Ubuntu 9.04 sistema eragilea
Nola eduki dezaket Ubuntu 9.04 eguneratuta?
Garrantzitsua da sistema eguneratuta edukitzea, segurtasunean hutsegiterik egon ez dadin, eta programa
guztien funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. Canonicalek 18 hilabeteko laguntza ematen du Ubunturen bertsio bakoitzerako.
Denbora hori igarotakoan, beharrezkoa da bertsioa aldatzea, sistema eguneratuta edukitzeko. Bertsio berezi batzuek, LTS (Long
term support) izenekoek, 3 urterako laguntza dute, eta horixe da, hain zuzen, Ubuntu 8.04 eta Ubuntu 10.04ren kasua.
Zure Ubunturen bertsioa eguneratzeko, jarraitu Sistema-Administración-Gestor de Actualizaciones
bidea:
Internetera konexioa baldin baduzu, eguneratze berriren bat erabilgarri ote dagoen ikusi ahal izango
duzu leiho berrian, eta instalatu:
Gainera, leiho horretatik, sei hilabetetik behin aterako diren Ubunturen bertsio berriak instala
ditzakezu. Horretarako, Actualizar (Eguneratu) aukera hautatu beharko duzu, Ubunturen bertsio berri bat erabilgarri
agertzen denean, kasu honetan 9.10 bertsioa agertzen denean:
Erabiltzaile aurreratua ez bazara, ez zenituzke Ubunturen bertsio berriak
instalatu behar. Ez bazaude egiten duzunaz ziur, hobe da eguneratzeen kudeatzailea une bakoitzean duzun Ubuntu bertsioa eguneratzeko
bakarrik erabiltzea.
Non lor dezaket laguntza gehiago?
Ubuntu 9.04k laguntza-zentro bat du, eta sistema eragile honi buruz dituzun zalantzak
argitzeko erabil dezakezu. Laguntza-zentrora joateko, sakatu laguntza-ikonoa goiko barran, edo jarraitu Sistema-Ayuda y soporte
bidea:
Laguntza-zentroan bilaketarako tresna erabil dezakezu (leihoaren goiko aldean dago), edo Ubunturen
laguntza-gaietakoren batera joan:
Gune horretan aurki dezakezun laguntzaz gain, Ubuntuk foro ugari ditu sarean,
eta haietakoren batean sartzea gomendatzen dizugu. Foro horietan erabiltzaileek zalantzak plazaratzen eta konpontzen dituzte.
Ubuntu-es guneko hasiberrientzako foroan, adibidez, zu bezala sistema eragile honetan lehenengo urratsak
egiten ari diren beste erabiltzaile batzuk aurkituko dituzu:
http://www.ubuntu-es.org/forum/47