ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan, Google Wave komunikazio-softwarearen ezaugarrietako batzuk ezagutuko ditugu. Software horrek aukera ematen du denbora errealean webeko wave espazio batean kideen artean elkarreragiteko, dokumentuak, bideoak, argazkiak eta bestelakoak aldi berean trukatuz eta editatuz.
Aplikazio horietako bakoitza honako eduki-egiturarekin aurkeztea:
Formatuak konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko hainbat aukera eskaintzearren:
Material osoaren bertsio inprimagarri osatua PDF formatuan.
Bertsio elektronikoa WEB formatuan.
Sailetako batzuen bertsio bideo-tutoriala.
Beste kapsula-lantegi batzuetan beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Erabilgarriak izan ditzazuela espero dugu.
Googleren Wave softwarea 2006an hasi ziren garatzen Lars y Jens Rasmussen anaiak (Google Mapsen sortzaileak), Stephanie Hannon (proiektuaren gerente gisa) eta Googleko beste bi enplegatu. Hura garatzaileei aurkeztean, Lars Rasmussenek esan zuen ekimena galdera honetatik sortu zela: “nola izango zen posta elektronikoa gaur asmatu izan balitz?”. Jakina, bereizgarriren bat eduki beharko zuen, eta duela 30 urte baino gehiago erabiltzen den ohiko e-maila baino egokigarriagoa izan.
Gaur egun, Google Wave ez dago eskuragarri jende guztiarentzat. Aplikazioa osorik modu egonkorrean eraginkor dagoenean, Googleren doako softwareen sorta zabalean sartuko da. Orain, sarbidea garatzaileentzako aurretiazko bista batera mugatuta dago, Wave osatuko duten APIen azken garapenean eta produktuetan laguntzen duten garatzaileentzat, hain zuzen. Horiek euren iritzia eta ideia berriak ekartzen dituzte waveek eskaintzen dituzten aukeren inguruan. |
Haren sortzaileek honela definitzen dute Google Wave: azken web-teknologien erabilerak eskaintzen dituen aukerak ikusteko modu berri bat, espazio partekatu eta iraunkor bakar batean eduki aberatsarekin (testua, argazkiak, bideoak, mapak, datu-iturriak, etab.) lan egiteko aukera ematen funtzioak eta tresnak bateratuta. Hain zuzen, espazio horri deitzen zaio Wave (OLATU ingelesez). Aplikazioaren sortzaileek, garatzaileentzako aurkezpenean, Google Waveren 3 P-az ari dira: produktua (aplikazioa bere osotasunean), plataforma (aplikazioa etengabe eta elkarlanean garatzeko bidea ematen duten APIak) eta, azkenik, protokoloa (komunikazio-sistema irekia izango da, etorkizunean elkarreragin ahal izango duena beste batzuek garatutako ezaugarri bereko aplikazioekin).
Wave bat irudika dezakezu orri zuri baten antzera, non edozein erabiltzailek elkarrizketa moduko bat antola dezakeen, mapak, testuak, argazkiak, bideoak, jokoak, widgetak... barne hartuta, eta waveera jotzen dutenek aukera duten denbora errealean ala ez sartzeko.
Google Wave funtzionaltasun berritzaile ugari ditu. Jarraian, horietako batzuk aipatzen ditugu:
Denbora erreala: Beste pertsona batzuek idazten dutena ikus daiteke, letraz letra (ez da beharrezkoa mezua idazten bukatzea hura partekatzeko).
Eransgarriak: Waveak erraz itsats daitezke edozein blog edo webgunetan.
Aplikazioak eta luzapenak: Facebook-en o iGoogle-n bezala, garatzaileek euren aplikazioak sor ditzakete waveekin, baita joko konplexuak ere denbora errealean.
Wiki funtzionaltasuna: Googleren wave baten barruan, mezuak edonork edita ditzake, plataforma barruko elkarrizketa guztiak partekatuak baitira. Beraz, garatzen ari den elkarrizketa batean, informazioz zuzendu daiteke, edukia gehitu edota iruzkin bat egin.
