan informazioa gordetzeko erabiltzen
diren espazioak dira. Adibidez, memoria-arkatz bat ireki nahi baduzu haren edukia ikusteko, Lugares hautatu beharko
duzu.
Sistema ordenagailuaren konfigurazioa kudeatzeaz arduratzen da. Ubunturen
itxura aldatu nahi baduzu, edo energia-aukerak aldatu nahi badituzu, joan Sistema fitxara.
Eskuineko goiko izkinan jakinarazpen-area dago, eta hainbat eratako informazioa ematen
du: eguna eta ordua, haririk gabeko sarerako konexioa edota soinuaren bolumena. Erabiltzailearen aukera hautatzen badugu,
ekipoa itzali, berrabiarazi edo saioa amaitu dezakegu.
Tresna-barran programa aktiboen leihoak agertzen dira. Barra horretan zakarrontziaren
ikonoa ere ikus daiteke; ezabatzen ditugun fitxategi guztiak gordetzen dira hor aldi baterako.