Windows XP sistema eragilea
Nola eduki dezaket Windows XP eguneratuta?
Garrantzitsua da sistema eguneratuta edukitzea, segurtasunean hutsegiterik egon ez dadin, eta programa
guztien funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. Windows XPk gailu ultrarinetan izan duen arrakastaren
ondorioz, Microsoftek sistema eragile horretarako laguntza teknikoa bermatu du hurrengo bost urteetarako.
Oso erraza da Windows XP eguneratuta edukitzea. Lehenetsitako konfigurazioa aldatu ezean,
Windows XPk automatikoki deskargatuko eta instalatuko ditu erabilgarri dauden eguneratze guztiak. Horretarako,
beharrezkoa da noizean behin Internetera konektatzea.
Windows XPkoak ez diren programa batzuek ere, adibidez, Adobe Acrobat edota Avira Antivirus
programek, aldian behin eguneratzeko aukera ematen dute. Eguneratze horiek Windows XPren jakinarazpen-arean
agertzen dira, eta erabiltzaileak onartu behar ditu instalatu ahal izateko. Adibide honetan, Adobe Acrobat programarako erabilgarri
dagoen eguneratze bat ikus dezakegu. Saguko botoi nagusiarekin ikonoa hautatzen badugu, instalazio-prozesua hasiko da:
Berrikusi noizean behin Windows XPren jakinarazpen-area, eguneratze berriren bat
erabilgarri ote dagoen ikusteko.
Non lor dezaket laguntza?
Windows XPk laguntza teknikorako zentro oso bat du, eta sistema eragilearen funtzionamenduari
buruzko edozein zalantza izanez gero, hara jotzea gomendatzen dizugu. Gune horretan sartzeko, hautatu Inicio menua, eta, horren
ondoren, Ayuda y soporte técnico aukera:
Leiho berrian, bilaketa-tresna erabil dezakezu, laguntza-gai bat aukeratu, laguntza eskatu edo
laguntza teknikoaren zereginetakoren bat aukeratu:
Laguntza-zentroak informazio zehatza emango dizu Windows XPko eragiketa eta zeregin
guztiei buruz.