Kode irekiko softwarea (open source): Google Waveren kodea irekia izango da, berrikuntza sustatzeko eta garatzaileek programa bere egiteko. Izan ere, horiek aukera dute software zabalkuntzak eraikitzeko Googleren API irekien bidez, bai eta beste webgune batzuetan waveak txertatzeko edo Google Waverekin elkarreragiten duten aplikazioak lantzeko. Waveak ez daude Internetetik bereizita. Aitzitik, asmoa da bien artean arintasuna egotea.
Erreprodukzioa (Playback): Wavearen edozein zatitan atzera jotzeko aukera dago, aurretik esandakoa berriro ikusi ahal izateko.
Hizkuntza edo mintzaira naturala: Google Waveek ortografia automatikoki zuzendu dezake, eta, testuinguruaren arabera, oso antzekoak diren hitzen arteko aldea antzeman ere. Era berean, denbora errealean itzulpen automatikoa egiteko aukera ematen du: gaztelaniaz idazten ari gaitezke, eta munduko edozein bazterretan kide batek idazten dugun testua unean bertan ingelesez jaso.
Fitxategiak partekatzea horiek waveraino arrastatuta (Drag-and-drop): Erantsirik gabe, partekatu nahi den fitxategia waveraino arrastatuta besterik gabe, konektatzen diren guztiek sarbidea izango dute.
Google Wave erabiltzeko, ez da beharrezkoa inolako programarik instalatzea ordenagailuan, aplikazio horretan partekatzen diren baliabide guztiak eta informazioa webean daude. Hura erabiltzeko, nahikoa da web-orri honetan sartzea: https://wave.google.com/
Lehen esan bezala, Google Wave oraindik ez dago jendearentzat eskuragarri. Bere webgunean sartzen bagara agertzen den pantailan, honako hau ikusten da: programaren itxura duen leiho bat, kontua izanez gero (informatika-aplikazioen garatzaile batzuk soilik) aplikazioan sartzeko leiho bat eta, pantailaren azpialdean, leihatila bat, programa une horretan aurretiazko bista mugatu gisa dagoela adierazten duena eta gonbidapen bat eskatzeko aukera ematen duena (Request an invitation).
Request an invitation aukeran klik eginez gero zabalduko den leihoan, sartzeko eskabide bat dago. Horretan, datu hauek adierazi behar dira:
|
Google Waveren pantaila ondoko irudian nabarmendutako lau panelez osatzen da:
Pantailaren goiko ezkerraldean honako hauek aurkituko ditugu: (Navigation) nabigazio-panela (Gmailen erabiltzen den antzekoa) eta karpetak eskuinaldeko bilaketa-panelean agertzea nahi dugun waveak hautatzeko aukera emango digutenak. Aukera lehenetsien artean, honako hauek daude:
|
Karpetak (folders) edo bilaketak (searches) ere gehitu daitezke.
Nabigazio-panelaren azpian kontaktuen panela (Contacts) dago. Bertan, gure helbide-liburuan gordeta ditugun kontaktu guztiak ikusi ahal izango ditugu. Kontaktu gehiago eta, era berean, horiei buruzko informazioa gaineratu daiteke. Panel horren bilaketa-barrak aukera ematen du gure kontaktu-zerrendaren barruan berariazko kontaktu bat bilatzeko.
|
Deskribatutako bi panelen eskuinaldean kokatuta, bilaketa-panela
(Search). Izenak aditzera ematen duenez, sartu nahi dugun berariazko waveak bilatzeko balio du. Horretarako, bilaketa-barran,
wavearen barruan dagoen hitzen bat idatzi behar da, edo bilatutako waverako sarbidea duen pertsonaren baten izena.
Softwareak hautaketa bat egingo du gure waveen barruan, gure bilaketa-irizpidea dutenen artean. |
Pantailaren eskuinaldean, wave panela azalduko da. Bertan, bilaketa-panelean hautatutako wavearen edukia ikusi eta manipulatu ahal izango dugu. Goiki barran, berez, honako botoi hauek ikusiko ditugu:
|
: aukera gehiago dituen zabalgarri bat irekitzen du. Aukera horien artean dago wavea zakarrontzira bidaltzea Trash edo beste karpeta batera mugitzea Move to.
Wave panelaren beheko ezkerraldean Tags (etiketak) botoia dago
, webari etiketa bat gehitzeko. Etiketa horren bidez, wavea aurrerantzean erraz kokatu ahal izango dugu.Beheko eskuinaldean Files (fitxategiak)
botoia topatuko dugu. Haren gainean klik eginda, menu zabalgarri bat irekiko da aukera hauekin: Browse all (denetan nabigatu), Download all (denak deskargatu), Copy to new wave (wave berri batera kopiatu) eta Upload files (fitxategiak kargatu).Google Wavek lengoaia propioa du bere aplikazioa osatzen duten funtzionaltasun eta zatietako bat aipatzeko. Komunikazio-plataforma hori ondo ulertzeko, beharrezkoa da erabiltzen den terminologia ezagutzea.
Orain, Google Waveren lau panel nagusiak eta aplikazioan erabiltzen den terminologia ezagutzen ditugunez, ikus dezagun besteak beste zein egoeratan waveak erabilgarri izan ditzakegun. Gogora dezagun aplikaziorako sarbidea mugatua dela gida hau garatzeko garaian. Horregatik, erakutsi beharreko irudi asko adibide gisa eskuragarri dauden waveetatik hartuko dira. Horiek Googlek ingelesez sortuak dira.
Parte-hartzaileen artean posta elektronikoak trukatu beharrean, wave bat sortzea aparteko aukera da gertaera bat antolatzeko. Gertaeran parte hartuko duten pertsona guztiak gune bakarrean (wave) elkartuta, aukera izango dugu proposatutako ideia eta iruzkin guztiak biltzeko, bazkari baten kasuan menu bat iradokitzeko, mapak gaineratzeko, eguraldiari buruzko gadgetak sartzeko (aire zabaleko gertaera bat balitz) eta Google Waveren tresnak gehitzeko ere, hala nola,
gadgeta. Horrek, koadro batean, gure proposamenari “bai” (Yes), “ez” (No) edo “agian” (Maybe) erantzuten dioten pertsonak adieraziko dizkigu. Jarraian, wave baten azken zatia izan litekeena azalduko dugu. Horretan, hamar lagunek elkarrekin harremanetan jartzen dira eta astebururako barbakoa bat antolatzen du. Wavean parte hartzen duten 10 lagunetako edozeinek bere ideiak eman edo gainerakoen iruzkinak ikus ditzake, denbora errealean nahiz wavean sartzen den edozein unetan. Gogora dezagun Playback botoiarekin wave sortu denetik egindako iruzkin guztiak eskuragarri ditugula.tresnaren bidez, modu azkarrean ikus dezakegu 6 parte-hartzaile baieztatuta ditugula, 2k agian parte hartuko dutela, batek ezin duela eta lagun batek oraindik erantzun ez duela; lagun bakoitzaren mezuak errepasatu behar izan gabe etorriko ote den jakiteko.
Wave baten bidez, bilera bat deitu eta aztertu beharreko gaiak finkatu ditzakegu. Horiek parte-hartzaile guztiek iradoki eta alda ditzakete. Parte-hartzaile guztien artean agenda adostu ondoren, wave bera erabil daiteke
tresnarekin, bertaratzeko asmoa baieztatzeko. Bilera amaitzean, aukera dago berriz ere bileraren wavean sartzeko, guztien partaidetzarekin haren zirriborroa egituratzeko.Erakusten dugun adibidea bost lankideren arteko bilerarena da. Hasiera batean, aire girotua konpontzearekin lotutako gaia jorratzeko deitu da. Hasierako planteamendu horretatik abiatuta, horren inguruko zenbait iruzkin azaldu dira, bai eta bileran aztertu beharreko beste hiru gai ere. Azkenik, bilerarako agenda bat adostu dute. Hala, gai bat jorratu beharrean 4 aztertuko dituzte. Era berean, gai bakoitzaren inguruan eztabaidatu beharreko hainbat iruzkin edo ikuspegi agertu dira.
Wavea erabiltzen jarrai daiteke, bileraren zirriborroan ezarri beharreko ekintzei jarraipena egiteko eta horien betetzea dokumentatzeko. Horrela, informazio guztiawave berean egongo da, planteatutako ekimenaren hasierako planteamenduetatik azken emaitzetara iritsi arte.
Aurreko prozesu osorako wave bera erabilita bilera eraginkorragoa izango da, agenda parte-hartzaile guztiek adostu baitute, “antolatzaile” batek ezarri beharrean. Gainera, parte-hartzaileek argi izango dutenez zer jorratu behar den, beste gai batzuekin galdu beharrean.
Hori Google Wave bezalako tresna baten bidez lortzeko, ziur aski hiru edo lau bilera beharko lirateke bakarra egin beharrean, baldin eta ados jarri nahi bada aztertu beharreko gaietan, aurrera eraman beharreko ekintzen zirriborroan eta ekimen horren inguruan lortutako emaitzan.
Antolamendu-prozesuan edo bileran sartuta egon ez direnek guztiaren berri izan dezakete wavean noiznahi sartuta, esaterako: zeinek planteatu zuen aztertu beharreko gai bakoitza?, zein dira gauzatu beharreko ekintzen arduradunak? eta azkenean zein emaitza lortu zen? Hori guztia wave bakarrean dokumentatuta egongo da.
Aukera dago denbora errealean txosten edo proiektu baten zirriborroaren edukia antolatzen lankidetzan aritzeko, iruzkinak sartzeko eta hainbat kokalekutatik dokumentu bakarrean zuzenketak egiteko, erantsitako fitxategietan kopiak bidali eta sinkronizatu gabeko zenbait dokumentu sortu behar izan gabe.
Wavean guztiek alda dezaketen dokumentu bakarra egoteak erraztu egiten du informazioa bilatzea, bananduta lan eginez gero edukiak bikoiztu beharrik gabe.
Wave bat sortuta aukera dago zenbait pertsona gonbidatzeko eta gai baten inguruan ideiak trukatzeko, bai eta denbora errealean edukiak (hala nola, irudiak, bideoak, URLak nahiz beste wave batzuetarako linkak) gehitu eta partekatzeko ere. Ideia-jasa amaitzean hoberenak hauta ditzakegu, wave beraren barruan horiek garatu eta eztabaidatzeko, guztientzako gogobetegarria izango den emaitza lortu arte.
Gogoan izan dezagun parte-hartzaileek wavearen barruan edonondik elkarreragin dezaketela, beste hizkuntza batzuetan ere.
Argazkiak waveraino arrastatutako besterik gabe, taldeko argazki-albuma egin daiteke, bakoitzak dituen argazkiak ekar ditzan. Wavearen erabiltzaile guztiek aukera izango dute bertan dauden argazkiak kopiatzeko, baita iruzkinak egiteko ere.
Aplikazioaren bidez, era berean, wavearen barruan modu pribatuan iruzkinak parte hartzaile batzuekin bakarrik parteka daitezke. Iruzkin horiek ez dituzte ikusiko gainerako parte-hartzaileek.
Gadget bat Google Waveren luzapen mota bat da. Aplikazio horiek erabateko funtzionaltasuna dute. iGoogle edo OpenSocial-erako dauden ia gadget guztiak wave gisa erabili ahal izango dira. Horiek waveetan erabiltzearen abantaila da waveetan denbora errealean elkarreragiteko aukera. Ildo horretatik, aplikazioa Facebook edo MySpace-ren antzekoa da.
Gadgetak wave jakin baten berariazkoak dira, eta ez erabiltzaile batenak; hau da, gadgeta waveko parte hartzaile guztiei dagokie. Google Wave aplikazioan aurretiaz ezarritako gadget batzuk daude, adibidez, Sudoku-rena, wavearen barruan beste batzuen lankidetzarekin sudokuak ebazteko (puntu-kontagailu bat du, erantzun zuzenengatik puntu positiboak eman eta erantzun okerrengatik puntu negatiboak ematen dituena). Beste gadget bat Maps izenekoa da. Horrek aukera ematen du Google Maps-eko mapa batean sartzeko, wavean ipintzeko eta horren gainean elkarreragiteko (iruzkinak edo azalpenak eginda).
creator: izena | Sortutako wave guztiak izenaren arabera bilatzen ditu. |
participant: izena | Izena zuzeneko parte-hartzailea deneko wave guztiak bilatzen ditu (izena erabiltzaile bat edo talde bat izan daiteke). |
contributor: izena | Izenak gutxienez mezu bat editatu dueneko wave guztiak bilatzen ditu. |
to: izena | Izena parte-hartzailea (baina ez sortzailea) deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
onlyto: izena | Izena, sortzaileaz gain, parte-hartzailea deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
onlyby: izena | Izena kolaboratzaile bakarra deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
onlywith: izena | Izena parte-hartzailea bakarra deneko wave guztiak bilatzen ditu (izena zu zara edo dagokizun talde bat da). |
dfrom: izena | Izenaren zuzeneko mezu bat duten wave guztiak edo bi parte-hartzaile soilik duten wave guztiak bilatzen ditu, non izena kolaboratzailea den. |
dto: izena | Izenaren zuzeneko mezu bat duten wave guztiak edo bi parte-hartzaile soilik duten wave guztiak bilatzen ditu, non beste parte-hartzailea ere kolaboratzailea den. |
from: izena | Izenak wavearen barruan gutxienez mezu bat sortu zueneko wave guztiak bilatzen ditu. |
to: izena | Izena parte-hartzailea (baina ez wavearen jabea) deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
with: izena | Izena zuzeneko parte-hartzailea deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
by: izena | Izena zuzeneko kolaboratzailea deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
onlyto: izena | Izena, jabeaz gain, parte-hartzailea deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
onlywith: izena | Izena wave baten barruan jabea eta parte-hartzaile bakarra deneko wave guztiak bilatzen ditu. |
is: me | Parte-hartzaile bakarra zareneko wave guztiak bilatzen ditu. |
Oharra: me (ni) gako-hitza aurreko komando guztiekin erabil daiteke zure buruaren bilaketak egiteko.
past: aldia | Adierazitako aldiaren barruko wave guztiak bilatzen ditu. |
previous: aldia | Adierazitako aurreko aldiko wave guztiak bilatzen ditu. |
before: aldia | Adierazitako aldiaren aurreko wave guztiak bilatzen ditu. |
after: aldia | Adierazitako aldiaren ondorengo wave guztiak bilatzen ditu. |
Oharra: Eguna (day), astea (week), hila (month) eta urtea (year) dira onartutako aldiak. Eguna, astea, hila eta urtea ingelesezko inizialarekin laburtu daiteke: d, w, m eta y, hurrenez hurren. Era berean, denboraldiko edozein eragileren aurretik “N” gehitu daiteke, bilatu nahi diren egun, aste, hil edo urteen kopurua zehazteko. “N”-k zero baino handiagoa izan behar du. Adibidez, past:3days bilaketak gaurko, atzoko eta herenegungo waveak emango ditu.
about: gako-hitza | Edukian gako-hitza duten wave guztiak bilatzen ditu. |
title: gako-hitza | Izenburuan gako-hitza duten wave guztiak bilatzen ditu. |
caption: gako-hitza | Gako-hitza fitxategiaren izenean dagoen erantsitako fitxategi bat duten wave guztiak bilatzen ditu. |
Oharra: me (ni) gako-hitza aurreko eragile guztiekin erabil daiteke zure buruaren bilaketak egiteko.
is: read (irakurria) | Wavearen mezu guztiak (erantzun pribatu guztiak barne direla) irakurri direneko wave guztiak bilatzen ditu. |
is: unread (irakurri gabe) | Wavearen gutxienezko mezu bat irakurri gabe duten wave bilatzen ditu. |
is: filed (artxibatuta) | Karpetetako batean artxibatu diren wave guztiak bilatzen ditu. |
is: unfiled (artxibatu gabe) | Karpetetako batean artxibatu ez diren wave guztiak bilatzen ditu (oraindik hauetan daude: “in inbox” edo “in: all”). |
is: followed (jarraipenarekin) | Jarraitzen ari zaren wave guztiak bilatzen ditu. |
is: unfollowed (jarraipenik gabe) | Jarraitzeari utzi diozun wave guztiak bilatzen ditu. |
has: attachment (erantsia) | Erantsitako fitxategia duten mezu guztiak bilatzen ditu. |
has: document (dokumentua) | Erantsitako dokumentu-fitxategia duten mezu guztiak bilatzen ditu. |
has: image (irudia) | Erantsitako irudi-fitxategia duten mezu guztiak bilatzen ditu. |
caption: term (terminoa) | Argazki bat duten mezu guztiak bilatzen ditu, argazkiaren izena (caption) bilatutako terminoa izanik. |
filename: keyword (gako-hitza) | Fitxategi-izenean gako-hitza duen erantsitako fitxategiren bat daukaten wave guztiak bilatzen ditu. |
mimetype: keyword (gako-hitza) | Fitxategi-izenean gako-hitza duen mimetype fitxategi erantsiren bat daukaten wave guztiak bilatzen ditu. |
in: folder name (karpeta-izena) | Dagokion karpeta-izeneko wave guztiak bilatzen ditu. |
in: search name (bilaketa-izena) | Gordetako bilaketan wave guztiak bilatzen ditu: (bilaketa-izena) |
is: unfiled (artxibatu gabe) | Sortutako fitxategi batera mugitu ez diren wave guztiak bilatzen ditu. |
is: filed (artxibatuta) | Sortutako fitxategi batera mugitu diren wave guztiak bilatzen ditu. |
has: gadget | Gadgetak dituzten wave guztiak bilatzen ditu. |
has: gadgetname (gadgetaren izena) | Gadgetaren izena duten wave guztiak bilatzen ditu. |
gadgeturl: keyword (gako-hitza) | Bere URLan gako-hitza duen gadget bat daukaten wave guztiak bilatzen ditu. |
gadgettitle: keyword (gako-hitza) | Bere izenburuan gako-hitza duen gadget bat daukaten wave guztiak bilatzen ditu. |
has: tag (etiketa) | Edozein etiketa duten wave guztiak bilatzen ditu. |
tag: izena | izena etiketa duten wave guztiak bilatzen ditu. |
tag:subtag | Konbinazioa duten wave guztiak bilatzen ditu. |
title: term (terminoa) | Izenburuan terminoa duten wave guztiak bilatzen ditu. |
attribute: value keyword | Honako hau duten wave guztiak bilatzen ditu: |
has: link | Linkak dituzten wave guztiak bilatzen ditu. |
link: URL | URL baterako linkak dituzten wave guztiak bilatzen ditu. |
Gogorarazi dezagun Google Wave bere web-orritik zuzenean erabiltzen dela (https://wave.google.com), ordenagailuan inolako programarik instalatu behar izan gabe. Horregatik, ez dago berariazko desinstalazio-prozesurik.
Waveen barruan partekatutako elkarrizketa eta fitxategi guztiak haietan gordeko dira eta horiek edozein ordenagailutik daude eskuragarri.
Widget: Aplikazio edo programa txiki bat da, artxibo edo fitxategi txikietan jaso ohi dena. Horiek widget-en motor batek (Widget Engine) exekutatzen ditu. Besteak beste, helburu hauek ditu: sarritan erabiltzen diren funtzioetarako sarbidea erraztea eta ikusizko informazioa emate.
API: Aplikazioak programatzeko interfazea edo API (ingelesezko "application programming interface") funtzioen eta prozeduren multzoa da (edo metodoen multzoa objektuetara zuzendutako programazioan), biblioteka jakin batek eskaintzen duena, beste software batek abstrakzio-geruza gisa erabil dezan.
Gadget: Aplikazio baterako osagarria da, berariazko xedea eta funtzioa dituena. Software txikiak eta berriak izan ohi dira.
Blog: Aldizka eguneratzen den webgunea da. Bertan, egile baten edo gehiagoren testuak edo artikuluak biltzen dira, eta lehendabizi berriena agertzen da.
Webgune: Internet-domeinu komuna duten web-orrien multzoa.
HTML: HyperText Markup Language-ren sigla (hipertestu-marken lengoaia). Web-orriak eraikitzeko markatze-lengoaia nagusia da. Testu moduko edukia eta egitura deskribatzeko erabiltzen da, bai eta testua objektuekin osatzeko, adibidez, irudiekin.
Mimetype: Internet-postako xede anitzeko luzapenak dira. MIME izena ingelesezko Multipurpose Internet Mail Extensions-en akronimoa da. Internet bidez mota orotako fitxategiak (testua, audioa, bideoa, etab.) erabiltzailearentzat modu argian trukatzera zuzendutako zenbait zehaztapen dira. MIMEren zati garrantzitsu bat hainbat hizkuntza eta alfabetotako testuen transferentzia hobetzera zuzenduta dago.
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/